176. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Ordenantza, arautzen dituena dirulaguntzak eta oinarriak.
Behin betiko onespena

Leozko Udalak, 2021eko martxoaren 31n egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen dirulaguntzak eta oinarriak arautzen dituen ordenantza orokorra.

Erabaki hori argitaratu zen 2016ko 226. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 23koan, eta paratu zen Leozko Udalaren ediktuen taulan, eta espedientea jendaurrean egon da; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluko aginduei (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Aipatutako jendaurreko epea iraganik, eta tramite horretan ez denez aurkeztu erreklamazio, kexa edo oharrik, eta beteaz aipatutako foru legea, hain zuzen ere 325.1 artikuluaren bukaeran eta 326. artikuluan jasotako aginduak, ordenantza hori behin betiko onetsitzat jotzen da, eta horren testu osoa argitara ematen, behar diren ondorio juridikoak izan ditzan. Ohartarazten da ezen, erabaki hori administrazio xedapena denez, ez daitekeela jarri administrazio bideko errekurtsorik horren kontra, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112.3 artikuluarekin (lege horrek hizpide du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea), eta hortaz, behin betiko onespen honi kontra egiteko bideak honakoak direla:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, jarraikiz uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.b) artikuluari (lege horrek arautzen du Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa), bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Iratxetan (Leotz), 2021eko ekainaren 17an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

ERANSKINA

ORDENANTZA, ARAUTZEN DITUENA D
IRU-LAGUNTZAK ETA OINARRIAK

Atarikoa

Leotz udalerriak biztanle gutxi ditu, baina geografikoki handia da, eta herrien arteko distantziek zaildu egiten dute herrien arteko komunikazioa eta eskura izatea zerbitzu oinarrizkoenak, zeren udalerri mugakideetan biltzen baitira horiek, hain zuzen ere Orbaibarko udalerrien eta Iruñearen arteko bide saretik hurbilago dauden udalerrietan.

Horregatik, funtsezkoa da Udal honek sustapena egitea, behar diren ekintzak bultzatzeko eta laguntzeko, biztanleria bertan ezartzeko eta mantentzeko eta jaiotza-tasa sustatzeko. Halaber, Udal honentzat oso inportantea da bultzatzea partikularrek interes orokorreko jarduerak egin ditzatela honelako arlo hauetan: kultura, hezkuntza, kirola, gazteak, ingurumena, etab. Betiere, filantropikoagoak diren beste batzuk baztertu gabe, hots, nazioarteko lankidetzakoak, Udal honek dituen baliabideen arabera.

Ekintza horiek jada identifikatu dira Dirulaguntzei buruzko Plan Estrategikoan, zeina onetsi baitzen 2020ko uztailaren 3ko osoko bilkuran, eta indarrean baitago 2020ko bigarren seihilekotik 2023ra. Orobat, Urteko Araugintza Planean ere aurreikusi zen honelako ordenantza bat onestea, azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17. artikuluarekin bat (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra). Aipatutako plana onetsi zen 2020ko uztailaren 3ko osoko bilkuraren erabakiaren bidez, eta ezarri zen 2021eko lehen hiruhilekoan gauzatu behar zela ekimena.

Dirulaguntzak sustapen teknika bat dira, eta Administrazioa partikularrekin elkarlanean aritzeko prozedura bat, kudeatzeko interes orokorrekotzat jotzen diren jarduerak, besteak beste honako esparru hauetan: gizarte ekintza, pertsonen eta herrien arteko lankidetza eta elkartasuna, etxebizitza, kultura, hezkuntza, gazteria, kirola, ingurumena, merkataritza, interes publikokotzat jotako zenbait jarduera pribaturen sustapena, aisia eta astialdia eta, halaber, herritarren parte-hartzea, hori beharrezkoa den aldetik zuzenbidezko estatu sozial eta demokratiko batean.

Horregatik, orain arte, Udal honek egiten zuena zen deialdi mota bakoitzerako oinarri arautzaile batzuk onestea, aldez aurretik aurrekontu aurreikuspena eginez. Oraingo asmoa da eraginkortasun eta segurtasun juridiko handiagoa ematea oinarri horiei, eta, horretarako, dirulaguntzen ordenantza orokor honetan sartzea, eta, hala, arintzea deialdiaren prozedura eta urte hauetan urtez urte eman diren laguntzak adjudikatzeko prozedura.

