176. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Arrotxapeko Plan Partzialaren aldaketa puntuala UO-1 unitatean (bizitegi komunitarioa eta aldi baterakoa, eta aparkalekuak estalki lauetan). Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2021eko uztailaren 5ean, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 05-JUL-21 (8/US).

«Ikusirik Arrotxapeko Plan Partzialaren aldaketa puntualaren agiria, UO-1 unitateari buruzkoa (bizitegi komunitarioa eta aldi baterakoa, eta aparkalekuak estalki lauetan), zeina Hector Miguel Nagore Sorabillak aurkeztu baitzuen 2021eko ekainaren 7an, Alonso Hernández & Asociados Arquitectura SL ordezkatuz. Bat etorriz Hirigintza Gerentziako arkitektoak 2020ko ekainaren 23an aurkeztutako txostenarekin, bai eta Hirigintza Gerentziako legelariak 2021eko ekainaren 17an aurkeztutakoarekin ere, erabakitzen da:

1.–Hasiera batez onestea "Arrotxapeko Plan Partzialaren aldaketa puntuala, UO-1 unitatean (bizitegi komunitarioa eta aldi baterakoa, eta aparkalekuak estalki lauetan)" izeneko agiria, Alonso Hernández & Asociados Arquitectura SL-k 2021eko ekainaren 7an tramitera aurkeztua. Haren xedea da lurzatian aurreikusitako erabileren aukerak handitzea, bizitegi komunitarioaren eta aldi baterako bizitegiaren erabilerak ahalbidetzeko, bai eta arautzea ere, xehetasun handiagoz, jarduketa bakoitzarekin batera joan behar duen aparkalekuen eskakizuna eta horiek lurzatiaren barruan izan dezaketen kokalekua ere.

2.–Sustatzaileari jakinaraztea ezen behin betiko onetsi aurretik agiriaren hirigintzako araudian jaso beharko duela Arrotxapeko Plan Partzialaren aldaketaren 30. artikulua (P-11, P-1A poligonoak eta O-1 unitatea).

3.–Espedientea jendaurrean jartzea hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta orobat iragarkia jartzea hemengo egunkarietan eta Udalaren iragarki-taulan.

4.–Erabaki hau jakinaraztea Miguel Ángel Alonso del Vali, Alonso Hernandez & Asociados Arquitectura SL ordezkatzen baitu.».

Ebazpen honen kontra, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2021eko uztailaren 14an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2111181