176. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELO

Udal Hirigintza Plana jendaurrean jartzea berriz

Eloko Udalak, 2020ko irailaren 9an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen Udal Hirigintza Plana onestea. Orobat, erabaki zuen jendaurrean jartzea 45 egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita (2020ko 225. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 1ekoa), haren edukiaren inguruan iradokizunak edo oharrak biltze aldera. Epe horretan, interesdun orok izan zuen aukera dokumentazioa aztertzeko udal bulegoetan.

Informazio publikoarekin batera Plana hirigintza eta lurralde antolamenduaren inguruan eskuduna den Departamentuari bidali zitzaion, Nafar Gobernuko departamentuen eskumeneko gaien inguruan txostenak eman zitezen.

Era berean, kontuan hartuta ezen erabaki horren ondorioz funtsezko aldaketak izan daitezkeela Udal Hirigintza Planean, 2021eko ekainaren 9an egin osoko bilkuran erabaki zen espedientea berriz ere jendaurrean jartzea hilabetez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Argitara ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak sor ditzan.

Elon, 2021eko uztailaren 19an.–Alkatea, José Manuel García Aróstegui.

Iragarkiaren kodea: L2111313