Horrenbestez, eta ikusirik aurretik ezarritakoa, aipatutako jarduera arautu dadin Leozko Udalaren eremuan, beharrezkoa da esparru juridiko egoki bat onestea, egokituko dena uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legera (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrera (Dirulaguntzei buruzko Foru Legea), eta moldatuko dituena sustapena eta laguntza ekonomikoen kontzesioa behar diren printzipioetara, hots, betiere era guztietako laguntza nahiz dirulaguntzetarako oinarri izan behar duten printzipioetara: publikotasuna, gardentasuna, lehia, objektibotasuna, eraginkortasuna eta efizientzia.

Kontuan izanik azaldu berri diren aurrekariak, aski arrazoi baitira justifikatzeko beharrezkoa dela arau-testu bat prestatzea, eta kontuan harturik apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 4.1 artikuluak emandako erregelamenduzko ahal administratiboaren erabilera (aipatutako legeak arautzen ditu toki araubidearen oinarriak) eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 29. artikulua (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa), idatzi da dirulaguntzei buruzko Leozko ordenantza orokor hau, xede duena arautzea Leozko Udalak eman beharreko dirulaguntzen araubide juridikoa.

I. KAPITULUA

Xedapen orokorrak

1. artikulua. Ordenantzaren xedea.

Ordenantza orokor honek xede du arautzea Leozko Udalak ematen dituen dirulaguntzen araubide juridikoa, horretarako ezarriz irizpideak eta prozedurak, dirulaguntzak emateko Leozko udalerriko eremuan, berdintasuneko baldintzetan eta betiere erantzunez onura publikoko edo interes sozialeko helburu bati.

2. artikulua. Araudia.

1 Leozko Udalak ematen dituen dirulaguntzak honako araudiaren menpe daude:

a) 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa, haren oinarrizko aginduak eta hura garatzeko oinarrizko arauak, baita uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua ere, zeinaren bidez onesten baita aipatutako 38/2003 Lege Orokorra garatzeko Erregelamendua.

b) Nafarroako tokiko araubideari buruzko foru araudia, baldin hura baztertu behar ez bada Estatuko oinarrizko legeria aplikatzeko.

c) Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorrean eta hura garatzeko arauetan jasotako estatuko arau ez-oinarrizkoak.

d) Ordenantza orokor hau.

e) Ordenantza orokor hau garatuz, Udaleko osoko bilkurak hartzen dituen erabakiak edo alkatetza udalburutzak ematen dituen ebazpenak, urteroko dirulaguntzen deialdiak onesteko.

f) Onets daitezkeen ordenantza espezifikoak, dirulaguntza-lerro bereziei buruzkoak, baldin ordenantza orokor honetako aurreikuspenetatik aparte badaude.

g) Ordenantza espezifikoak garatuz, Udaleko osoko bilkurak hartzen dituen erabakiak edo alkatetzak ematen dituen ebazpenak, urteroko dirulaguntzen deialdiak onesteko.

h) Udal honek onetsitako Dirulaguntzei buruzko Plan Estrategikoa, hain zuzen ere dirulaguntzen deialdi bakoitzean indarrean dagoena.

i) Betiere, aurrekontu-ekitaldi bakoitzean onetsitako aurrekontu orokor bakarra eta haren exekuzio oinarriak.

j) Supletorioki, zuzenbide administratiboko gainerako arauak.

2 Araudi espezifikoa izanen dute beren arau bereziak dituzten dirulaguntzak.

3. artikulua. Erregelamenduzko diru-laguntzak emateko beharkizunak.

1 Leozko Udalak dirulaguntzak emateko, beharrezkoa da aldez aurretik beharkizun hauek betetzea:

a) Oinarri arautzaileak ezartzen dituen ordenantza espezifiko bat onestea, baldin dirulaguntza mota baten arauketa ez bada sartu ordenantza orokor honetan, oinarrien dosier gisa.

b) Ordenantza orokorra edo ordenantza espezifikoak garatzen dituzten dirulaguntzen urteroko deialdiak onestea.

2 Dirulaguntzak zuzenean emateko prozedura bereziak, 11. artikuluan arautzen baita, ez du behar deialdirik onestea.

4. artikulua. Dirulaguntzaren xedeko alorrak.

1 Udalak, ordenantza honetan aurreikusitako prozeduren bidez, dirulaguntzak eman ditzake honako alor hauetan:

a) Udalerrian, jaiotza-tasa sustatzea eta familia berriak mantentzea.

b) Adinekoak: adinekoen bizi-kalitatea hobetzea dakarten jarduerak eta zerbitzuak; haien beharren araberako arreta ematea, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Batasunarekin koordinaturik. Orobat, elkartegintza sustatzea eta ezartzea sektore horretan, eta prestakuntza eta aisialdi jarduerak sustatzea.

c) Kultura sustatzea: antzerkia, irudia, arte plastikoak, kultura tradizionala, topaketak eta bestelako kultura jarduerak, eta laguntza ematea jarduerak antolatzeko eta gauzatzeko Leozko herrietako festetarako.

