176. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Ordenantza fiskala, Ur hornidura eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzu eta jardueren tasak arautzen dituena. Behin betiko onespena

Sakanako Mankomunitateko Batzar Nagusiak, 2021eko apirilaren 29an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2021eko ekitaldirako aldaketa egitea honako ordenantza fiskal honetan: Ordenantza fiskala, ur horniduraren, eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzu eta jardueren tasa arautzen duena.

Espedientea jendaurrean egon da 30 egun baliodunean, aurrez iragarkia argitaraturik 2021eko 108. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 10ean, eta toki erakunde honen iragarki-taulan. Jendaurreko epea iragan denez inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeren 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Lakuntzan, 2021eko ekainaren 23an.–Mankomunitateko burua, David Oroz Alonso.

ORDENANTZA FISKALA, UR HORNIDURAREN ETA URAREN ZIKLO INTEGRALAREKIN ZERIKUSIA DUTEN GAINERAKO ZERBITZU ETA JARDUEREN TASAK/PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

I. TITULUA

Sakanako Mankomunitatearen tasak/prezio publikoak, uraren ziklo integralarekin zerikusia dutenak

I. KAPITULUA

Oinarria

1. artikulua. Ordenantza fiskalaren titulu honetako tasak/prezio publikoak ezarri dira bat etorriz Nafarroako toki entitateei aplikatu beharreko araudi fiskalak entitate horiei emandako ahalmenekin, eta haien babesean.

II. KAPITULUA

Ordainarazpenaren izaera

2. artikulua. Titulu honen xedeko tasek/prezio publikoek edateko uraren hornidura zerbitzua eta aurrekoarekin zerikusia duten gainerako jarduera eta zerbitzuak ematea dute oinarri. Beraz, ezartzen diren ordainarazpenak, izaera fiskalaren ikuspegitik, tasak/prezio publikoak dira, emateagatik edo egiteagatik 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan eta hurrengoetan aipatzen diren zerbitzuak eta jarduerak (martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa).

III. KAPITULUA

Aplikazio-eremua

3. artikulua. Ordenantza hau Sakanako Mankomunitatea osatzen duten udal eta kontzejuen mugape osoan aplikatuko da, baita Mankomunitateko kide ez izan arren edateko ura jasotzen dutenetan ere. Horren aplikazioa osoa edo partziala izan daiteke, betiere Mankomunitatean nola sartuta dagoen kontuan harturik eta benetan egiten diren nahiz egin daitezkeen zerbitzu emateen arabera.

IV. KAPITULUA

Zerga-egitatea

4. artikulua. Zerga-egitatea da ordenantza honek araututako zerbitzuak eskura izatea edo eskuratu ahal izatea, edo jarduerak erabiltzea edo erabili ahal izatea. Horiek behar diren tasak/prezio publikoak sortzen dituzte eta, banan-banan, hauek dira:

a) Edateko uraz hornitzeko zerbitzuaren eskuragarritasuna eta mantentze lanak.

b) Saneamendu eta estolderia zerbitzuaren eskuragarritasuna eta mantentze lanak.

c) Edateko uraz hornitzeko zerbitzua erabiltzea. Tasa aldatzen ahalko da uraren erabileraren edo helburuen arabera, eta tarifa konbinatuak ezarriko dira urari erabilera desberdinak eman eta neurgailua bakarra denean.

d) Hondakin uren egiazko edo balizko hustea eta, ondoren, haien arazketa. Tasa desberdina izaten daiteke, kontsumitutako uraren erabileren eta xedearen arabera.

Oro har, balizko hustea dagoela kasu guztietan ulertuko da. Arau orokorraren salbuespentzat eta, beraz, tasa honetatik libre, honako hauek hartuko dira:

–Halako kasuak, non Sakanako Mankomunitatearen txosten tekniko baten bitartez zehazten den ezinezkoa dela epe laburrean saneamendu sareak egitea.

–Ezkutuko ur-ihesen bat badela atzematen bada. Kasu horretan, ondotik ematen diren inguruabar guztiak bete beharko dira, eta horiek behar bezala frogatu beharko.

