176. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

Hiri-jarduketarako plan berezia, aldatzeko Udal Plan Orokorreko araudiaren 18., 26., 28. eta 29. artikuluak, erdisotoen ezaugarriei, eguzki panelen instalazioari eta igerilekuei buruzkoak

Odietako Udalak, 2021eko ekainaren 29an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat, aldatzeko Odietako Udal Plan Orokorreko araudiaren 18., 26., 28. eta 29. artikuluak, erdisotoen ezaugarriei, eguzki panelen instalazioari eta igerilekuei buruzkoak. Sustatzailea Odietako Udala bera da.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, erabakiaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, epe horretan pertsona edo erakunde interesdunek alegazioak aurkeztu ahal izan ditzaten. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onetsi zuen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren artikulu hauetan ezarritako ondorioetarako: 77.a (3. apartatua), 49.a (1-b eta 3. apartatuak), 72.a, 79.a (1. apartatua) eta horiekin bat heldu direnak.

Erripan (Odieta), 2021eko ekainaren 29an.–Alkatea, Alberto Urdániz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L2110454