d) Hezkuntza sustatzea: diruz lagungarriak izanen dira ikastaroak, mintegiak eta prestakuntzarekin ikusteko duten beste jarduera batzuk (musika ikasketak, euskara ikastea, etab.).

e) Aisialdia eta kirola sustatzea: aisialdirako jarduera eta kirola, babes berezia emanik haur eta gazteen kirolari, eta sustatzea Leozko herritarrek kirola egin dezatela hurbileko udalerrietako kiroldegietan.

f) Ingurumena: Honako hauei buruzko ikastaroak eta sentsibilizazio eta informazio jarduerak sustatzea: ingurumena, bereziki honako hauei dagokienez: altxonbideak eta gainerako bideak, errekak eta hezeguneak, parkeak eta lorategiak, bideetako zuhaitzak, hondakinak, nekazaritza ekologikoa, uraren eta energiaren erabilera efizientea, etab. Orobat, gure udalerriko ingurumena hobetzen duten proiektuak gauzatzea, nahiz hiri- nahiz landa-ingurumena, esaterako: auzolanean egindako basoberritzeak eta landatzeak, katuen koloniak kontrolatzea, nekazaritza ekologikoa, hondakinekin konposta egitea, bizikleta erabiltzea garraio jasangarri gisa, etab.

g) Sustapena egitea hiri-mugikortasunaren alde eta despopulazioaren kontra: sustatuko dira udalerriaren despopulazioaren kontrako efektuak dituzten dirulaguntzak, eta, horretarako, laguntzak prestatuko dira herritarren joan-etorriak ahalbidetzeko, baldin zailtasunak badituzte garraiobide partikularra erabiltzeko, eta horren ondorioz ez badute eskura banakako garraiobide bat, Nafarroako Erdialdeko herrietara joateko, batez ere Tafallara.

h) Nazioarteko lankidetza: dirulaguntzak sustatzea, horiek onurak ekartzen dituztenean garapen-bidean dauden herrien eta herrialdeen bizi-kalitaterako.

i) Turismoa: herriko turismo jarduerak sustatzea.

j) Osasuna: osasungarritasun publikoa babesteko jarduerak.

k) Merkataritza eta kontsumoa: antolatzea feriak eta azokak, baita merkataritza, oro har, sustatzeko jarduerak ere, bereziki, tokiko merkataritza sustatzekoak.

l) Herritarren parte-hartzea: herritarren entitateei eta auzo elkarteei dirulaguntzak emateko.

m) Premia sozialeko egoeran edo gizarte-bazterketako arriskuan daudenak babestea.

n) Ondare historikoa eta kulturala babestea.

o) Sustatzea babes publikoko etxebizitzak eta eraikinen birgaitzea.

p) Sustatzea herritarrek parte har dezatela informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera efiziente eta jasangarrian.

q) Sustatzea gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna eta genero-indarkeriaren aurkako jarduerak.

r) Beste edozein alor, jarduera edo zerbitzu, baldin eta osatzen edo ordezten baditu toki-eskumenari esleitutakoak eta interes berezikoak badira herriarentzat.

2 Inola ere ez dira diruz lagunduko autonomia erkidegoko mailako edo Estatuko mailako planen deialdia duten programak, jarduerak edo materialen erosketak, baldin eta hurrengo oinarrian aipatzen diren eskatzaileei irekita badaude, salbu eta, dagokion eskaera garaiz eta behar bezala eginda, horietan sartzea ukatu bazaie.

5. artikulua. Dirulaguntzaren kontzeptua.

1 Dirulaguntzatzat hartzen da Leozko Udalak egindako diru-xedapen oro, pertsona publiko nahiz pribatuen alde egina, betiere ondoko beharkizunak betez gero:

a) Dirua ematea onuradunen zuzeneko kontraprestaziorik gabe.

b) Dirua emateko baldintza izatea honako hauetako bat: xede jakin bat betetzea, proiektu bat gauzatzea, jardueraren bat egitea, jokabide berezi bat hartzea (jada burutuak izan daitezke nahiz oraindik burutu gabeak), edo egoera bat gertatzea; eta onuradunak bete beharko ditu ezarritako betebeharrak.

c) Finantzatzen den proiektuak, ekintzak, jokabideak edo egoerak helburu izan behar du sustatzea onura publikoko, interes sozialeko edo interes orokorreko jarduera bat, edo xede publiko bat.