1 Ezkutuko ur-jarioa izan beharko du, subjektu pasiboak ez dakiela hodiak edo neurketa ekipoak hondatuta daudela.

2 Egiaztatu beharko da ez dela inolako utzikeriarik izan ur-ihesa eragin duten egintzetan, ezta ur-ihesaren ondoko jarduketan ere.

e) Edateko uraren hornidura eta hondakin uren hustuketa behin betikoz kontratatzeko beharrezkoak diren jarduketen zerbitzu tekniko eta administratiboak ematea (lotune kuota), baita kontratuen titulartasunen aldaketa ere.

f) Hargunea izateko eskubideak, banaketa sareekin lot daitezen edateko uraren hornidura eta/edo hondakin uren hustuketa.

g) Behin-behineko horniduretarako izen emateak.

h) Ikuskapena, Mankomunitateko langileek egiten dutena, egiaztatzeko arauak zehatz-mehatz betetzen ote diren, ordenantzetan araututakoa urratzen den kasuetan.

i) Mankomunitateak behar diren prezioak ezarriko ditu edateko uraren hornidura sareetako harguneen lanak finantzatu ahal izateko, eta orobat kontagailuak prezintatu, egiaztatu, ezarri eta berritzeko, lan horiek Mankomunitateak berak egiten dituenean.

V. KAPITULUA

Subjektu pasiboak

5. artikulua.

1 Subjektu pasibotzat hartuko dira, ordenantza honetan ezarritako tasak/prezio publikoak ordaintzera behartuak –zergadun diren aldetik–, jasotzen dutenak ordenantza honen xedeko zerbitzu eta jardueren onura, erreala edo ahalezkoa, edo haien eragina, izan pertsona fisikoak edo juridikoak izan entitateak, baldin nortasun juridikorik izan gabe ere eratzen badute entitate ekonomiko bat edo ondare bereizi bat zeinak zerga jasan dezakeen.

Zehazki, ordaintzera beharturiko subjektu pasiboak honako hauek dira:

a) Ordenantzen 4. artikuluaren a), b), c), d), e) eta g) apartatuetan ezarritako tasa/prezio publikoetarako, hornidura kontratuaren titularra.

b) 4. artikuluaren f) apartatuan zehaztutako tasarako, subjektu pasiboa izanen da hargunearen eskatzailea.

c) Ordenantzen 4. artikuluaren h) apartatuan zehaztutako tasa/prezio publikoetarako, edateko uraren hornidurarako eta/edo hondakin uren hustuketarako kontratuaren titular diren pertsona natural edo juridikoak, araua hautsi dutenak.

Abonaturik ez dagoenean, subjektu pasiboak izanen dira ikuskatu diren lur, eraikin, establezimendu, zentro, egoitza eta gainerako higiezinen jabeak, baldin zehapena ekarri duen jarduketaren onura jaso badute.

2 Zerbitzua zer finka edo eraikinetan egiten den, haiexen jabeak izanen dira zergadunaren ordezko. Zerbitzuaren onuradunak beste batzuk badira, jabeek haiei kobratzen ahalko dizkiete kuotak.

3 Pertsona fisikoek edo juridikoek ustiategi bat baldin badute edo jarduera ekonomiko batean ari badira, eta horren ondorioz zorrik badute, zorra eskatzen ahalko zaie titulartasunean edo jardueran ondorengo direnei, edozein kontzepturengatik izanik ere ondorengo.

Ordaintzeko borondatezko epea bukatuta, eskuratzailea eta eskualdatzailea zorraren erantzule solidarioak izanen dira. Norbaitek eskuratu nahi badu ustiategi edo ekonomia jarduera baten titulartasuna, eskubidea izanen du Mankomunitateari eskatzeko kasuan kasuko jardueran edo ustiategian aritzearen ondoriozko tributu-zorren ziurtagiri zehatza, titularrak aldez aurretik baietza emanda.

VI. KAPITULUA

Zerga-oinarria

6. artikulua. 4. artikuluko zerrendan aipatutako zerga-egitateetan, hauek dira bakoitzaren karga-oinarriak:

a) 4. artikuluaren a) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: kuota finkoa, kontagailuaren diametroaren araberakoa. Kuota horri Sakanako Mankomunitatearenak diren kontagailuak mantentzeko kostua gehituko zaio, eta aipatu kostua kuotaren zati bereiztezina izanen da.

b) 4. artikuluaren b) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: kuota finkoa, hornidurako kontagailuaren diametroaren arabera.

c) 4. artikuluaren c) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: ur kopuru kontsumitua, metro kubikotan, neurtua kontagailuaren bidez edo beste bide teknikoki onargarri batzuen bitartez.

d) 4. artikuluaren d) apartatuan ezarritako zergapeko egintzarako: kontsumitutako metro kubikoen kopurua, bai edateko uraren sareko horniduratik bai ibai, putzu eta abarretako kontzesio pribatuetatik. Kontzesio pribatuei dagokienez, kontsumitutakoa emariarena bera dela hartuko da, kontrakoa nahikoa frogatu ezean.

