176. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

Ordenantza, Oteitzako bizilagunei ikasketetarako, euskara ikasteko eta musika prestakuntzarako laguntza ekonomikoak ematea arautzen duena. Hasierako onespena

Oteitzako Udalak, 2021eko uztailaren 15ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Oteitzako bizilagunei ikasketetarako, euskara ikasteko eta musika prestakuntzarako laguntza ekonomikoak ematea arautzen duen ordenantza.

Hasierako onespen hau jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Oteitzan, 2021eko uztailaren 16an.–Alkatea, Rubén Darío Martínez Landa.

Iragarkiaren kodea: L2111294