2 Ordenantza honen aplikazio esparrutik baztertuta daude:

a) Leozko Udalaren eta beste administrazio publiko batzuen arteko diru-ekarpenak.

b) Udalak bere erakunde autonomoei egiten dizkien diru-ekarpenak (baldin etorkizunean erakunde autonomorik sortzen bada), helburu dutenak finantzatzea haien eskumenen esparruko jarduna, oro har.

c) Udalak egiten dituen diru-ekarpenak, kuota edo derrama gisa (ohikoak nahiz ezohikoak izan), Udala dagoen toki-erakundeen elkarte edo federazioetarako, horien helburua izanik interes amankomunak babestea eta babestea.

d) Udaleko talde politikoei edo udalkideei egiten zaizkien diru-ekarpenak.

e) Ematen diren sariak, onuradunek aurretik eskatu gabeak.

f) Onura fiskalak.

6. artikulua. Printzipio orokorrak.

1. Honako printzipio hauen arabera kudeatuko dira ordenantza honen xede diren dirulaguntzak:

a) Publikotasuna, gardentasuna, lehia, objektibotasuna, berdintasuna eta diskriminaziorik eza.

b) Eraginkortasuna, betetzeko administrazio emaileak finkatutako helburuak.

c) Efizientzia, baliabide publikoak esleitzeko eta erabiltzeko.

2 Dirulaguntzak emateko, kontuan hartu beharko dira propio onetsitako oinarri arautzaileetan aurreikusitako irizpideak, helburuak eta prozedurak, dirulaguntzaren xedeko alor bati edo gehiagori buruzkoak.

3 Deialdia onetsi aurretik, nahitaezkoa izanen da xede horretarako dirua kontsignatzea aurrekontuan.

II. KAPITULUA

Oinarri arautzaileak

7. artikulua. Oinarri arautzaileak.

1 Diru-laguntzak emateko, edozein izanik ere horretarako erabiltzen den bitartekoa, jarraitu behar zaie horretarako onetsitako oinarri arautzaileei, ordenantza honetan ezartzen diren baldintzetan.

2 Diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileetan honako alderdi hauek zehaztuko dira, gutxienez:

a) Diru-laguntzaren xedearen definizioa. Azalduko da zer onura publikoko edo sozialeko helburutarako izanen den dirulaguntza.

b) Onuradunek bete beharreko baldintzak dirulaguntza eskuratzeko.

c) Laguntzak emateko prozedura.

d) Zer aurrekonturen kargura emanen diren dirulaguntzak.

e) Dirulaguntza eskuratzeko pertsona onuradunek bete behar dituzten beharkizunak, eta eskaerak aurkezteko modua eta epea.

f) Eskabide eredua eta erantsi beharreko eranskinak.

g) Dirulaguntza onartzeko irizpide objektiboak eta, hala behar badu, horien haztapena, esaterako:

–Objektiboki baloratzea dirulaguntzen eskatzaileak proposatutako jarduerak edo programak, kontuan harturik interes orokorra.

–Objektiboki baloratzea dirulaguntzen eskatzaileak aurreko deialdietan egindako jarduerak edo programak, kontuan harturik interes orokorra zenbateraino bete den.

–Diruz laguntzekoak diren jarduera edo programen inpaktu soziala, kulturala eta/edo ekonomikoa.

–Ingurumeneko faktoreak baloratzea.

–Baloratzea aukera-berdintasunean eragiten duten jarduerak edo programak, edo ezartzen diren bestelako helburu sozialetan eragiten dutenak.

–Ea zer neurritan egokitzen diren diruz lagundu beharreko jarduerak edo inbertsioak teknologia berriei buruzko udal proiektu edo planetan ezarritakora, edo antzeko proiektuetan ezarritakora.

–Zer lehentasun duten tokiko zerbitzu publiko diren jarduketek edo inbertsioek, dagoen eskaera bat bete behar denean, eta zaila denean eskaera hori ekimen pribatuak betetzea.

–Zer portzentaje dagoen bideratua diruz lagundu beharreko jarduketaren edo programaren helburuetarako, entitate eskatzailearen gastu-aurrekontuan.

–Eskaerako xede diren proiektu edo jarduketek zenbat enplegu sortuko duten.

–Zer gaitasun duten entitate eskatzaileek azpiegituretarako eta ekipamenduetarako eskatutako inbertsioak garatzeko eta mantentzeko.

–Ea ba ote diren nahikoa azpiegitura eta ekipamendu, beharrezkoak direnak eskaeraren xede diren jarduerak egiteko.