Kontsumo zenbatetsien kasuan, zergadunak eska dezake aipatu kontsumoen gaineko zenbatespena egiteko, hain zuzen ere prozesuen galeren arabera eta ur-galera zenbatetsien portzentajearen arabera, zifra horiek kontsumitutako uraren %25 baino handiagoak badira.

Kontzeptu honengatik ez dute zerga ordaindu beharko berariaz ureztaketarako kontratatu diren kontsumoek.

e) 4. artikuluaren e) apartatuan ezarritako zergapeko egintzarako: kuota finkoa, ezarri beharreko kontagailuaren diametroaren arabera, edo ezarrita dagoenaren eta ezarriko denaren kuoten arteko aldea, diametroa, nahita edo teknikoki beharrezkoa delako, handitu behar bada. Kontagailua ezarri behar ez bada, kuota finkoa kontratuaren titulartasuna aldatzeagatik.

f) 4. artikuluaren f) apartatuan ezarritako zergapeko egintzarako: hargunea eskatzen bada banakako jarduketetarako: kuota finkoa hargunearen diametroaren arabera.

Hargunea eskatzen bada suteen kontrako kontsumoetarako: kuota hargunearen diametroaren arabera.

g) 4. artikuluaren g) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: ur kopuru kontsumitua, metro kubikotan, neurtua kontagailuaren bidez edo beste bide teknikoki onargarri batzuen bitartez.

h) 4. artikuluaren h) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: egindako ikuskapenen kopurua.

VII. KAPITULUA

Tarifak

7. artikulua. Tributu-kuota kalkulatzeko, ekitaldi bakoitzean Sakanako Mankomunitatearen Batzar Orokorrak ezarriko ditu tasa/prezio publiko bakoitzaren zerga-oinarriari aplika dakizkiokeen tarifak, eta ordenantza honen I. eranskinean agertuko dira, haren parte direlarik.

VIII. KAPITULUA

Tributu-kuotak

8. artikulua. Tasa bakoitzaren tributu-kuota izanen da zerga-oinarriari bere tarifa aplikatzetik ateratzen den emaitza.

9. artikulua. Ateratzen den tributu-kuotaren gainean, aplikatuko dira legeek une oro finkatzen dituzten zeharkako zergak, legeek ezarritako moduan eta baldintzetan.

IX. KAPITULUA

Salbuespenak

10. artikulua. Soilik onartuko dira Nafarroako Parlamentuan onetsitako foru legeetan espresuki aurreikusirik dauden salbuespenak, eta indarrik gabe gelditzen dira bestelako deskontuak, eratortzen direnak Nafarroako Gobernuak, Mankomunitatean sarturik dauden toki entitateek edo beste edozein entitatek edo erakunde publikok hartutako erabakietatik edo egindako jarduketa orotik.

X. KAPITULUA

Sortzapena

11. artikulua. Ordenantza honek finkatzen dituen tasak/prezio publikoak sortuko dira honako arau hauei jarraikiz:

1 4. artikuluaren a) eta b) apartatuetan ezarritako tasak/prezio publikoak fakturaziorako ezarritako hiruhileko bakoitzaren lehenbiziko egunean sortuko dira, sarearekin lotura egina duten erabiltzaile guztientzat.

Zerbitzua lehen aldiz hartzen duten erabiltzaileentzat, tasak –horien barne izanik, hala bada, 6. artikuluan ezarritako neurgailuaren alokairua– hiruhileko natural horren lehenbiziko egunean sortuko dira; hortaz, ezin dira hiruhilekoa baino epe laburragoetan banatu.

2 Ur kontsumoa egiten den unean sortuko dira 4. artikuluaren c), d) eta g) apartatuetan ezarritako tasak/prezio publikoak.

3 Edateko uraren hornidura edo/eta hondakin urak husteko kontratua sinatzen den unean sortuko dira 4. artikuluaren e) apartatuan ezarritako tasak/prezio publikoak.

