176. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Bete dadin xedaturik dagoena Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean eta Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean, aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Sustatzailea: Javier Pérez Reinaldos.

Jarduera: 2500 bururendako zerri gizendegia eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa (ezartzea).

Tokia: 1. poligonoko 500. lurzatia.

Ribaforadan, 2021eko uztailaren 15en.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2111280