–Hirugarren Munduaren aldeko elkartasuneko dirulaguntzei dagokienez, objektiboki baloratzea pertsona edo entitate eskatzaileek proposatutako jarduerak edo programak, objektiboki baloratzea aurreko deialdietan egindako jarduerak edo programak, bai eta diruz lagundu beharreko jarduerek edo programek izanen duten inpaktu soziala, kulturala eta/edo ekonomikoa ere, planaren lehentasunen arabera.

h) Dirulaguntza bakoitzaren zenbatekoa, edo zenbatekoa zehazteko eta banatzeko irizpideak, esaterako:

–Aurretik ezarritako zenbatekoen arabera ematea, deialdian ezarritako moduluen arabera. Kasu honetan, dirulaguntzaren zenbatekoa zehazki ezarriko da eragiketa hau eginez: moduluaren zenbatekoa bider eskatzaileak frogatzen dituen modulu kopurua. Guztirako zenbatekoak gainditzen baldin badu deialdirako baimendutako gastua, moduluko zenbatekoa araberan murriztuko da.

–Baimendutako gastuaren zenbatekoa hainbanatzea, onuradun izateko baldintzak betetzen dituzten eskatzaile guztien artean.

–Baimendutako gastuaren zenbatekoa zozketatzea, onuradun izateko baldintzak betetzen dituzten eskatzaile guztien artean. Deialdian aurreikusitako onuradunen kopurua mugatua izanen da.

–Deialdia irekia izatea ezarritako ekitaldiko epean, eta dirulaguntzak ematea onuradunak izateko baldintzak betetzen dituzten eskatzaileei, Leozko Udaleko sarreren erregistroan jasotako hurrenkeraren araberan, deialdiak berak baimendutako gastu-mugaraino.

i) Dirulaguntza emateko prozedura antolatzeko, instruitzeko eta ebazteko eskumena duten organoak, eta ebazpena jakinarazteko epea.

j) Halakorik behar denean, dirulaguntzaren justifikazio egokia bermatzeko behar diren kontabilitateko liburu eta erregistro espezifikoak zehaztea.

k) Onuradunak edo entitate laguntzaileak zer epetan eta nola frogatu behar duen bete dela dirulaguntzaren helburua eta hartutako diruak erabili direla beren xederako, hala egindako gastuari nola diruen ordainketari dagokionez.

l) Halakorik behar bada, zer berme-neurri eratu behar diren dirulaguntza ematen duen organoaren alde, nola eratzen diren eta zein den horiek bertan behera uzteko prozedura.

m) Dirulaguntza ordaintzeko modua eta epeak, eta onuradunei eskatzen ahal zaizkien berme motak eta zenbatekoak, halakorik behar denean, aurreikusten denean dirulaguntzaren aurrerakinak ordaintzea.

n) Baldin aldatzen badira dirulaguntza onartzeko kontuan hartu diren baldintzak, ebazpena aldatzen ahalko da.

o) Dirulaguntza bateragarria edo bateraezina den xede bererako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuekin, edozein izanik ere emailea: administrazio edo erakunde publiko edo pribatua, nahiz nazioko, nahiz Europar Batasuneko nahiz nazioarteko erakundea.

p) Dirulaguntzak emateagatik ezarritako baldintzak betetzen ez badira, ez betetze hori norainokoa den neurtzeko irizpideak. Irizpide horiek aplikatuko dira zehazteko azkenik zer zenbateko jaso behar duen onuradunak, edo, hala behar badu, zer zenbateko itzuli behar duen, eta proportzionaltasun printzipioari jarraituko zaio.

3 Ordenantza honekin batera, eta dosier erantsi gisa, aldi berean onesten dira honako hauei buruzko oinarri arautzaileak: musika ikasketak, euskara ikastea, garraioa - taxi bonua, udako igerilekuetarako abonamendua, Tafallako Kirol Hiriko abonamendua eta herrietako festak.

4 Baldin Udalak erabakitzen badu beste alor batzuetarako laguntza-deialdiak egitea, aukeran izanen du ordenantza espezifikoaren espedientea formalizatzea edo deialdirako behar diren oinarri arautzaileak onestea.

5 Bigarren oinarri arautzaile horiek onesteko proposamena bideratzeko espedienteak beharko du txosten juridiko bat, adierazten duena oinarriak zuzenbidearen araberakoak direla, eta kontu-hartzailetzak fiskalizatuko du aurretiaz, eginkizun horri buruzko araudian ezartzen den moduan.

6 Oinarri arautzaile horiek argitaratu beharko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean, salbu zuzenean emateko ezarri direnak.

7 Alkatetzak izanen du oinarri arautzaile berariazkoak onesteko eskumena; nolanahi ere, eskuordetzeak ere egiten ahalko ditu.

III. KAPITULUA

Dirulaguntzak emateko prozedurak

1. ATALA

Prozedura orokorra

8. artikulua. Dirulaguntzak emateko prozedura orokorra, norgehiagokako araubidea.