4 Edateko uraren hornidura sare orokorrari edo/eta hondakin urak hustekoari lotzeko baimena ematen den unean sortuko dira 4. artikuluaren f) apartatuan ezarritako tasak/prezio publikoak, bat etorriz Uraren ziklo integrala arautzen duen ordenantzarekin.

5 Ordenantzaren arau-haustea eginez gero, baimendutako langileek ikuskapena edo egiaztapena egiten duten unean sortuko dira 4. artikuluaren h) apartatuan ezarritako tasak/prezio publikoak.

6 4. artikuluko i) apartatuan aurreikusitako jarduerengatik kobratzen diren prezio publikoek sorrarazpena izanen dute haiek egiten diren unean berean.

XI. KAPITULUA

Ordainarazpena

12. artikulua. Ordenantza honetan araututako tasak/prezio publikoak arau hauei jarraikiz ordainaraziko dira:

1 4. artikuluko a), b), c), d) eta g) apartatuetan ezarritako tasak/prezio publikoak hiru hilabetetik behin ordainaraziko dira.

2 Sortzapenaren unean ordainaraziko dira e) eta f) apartatuetan ezarritako tasak/prezio publikoak.

3 h) apartatuan ezarritako tasak/prezio publikoak subjektu pasiboari jakinarazten zaizkionean ordainaraziko dira.

4 i) apartatuan aipatutako tasak/prezio publikoak sorrarazpena gertatzen den unean berean ordainaraziko dira.

XII. KAPITULUA

Diru-bilketa

13. artikulua.

1 Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 82. artikuluan eta hurrengoetan aurreikusitakoari jarraituz, ordenantza honetan ezarritako tasak/prezio publikoak aplikatzeagatik sortzen diren tributu-zorrak “jakinarazpen gabekotzat” hartuko dira, 4. artikuluko h) eta i) apartatuetan ezarritakoak salbu.

2 Ordenantzaren 4. artikuluaren a), b), c), d) eta g) apartatuetako tasek/prezio publikoek sortutako tributu-zorrak, behin ordainarazirik daudela 12. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, modu orokorrean jakinaraziko dira, behar den iragarkia edo ediktua argitaratuz Mankomunitateko iragarki-taulan, eta argitalpen horretatik aurrera hogeita hamar egun balioduneko epea ezarri beharko da borondatez ordaintzeko, errekargurik gabe.

3 4. artikuluaren e) apartatuan aurreikusitako tasak/prezio publikoak sortzapenaren unean berean ordaindu beharko dira, salbu eta 15. artikuluaren a) apartatuko ordaintzeko modua aukeratu bada, orduan 30 egun balioduneko epean ordaindu beharko dira.

4 4. artikuluko f) apartatuan aurreikusitako tasak/prezio publikoak hargunerako eskubidea ebatzi ondotik ordaindu beharko dira, uraren ziklo integrala arautzen duen ordenantzan erran bezala, hogeita hamar egun balioduneko epearen barrenean, ebazpena eman eta biharamunetik aitzina.

5. Ordenantzaren 4. artikuluaren h) apartatuan ezarritako tasak ordaindu beharko dira subjektu pasiboari jakinarazten zaizkionetik hasi eta hogeita hamar egun balioduneko epean.

14. artikulua. Aurreko artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, borondatezko epean ordaintzen ez diren tributu-zorrak, luzapen aldian ordaintzen ahalko dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legeak ezartzen dituen errekarguekin.

Epe hori iragan eta zorrak ordaindu ez badira, premiamendu bideari ekinen zaio, baldin Mankomunitateak ez badu baimenik eman haiek atzeratzeko edo zatika ordaintzeko.

15. artikulua. Tributu-zorren ordainketa honela egiten ahalko da:

–Zorren ordainketa helbideratu duten subjektu pasiboentzat, haiek adierazitako banku entitatean eta kontuan kargatuz.

–Zorren ordainketa helbideratu ez duten subjektu pasiboentzat, horretarako gaitutako banku edo aurrezki kutxen bulegoetan.

II. TITULUA

Arau-hausteak eta zehapenak

16. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean aurreikusitakoaz gain, Sakanako Mankomunitatearen uraren ziklo integralaren kudeaketa arautzen duen ordenantzan arau-hausteei eta zehapen araubideari buruz ezarritako xedapenak aplikatuko dira.

