176. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Aldaketa, Eraikuntzari buruzko ordenantza orokorraren 11.b) artikuluko determinazio xehatuetan (Arau Subsidiarioetako
6. agiriko 4. separata), Alesbes I. eta II. industrialdeetako erabilera baimendu, toleratu eta debekatuei dagokienez.
Hasierako onespena

Alesbesko Udalak, 2021eko maiatzaren 28an egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

Lehendabizikoa.–Hasiera batez onestea Eraikuntzari buruzko ordenantza orokorraren 11.b) artikuluko determinazio xehatuetan (Alesbesko Arau Subsidiarioetako 6. agiriko 4. separata), espedientean jasota dagoen udal arkitektoaren txostenari jarraituz.

Bigarrena.–Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetean, iragarkiak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan editatzen diren egunkarietan argitaratuta.

Alesbesen, 2021eko ekainaren 8an.–Alkate udalburua, M.ª Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L2110810