Dirulaguntzak emanen dira, oro har, norgehiagokako prozeduraren araubidearen bidez.

9. artikulua. Deialdia.

1 Dirulaguntzak norgehiagokako araubidean emateko hartzen den erabakiak edo ematen den ebazpenak irizpide objektiboak ezarriko ditu horiek emateko, eta, behar denean, irizpide horien haztapena ere ezarriko du.

2 Alkatetzak izanen du deialdia onesteko eskumena baldin baimendu beharreko gastua bada Udalaren ohiko baliabideen %10 gehienez, eta baldin eta aurrekontu-ekitaldi bakarrean ematen badira.

Gainerako kasuetan, Udal honen osoko bilkurari dagokio dirulaguntzen deialdiak egiteko eskumena.

10. artikulua. Dirulaguntzak emateko prozedura.

1. Prozedurari hasiera emateko, organo eskudunak deialdia eginen du, aurreko artikuluan ezarritakoaren arabera, eta gero, egoki den eremuan eskuduna den zinegotzi-alorrak instruituko du dirulaguntzak emateko prozedura.

2 Espedienteen izapidetzeak fase hauek izanen ditu:

a) Txosten juridikoa, eta aurretik egindako fiskalizazioarena, bai eta jasotako eskaeren ebaluazio-txostena ere, behin zuzendu ondoren (hala behar denean) eskatzaileek aurkeztutako agirietako akatsak. Berariaz azalduko da ea onuradunek betetzen dituzten dirulaguntza eskuratzeko beharkizun guztiak.

b) Behar denean, deialdian hala aurreikusten denean, eskaerei buruzko txosten bat eginen da, dirulaguntzei dagokien ikuspuntu teknikoarekin. Egoki den espezialitate-adarreko teknikariek sinatuko dute txosten hori.

c) Dirulaguntza emateko edo ukatzeko proposamena, balorazioa eginda, eta zehaztuz, arrazoituta, zer zenbateko emanen diren, jarraikiz deialdiko irizpide objektiboei eta haztapenari.

d) Alkatetzaren ebazpena edo osoko bilkuraren erabakia, segun eta norena den dirulaguntzen deialdirako ezarritako eskumena, dirulaguntza ematen edo ukatzen duena.

1. ATALA

Prozedura berezia

11. artikulua. Laguntzak zuzenean emateko prozedura berezia.

1 Salbuespen gisara, dirulaguntzak zuzenean eman daitezke baldin behar bezala frogatzen bada badirela interes publikoko, sozialeko, ekonomikoko edo humanitarioko arrazoiak, zailtzen dutenak deialdi publikoa egitea.

2 Ondorio horietarako, Leozko Udaleko osoko bilkurak berariaz deklaratu behar du diruz lagundutako jarduera dela udalerriaren interesekoa.

3 Jarduera Udalaren interesekoa dela deklaratzen duen erabakiak (osoko bilkurak hartua) ezarriko ditu dirulaguntza emateko baldintza orokorrak.

4 Dirulaguntzak zuzenean ematea erabaki daiteke Alkatetzaren dekretuaren bidez, edo behar diren hitzarmenak formalizatuz eta, betiere, jarraikiko zaie ordenantza orokor honetan araututakoari eta Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorrean araututakoari.

5 Behar den hitzarmena formalizatzen ez denean, alkatetza-udalburutzari egokituko zaio dirulaguntza ematea osoko bilkurak onetsitako baldintzetan. Ezarriko ditu dirulaguntzaren zenbateko zehatza eta onuradunak bete beharreko epea eta modua, justifikatzeko bete duela helburua eta aplikatu dituela jasotako funtsak.

6 Salbuespeneko dirulaguntzetarako arau supletorioak izanen dira norgehiagokako araubideko dirulaguntzen arauak, baldin alderdi batzuk ez badira zehaztu osoko bilkuraren erabakian eta hura garatzen duen alkatetza-udalburutzaren ebazpenean.

12. artikulua. Hitzarmen bidezko prozedura.

1 Leozko Udalak dirulaguntzak eman ditzake hitzarmenen bidez, hain zuzen ere udal zerbitzuen eskumeneko ohiko alorrei buruzko hitzarmenen bidez, baldin arrazoi justifikatuak badaude, deialdi publikoa zailtzen dutenak.

2 Dirulaguntzetarako ezin da hitzarmenaren araubidea erabili baldin posible bada norgehiagokako prozedura orokorra erabiltzea.

3 Hitzarmena onesten duen alkatetzaren ebazpenak edo osoko bilkuraren erabakiak ezarriko ditu aplikatu beharreko baldintzak eta konpromisoak, betiere jarraikiz Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorrean xedatutakoari, eta ezarriko du zer aurrekontu-kredituren kargura finantzatuko den hitzarmena.