III. TITULUA

17. artikulua. Saneamenduko kanona arautua dago Nafarroako Hondakin Uren Saneamenduari buruzko abenduaren 29ko 10/1988 Foru Legean eta hura garatzeko apirilaren 5eko 82/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako erregelamenduan

18. artikulua. Delako kanonaren zenbatekoa 10/1988 Foru Legearen Hirugarren Xedapen Iragankorrarekin bat ezarri da eta haren zenbatekoa Nafarroako Aurrekontuei buruzko Foru Legean finkatua dago, aurrekontuen ekitaldi bakoitzerako.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Ordenantza hau indarrean jartzen denetik indarrik gabe geldituko dira, ez baliorik ez ondoriorik dutela, hari kontra egiten dioten xedapen, erregelamendu edo ordenantza guztiak, maila berekoak edo beheragokoak izan, barne izanik Uraren ziklo integralaren zerbitzukoak diren udaletako udal ordenantza guztiak.

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan, aplikatuko dira ordenantza fiskal orokorra eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea (foru lege horren bidez jorratu ziren Nafarroako Toki Ogasunak).

Ordenantza hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean osorik argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

I. ERANSKINA

1.–Kuota hornidura zerbitzua erabilgarri edukitzeagatik eta mantentze-lanengatik. 4.a) artikuluan aurreikusiak.

–Kuota finkoak: kontagailuaren diametroaren arabera.

PARATUTAKO KONTAGAILUAREN Ø DIAMETROA (mm-tan)

HIRUHILEKOKO KUOTA

13 mm-raino

5,13 euro

15 mm

5,13 euro

20 mm

10,32 euro

25 mm

45,52 euro

30 mm

58,36 euro

40 mm

136,01 euro

50 mm

204,05 euro

65 mm

272,03 euro

80 mm

340,08 euro

100 mm

476,09 euro

Kontratazioak festetarako edo antzekoetarako egiten badira, tasa bakarra kobratuko da: 15,00 euro, ematen den ur harguneagatik. Aparteko erabilera hori ez da inoiz 15 egun baino gehiagotarako izanen.

–Kontagailuak mantentzeko kuota:

Hona kontagailuak mantentzeagatik aplikatu beharreko tasa:

PARATUTAKO KONTAGAILUAREN Ø DIAMETROA (mm-tan)

HIRUHILEKOKO KUOTA

20 mm-raino

2,65 euro

20 mm

3,32 euro

25 mm

4,57 euro

30 mm

5,06 euro

40 mm

6,56 euro

50 mm

13,39 euro

65 mm

13,46 euro

80 mm

14,22 euro

100 mm

16,00 euro

–Suteetarako kuota finkoak: tasa bakarra kobratuko da: 21,31 euro/hiruhilekoa.

2.–Kuota saneamendu zerbitzua erabilgarri edukitzeagatik eta mantentze-lanengatik. 4.b) artikuluan aurreikusiak.

PARATUTAKO KONTAGAILUAREN Ø DIAMETROA (mm-tan)

HIRUHILEKOKO KUOTA

13 mm arte

4,78 euro

15 mm

4,78 euro

20 mm

6,24 euro

25 mm

21,90 euro

30 mm

31,12 euro

40 mm

62,59 euro

50 mm

93,89 euro

65 mm

125,18 euro

80 mm

156,48 euro

100 mm

219,08 euro

3.–Kontsumoa: 4.c) artikuluan aurreikusiak.

Kuota aldakorra: kontsumitutako metro kubikoaren prezioa.

1.1 tarifa. (62):

Etxeko erabilera etxebizitzetan eta merkataritza jarduerarik ez duten etxabeetan, tarte hauen arabera:

–1. tartea: lehenbiziko 45 m³/hiruhilekoa; tarifa, 0,45 euro/m³.

–2. tartea: 46 m³/hiruhileko-tik 99 m³ arte: 0,65 euro/m³.

–3. tartea: 100 m³/hiruhileko-tik goiti, 1,86 euro/m³.

1.2 tarifa. (65):

Ondasunen komunitateak, banakako kontagailurik jarri ezin denean: 0,55 euro/m³.

