176. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Arga ibaiaren eta haren adar Elortz eta Sadar ibaien Ibai-Plangintzaren Eredua. Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2021eko uztailaren 5ean, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 05-JUL-21 (9/US).

«Ikusirik “Arga ibaiaren eta haren adar Elortz eta Sadar ibaien Ibai-Plangintzaren Eredua” izeneko agiria, Tenada, Proyectos y Obras de Ingeniería del Suelo y Medioambiente SL-k aurkeztua, eta bat etorriz Hirigintza Gerentziako zerbitzu tekniko juridikoen 2021eko ekainaren 25eko txostenarekin, erabakitzen da:

1.–Hasiera batez onestea “Arga ibaiaren eta haren adar Elortz eta Sadar ibaien Ibai-Plangintzaren Eredua” izeneko agiria eta bere eranskinak, Tenada, Proyectos y Obras de Ingeniería del Suelo y Medioambiente SL-k tramitera aurkeztua 2021eko ekainaren 22an.

2.–Espedientea jendaurrean edukitzea hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; orobat, hemengo egunkarietan iragarkia argitaratzea.

3.–Erabaki hau jakinaraztea Tenada, Proyectos y Obras de Ingeniería del Suelo y Medioambiente SL-ri, Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, baimena eman dezan, eta Iruñerriko Mankomunitateari».

Ebazpen honen kontra, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2021eko uztailaren 14an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2111179