4 Hitzarmenaren klausulek zehatz ezarriko dituzte alderdien betebeharrak, dirulaguntzaren harreman juridikoari dagokionez. Bereziki, ezarriko dute zer gastu diren diruz lagungarriak, udal finantzaketaren portzentajea, dirulaguntza zertarako erabili den justifikatu beharra, eta, behar denean, frogatzea norberaren funtsak erabili direla.

5 Hitzarmenaren espedienteek beren baitan izanen dute txosten juridiko bat, justifikatuko duena hitzarmenaren sistema erabiltzearen egokitasuna eta hitzarmenaren edukia bat datorrela ordenantza honekin, Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorrarekin eta aplikatzekoak diren gainerako arauekin.

6 Hitzarmenaren bidez emandako dirulaguntzen arau supletorioak izanen dira norgehiagokako araubideko dirulaguntzen arauak, baldin alderdi batzuk ez badira zehaztu dirulaguntza emateko ebazpenean.

7 Artikulu honen xede diren hitzarmenak ezin dira hitzartu pertsona fisikoekin, eta haien xede ezin da izan kontratazio publikorako foru araudian araututako kontratu bat.

IV. KAPITULUA

Dirulaguntzen justifikazioa

13. artikulua. Ordainketa aurreratuetarako araubidea.

1 Dirulaguntzaren deialdian espresuki aurreikusten denean, egin daitezke ordainketa aurreratuak, hots, funtsak eman daitezke justifikazioaren aurretik.

2 Onuradunei ezin izanen zaie inola ere ordainketa aurreraturik egin baldin eta konkurtso-egoeraren deklarazioa eskatu badute beren borondatez, kaudimengabetzat jo badituzte prozeduraren batean, konkurtso-egoeran deklaratu badituzte, kontu-hartze judizial baten pean badaude, edo desgaitutzat jo badituzte Konkurtsoari buruzko Legearen arabera (une horretan indarrean dagoena), betiere bukatu ez bada konkurtso-egoera deklaratzeko epaian ezarritako desgaikuntza aldia.

14. artikulua. Justifikazioa.

1 Hauxe dakar Leozko Udalak ematen dituen dirulaguntzen justifikazioak: egiaztatzea onuradunak jasotako funtsak egoki erabili direla, frogatzea funts publikoak erabili direla eman ziren helbururako, eta erakustea ezarritako baldintzak bete direla eta zein izan diren lortutako emaitzak.

2 Justifikazio horrek printzipio hauek bete beharko ditu:

a) Aurrekontuen urterokotasun-printzipioa, zeinaren bidez dirulaguntzak erabili beharko baitira eman ziren ekitaldiko gastuetarako. Aurkezten diren frogagiriak izanen dira, beraz (salbu deialdian berean jasotako salbuespenetan), dirulaguntza eman zen erabakia hartu zen urteari dagozkionak.

Dirulaguntza onartu aurretik egindako gastuak justifika daitezke dirulaguntzaren kargura, baldin urte horretan egin badira eta baldin badira dirulaguntzaren xede diren programa edo proiektuetako jardueren egiazko gastuei dagozkienak.

b) Aurrekontuaren egokitasunaren printzipioa; horretarako kontuan hartuko da ezarrita dagoena toki-erakundeen aurrekontuen egiturari buruzko indarreko araudian.

15. artikulua. Dirulaguntzen justifikazioa agiriz frogatzeko moduak.

1 Lankidetza-hitzarmeneko oinarrietan edo testuan zehaztuko da nola justifikatu dirulaguntza. Egindako gastuaren justifikazioko kontua erabiliko da, edo kontabilitateko egoera-orriak aurkeztuko dira:

2 Ez deialdiak, ez hitzarmenak zehazten ez badute justifikatzeko modua, orduan, egindako gastuaren justifikazioko kontua aurkeztuko da.

16. artikulua. Egindako gastuaren justifikazioko kontua aurkeztuz egitea justifikazioa.

1 Justifikazioko kontua aurkeztu behar zaio diru-laguntza eman duen organoari. Justifikazioko kontua nahitaez egin behar du pertsona onuradunak edo entitate laguntzaileak, eta hauxe da: egindako gastua justifikatzen da, deklaratzailearen erantzukizunpean, gastuaren zuzeneko frogagirien bidez. Fakturak eta gainerako frogagiri baliokideak aurkeztu behar dira, betiere merkataritzako trafiko juridikoan balioa dutenak edo indar administratiboa dutenak, frogatze aldera bete dela diru-laguntza publikoaren xedea.