2 tarifa. (63):

Industriarako eta merkataritzarako erabilera. Tarifa honetan industria, merkataritza, bulegoak eta langelak, ostalaritza, gastronomia elkarteak eta ikastetxeak sartzen dira. Halaber, erabilera kolektiboko kirol instalazio pribatuak, salbu eta ureztatzea eta igerilekuak: 0,65 euro/m³.

3 tarifa. (64):

Finka partikularretan ureztatzeko eta aisiarako izaten den erabilera, igerilekuak barne: 1,86 euro/m³.

4.1 tarifa. (69):

Udal eta kontzejuek erabilera publikoko haien kirol instalazioetan eta ikastetxe publikoetan erabiltzeko kontratatutako hornidura: 0,36 euro/m³.

4.2 tarifa. (70):

Udal eta kontzejuek iturri publikoetan, ureztaketetan eta apaindura publikoan erabiltzeko kontratatutako hornidura: 0,32 euro/m³.

4.3 tarifa. (71):

Hornidura kontratatuak, udal eta kontzejuek udaletxeetan, erabilera publikoko etxabeetan eta biltegietan, partikularrei edo beste erakundeei errentan hartu gabekoetan, erabiltzeko: 0,36 euro/m³.

5 tarifa. (72):

Aldi baterako hornidurak. Obretarako hornidurak eta aldi baterako kontratatzen diren beste hornidurak: 0,91 euro/m³.

6 tarifa. (73):

Goi hornidura, mankomunitatekoak ez diren entitate edo kontsumitzaileei: 0,38 euro/m³.

7 tarifa. (74):

Zisterna-kamioien hornidura: 1,85 euro/m³.

8. tarifa:

Kontzeptu honi dagokionez abonatuaren erreklamazioari kasu eginen zaio, baldin eta uraren kontsumoa 100 m³-koa edo hortik gorakoa bada. Mankomunitateko langileek ezkutuko ur-ihesa egiaztatu ondotik zenbatetsiko da ordaindu beharreko tarifa, azken hiru urteetan hiruhileko berean izandako kontsumoak kontuan hartuta. Tarifa hori ez da inolaz ere 100 m³-tik beherakoa izanen; hortik gorakoa bada, zenbatetsi eginen da. Ur-ihesaren konponketari dagokion faktura aurkezteko eskatuko da eta ordainagiri bati bakarrik aplikatuko zaio.

Kontsumoa. 4. d) artikuluan aurreikusiak (egun ez da aplikatzen).

Kuota aldakorra: kontsumitutako metro kubikoaren prezioa (egun ez da aplikatzen).

4.–Hargune zerbitzuaren kontratazioa (75). 4.e) artikuluan aurreikusiak.

PARATUTAKO KONTAGAILUAREN Ø DIAMETROA (mm-tan)

ZENBATEKOA

25 mm-raino

116,69 euro

30etik 80 mm-ra bitarte

524,62 euro

100dik 250 mm-ra bitarte

3.272,41 euro

5.–Hargune eskubideak. (76) 4.f) artikuluan aurreikusiak.

Hornidurako harguneen eskubideak, suteei aurre egiteko. Hargunearen diametroaren arabera zehaztutako tarifak.

PARATUTAKO KONTAGAILUAREN Ø DIAMETROA (mm-tan)

ZENBATEKOA

80 mm-raino

370,07 euro

100 mm

672,09 euro

150 mm

1.054,60 euro

Hornidurako hargunearen eskubideak, banan banako jarduketetan. Hargunearen diametroa eta hornidura zertan erabiltzen den, horien arabera zehaztu dira tarifak.

BABES OFIZIALEKO ETXEBIZITZAK

(euroak)

PREZIO TASATUKO ETXEBIZITZAK

(euroak)

PREZIO BABESTUKO ETXEBIZITZAK

(euroak)

ETXEBIZITZA LIBREAK

(euroak)

INDUSTRIAK, SALTOKIAK ETA IGERILEKU PRIBATUAK

(euroak)

UDALETXEAK, UDAL INSTALAZIOAK

(euroak)

ERABILERA PUBLIKOKO UREZTATZE PRIBATUAK

(euroak)

UREZTATZE PRIBATUAK

(euroak)

1”

108,00

119,98

131,98

232,97

232,97

71,98

71,98

671,92

1 ¼

154,89

172,09

191,22

334,18

334,18

103,26

103,26

963,74

1 ½”

