176. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Akats zuzenketa, Eguzki-energia berriztagarriaren instalazioak arautzen dituen udal ordenantzaren behin betiko onespenaren iragarkiarena

2021eko 156. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 6an, Eguzki-energia berriztagarriaren instalazioak arautzen dituen udal ordenantzaren behin betiko onespena. Haren iragarkian akatsa badela oharturik, hona hemen zuzenketa:

Honela dioen tokian:

Garesko Udalak, 2021eko martxoaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Garesko Udalaren tutoretzapeko apartamentuak eskuratzeko eta erabiltzeko arauak ezartzen dituen ordenantza. Erabaki hori 2021eko 87. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 19an.

Honako hau behar du:

Garesko Udalak, 2021eko martxoaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Eguzki-energia berriztagarriaren instalazioak arautzen dituen udal ordenantza. Erabaki hori 2021eko 87. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 19an.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Garesen, 2021eko uztailaren 15ean.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2111286