176. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Laburpena, larrialdi sozialean dauden pertsona edo familiei 2021ean prestazio ekonomiko zuzenak emateko deialdiarena

DDBN (Identifikazioa): 575173.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/575173).

Noain aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2021eko maiatzaren 5ean egin bilkuran, oinarri arautzaileak onetsi zituen larrialdi sozialean dauden pertsona edo familiei 2021ean prestazio ekonomiko zuzenak emateko, 2021ean, Noain aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean.

Lehendabizikoa.–Onuradunak.

Larrialdietarako laguntza hauek norbanakoek, familiek eta bizikidetzako familia-unitateek eskuratzen ahalko dituzte, gizarte-bazterketa egoeran daudenean edo horretarako arriskua dutenean, 4. oinarrian ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Bigarrena.–Xedea.

Tresna bat sortzea Noain aldeko oinarrizko eskualdeko pertsonek eta/edo familiek estalita izan ditzaten gizarteratzeko oinarrizko beharrak.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Oinarri arautzaileak argitaratuta daude Noain aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen web-orrian https://ssbnoain.com/wp-content/uploads/2021/07/Bases-reguladoras-Ayudas-Emergencia-2021.pdf.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Laguntzetarako dagoen diru zenbateko osoa: 30.000 euro.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Prestazio ekonomikoa jaso ahal izateko, Noain aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen profesionalek ezagutu eta baloratu behar dute kasua, eta hemen azaltzen diren kasuen artean sailkatu. Eskaera abenduaren 31ra arte egin daiteke, baldin eta aurrekontu erabilgarririk badago.

Noainen, 2021eko maiatzaren 5ean.–Mankomunitateko burua, Manuel J. Mozota Núñez.

Iragarkiaren kodea: L2111198