401,21

445,77

495,30

865,57

865,57

267,45

267,45

2.496,32

2”

713,82

793,16

881,27

1.540,08

1.540,08

475,90

475,90

4.441,62

2 ½”

1.023,76

1.263,89

2.208,75

2.208,75

2.208,75

682,50

682,50

6.370,04

3”

1.331,52

1.479,47

1.643,85

2.872,84

2.872,84

887,69

887,69

8.285,05

4”

1.955,92

2.173,23

2.414,70

4.220,00

4.220,00

1.303,94

1.303,94

11.481,28

Saneamenduko hargunearen eskubideak, banan banako jarduketetan. Hargunearen diametroa eta saneamendua zertan erabiltzen den, horien arabera zehaztu dira tarifak.

Ikus taula osoa:

BABES OFIZIALEKO ETXEBIZITZAK

(euroak)

PREZIO TASATUKO ETXEBIZITZAK

(euroak)

PREZIO BABESTUKO ETXEBIZITZAK

(euroak)

ETXEBIZITZA LIBREAK

(euroak)

INDUSTRIAK, SALTOKIAK ETA IGERILEKU PRIBATUAK

(euroak)

UDALETXEAK, UDAL INSTALAZIOAK

(euroak)

ERABILERA PUBLIKOKO UREZTATZE PRIBATUAK

(euroak)

UREZTATZE PRIBATUAK

(euroak)

160 mm

108,00

119,98

133,31

232,97

232,97

71,98

71,98

671,92

200 mm

154,89

172,09

191,22

334,17

334,17

103,26

103,26

963,74

250 mm

218,10

242,35

269,27

470,59

470,59

145,41

145,41

1.357,18

6.–Aldi baterako hornidurak. 4.g) artikuluan aurreikusiak.

Tarifa hauetako 3. eta 4. puntuetan zehaztutakoari jarraikiko zaio.

7.–Ikuskapena. 4.h) artikuluan aurreikusiak.

Egindako ikuskapen bakoitzeko: 62,68 euro.

Kanpoko enpresa batek kontagailuak ikuskatu edo egiaztatzea: lanak egitearen kostua.

8.–Mankomunitatearen baimenik gabe hornidura eten edo kanalizazioak hausten direnean egin beharreko jarduketen eta konponketen prezio publikoak.

8.1 Lanak egitearen kostua.

8.1.1. Langileen kostua.

Mankomunitateko enplegatuen lan ordutegi arrunta honakoa da: 07:15 - 14:45

Mankomunitateko enplegatuen orduen kostua honakoa da:

Ikus taula osoa:

KOSTUA/ORDUA

Bulego Teknikoko buruaren ordua

37,80 euro

Teknikariaren ordua

30,40 euro

Arduradunaren ordua

39,83 euro

Taldeburuaren ordua

30,53 euro

1. mailako ofizialaren ordua

27,21 euro

Peoi espezialistaren ordua

19,88 euro

Konponketak lan ordutegi ohikotik kanpo egiten direnean, orduaren kostua bider ondoko koefizienteak eginen da:

Ikus taula osoa:

KOEFIZIENTEA

Laneguneko aparteko ordua

1,75

Gaueko aparteko ordua

2,00

Jaieguneko aparteko ordua (larunbatak, igandeak eta jaiegunak)

2,25

8.1.2. Kilometroak.

–Kilometroko 0,32 euro ordainduko da.

–Une horretan guardian den langilearen etxetik Mankomunitateak Arbizun duen biltegirainoko distantzia kobratzen da.

8.1.3. Fakturatu beharreko orduak.

Matxuraren berri izan eta kanalizazioa abian erabat jarri arte behar izan diren orduak fakturatuko dira. Ondokoak sartuko dira:

–Konponketa aurreko mozketak eta hustuketak egiteko behar den denbora. Konponketa egiteko erabili den denbora.

–Kanalizazio proba eta abian jartzea.

Lan ordutegi ohikotik kanpo, 3 ordu fakturatuko dira gutxienez, lan osoa denbora laburragoan egin bada ere.

8.2 Erabilitako materialen kostua.

Konponketan erabilitako materialak fakturatuko dira Mankomunitateak hornitzaileei ordaindutako prezioan, gehi %10 kudeaketa eta biltegiratze gastuengatik.

8.3 Mankomunitateak errentan harturiko makineria eta langileen kostua.

Mankomunitateak berea ez duen makineria (atzerako hondeamakinak, kamioiak, hormigoi makinak, etab.) errentan hartu edo langile kualifikatuak (igeltseroak, iturginak, pala gidariak, kamioilariak etab.) zerbitzua egiteko deitu behar baditu, gastu horiek fakturatuko dira Mankomunitateak enpresa errentatzaileari ordaindutako zenbatekoaren arabera, gehi %10 aipatu ekipo edo pertsonak bilatu eta kontratatzeko gastuengatik.

8.4 Ordainketak, ekipoak eskura edukitzeagatik eta zerbitzuari kalte egiteagatik.

8.4.1. Ekipoak eskura izatea.

Zenbateko finko bat ordainduko da, 408,66 eurokoa, lana berehala egin behar denez ezinezkoa delako hura programatzea, eta horrek dakar ekipoei edozein unetan neurriak eman behar izatea, gorabeherei berehala erantzuteko.

8.4.2. Zerbitzuari eragindako kalteak edo hondamenak.

Mankomunitateko zerbitzu teknikoek hondaketa sailkatuko dute, sortutako kaltearen tamainaren eta larritasunaren arabera (uraren galera, konpontzeko zailtasuna, ukitutako erabiltzaileak, etab.).

Ikus taula osoa.

GORABEHERAK

ZENBATEKOA (eurotan)

Ø 100 mm arte

Arina

186,85

Ø 100 mm arte

Larria

498,27

Ø 200 mm arte

Arina

373,18

Ø 200 mm arte

Larria

747,41

Ø 300 mm arte

Arina

560,54

Ø 300 mm arte

Larria

1.121,11

Ø 400 mm arte

Arina

845,24

Ø 400 mm arte

Larria

1.690,43

400 mm-tik goiti

Arina

4.670,85

400 mm-tik goiti

Larria

9.341,72

9.–Mankomunitateak egiten dituen zerbitzuengatik bere udalei kobratu beharreko prezio publikoak.

9.1 Lanak egitearen kostua.

9.1.1. Langileen kostua.

8.1.1 apartatuan zehaztu den prezio berean fakturatuko dira, eta baldintza beretan.

9.1.2. Kilometroak.

8.1.2 apartatuan zehaztu den prezio berean fakturatuko dira, eta baldintza beretan.

9.1.3. Fakturatu beharreko orduak.

Lana egiten erabilitako egiazko orduak fakturatuko dira, gehi ordu bat langile bakoitzeko, bataz besteko joan-etorriagatik Mankomunitatearen biltegitik.

Lana denbora laburragoan eginagatik ere, gutxienez ere hau fakturatuko da:

–Ohiko lanorduetan: 1 euro/ordua.

–Aparteko lanorduetan: 3 ordu.

Lanak osorik kobratuko dira arazoa ez konponduagatik ere (batez ere garbitzeko makinarekin edo ur-ihesak bilatzeko ekipoekin arituz gero):

–Garbitzeko makinaren kasuan, haren indarrez ezin bada buxadura libratu, Udalaren kontura izanen da garbitzeko baliabide azkarragoak kontratatzea.

–Ur-ihesak bilatzeko ekipoen kasuan, ur-ihesa nondik heldu den zehazterik lortzen ez bada, Udal bakoitzaren eskumena izanen da bestelako aukerak bilatzea.

9.2 Mankomunitatearen makineria eta ekipoak.

–Finkoa, irteeragatik: 53,16 euro.

–Garbitzeko makinaren lanagatik, orduko: 88,58 euro (prezioaren barnean sartzen da hura erabiltzeko behar diren langileen joan-etorria).

–Ur-ihesak bilatzeko ekipoen lanagatik, orduko: 23,19 euro (langileena kanpo).

Egin beharreko bestelako lanak: erabilitako makineria edo ekipoen arabera fakturatuko dira.

9.3 Mankomunitateak lana egiteko materialak eta makineria edo ekipoak errentan hartzea.

Lana egiteko Mankomunitateak ekarri behar dituen materialak 8.2 apartatuan jaso diren baldintza beretan fakturatuko dira. Lana egiteko Mankomunitateak errentan hartu behar dituen makineria edo ekipoak 8.3 apartatuan jaso diren baldintza beretan fakturatuko dira.

Iragarkiaren kodea: L2110270