2 Justifikazioko kontuan honako agiri hauek jasoko dira:

a) Idazkia, udal erregistroan sartua, diru-laguntzaren ordainketa eskatzeko. Hartan agertuko dira onuradunaren izena eta sozietate-izena, haren NANa edo IFZ , eta bankuko kontu zenbakia, transferentzia egiteko.

b) Onuradunaren zinpeko deklarazioa, adierazten duena diruz lagundutako jarduerari aplikatu zaizkiola frogagiri gisa aurkeztu dituen fakturak eta agiriak.

c) Ebaluazio txostena, diruz lagundutako jardueraren gainekoa, non xehetasunez adieraziko baitira diru-laguntzen bidez finantzatu diren jarduerak eta kostua.

d) Aurkezten diren frogagiri guzti-guztien zerrenda zenbakitua, hurrenkeran, honako hauek zehaztuz, gutxienez: data, hornitzailea, fakturatutako objektua, agiriko guztizko zenbatekoa, ordainketa modua eta data, eta, behar denean, dirulaguntzaren justifikazioari egotzitako ehunekoa. Zenbakitutako zerrenda betetzeko, erabili beharko da oinarri arautzaileen eranskin gisa agertzen den eredua.

e) Egindako gastuen frogagiriak, fakturak edo frogatzeko balio bera duten agiriak, hurrenkeran ordenatuak, zerrenda zenbakituan esleitutako ordena zenbakiaren arabera.

3 Frogagiriak jatorrizkoak izanen dira. Fotokopiak aurkezten badira, zerbitzu kudeatzaileak behar bezala konpultsatu beharko ditu.

4 Gastuak frogatuko dira fakturen bidez edo merkataritzako trafiko juridikoan froga-balio bera duten agirien bidez, edo administrazio eragina izanik froga-balio bera duten agirien bidez, oinarrietan ezarrita dagoen moduan. Gastuak faktura elektronikoen bidez ere froga daitezke, baldin eta betetzen badituzte zerga arloan onartuak izateko behar diren baldintzak.

17. artikulua. Kontabilitateko egoera-orrien bidezko justifikazioa.

Helburu orokorretarako funtsen kasuan (elkarte baten mantentze-lanak, edo haren jardueren kudeaketa orokorra...), edo ustiaketan defizita estaltzea xede duten dirulaguntzen kasuan, aski izanen da aurkeztea elkartearen edo entitatearen kontu ofizialak, edozein izanik ere finantza-kontrolaren funtzioaren ekitaldia, edo derrigorrezkoa izan nahiz ez izan gastuaren frogagiri batzuk aurkeztu behar izatea justifikazioa onetsi baino lehen.

18. artikulua. Justifikatzeko epea.

1 Diru-laguntzen deialdiak edo lankidetza-hitzarmenak zehaztuko ditu diru-laguntzak justifikatzeko epeak.

2 Baldin eta ez deialdiak, ez lankidetza-hitzarmenak ez badute adierazten dirulaguntza justifikatzeko muga, epe hori gehienez ere hiru hilabetekoa izanen da, jarduera egiteko epea amaitu eta hortik aitzina.

3 Dirulaguntza justifikatzen ez bada, edo behar adinako justifikaziorik aurkezten ez bada, dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da, osorik edo partez, eta dirua itzuli beharko da, osorik edo partez, betiere kontuan harturik ez-betetzearen maila eta gainerako inguruabarrak.

19. artikulua. Dirulaguntzak egiaztatzea.

Dirulaguntzaren oinarri arautzaileek ezarriko dute zer zerbitzuk duen eskumena dirulaguntzaren aplikazioa egiaztatzeko. Egiaztapenean txosten bat emanen da, frogatzen duena dirulaguntza ongi justifikatu dela, jarduera egin dela, eta bete dela dirulaguntza ematea eragin zuen helburua.

20. artikulua. Itzulketa.

Baldin ez bada betetzen dirulaguntza justifikatzeko betebeharra, edo justifikazioa nahikoa ez bada, jasotako zenbatekoak itzuli beharko dira, osorik nahiz partez, gehi egoki diren berandutze-interesak, galarazi gabe kasu bakoitzean eska daitezkeen zehapenak.

VII. KAPITULUA

Arau-hausteak eta zehapenak

21. artikulua. Arau-hausteak eta zehapenak.

Arau-hausteen eta zehapenen araubidea aplikatzeari dagokionez, eta zehapen prozedura aplikatzeari dagokionez, honako hauei jarraikiko zaie: 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa, eta hura garatzeko araudia.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Oinarri hauetan espresuki aurreikusitakoetarako eta aurreikusi gabekoetarako, supletorioki aplikatuko dira honako hauek: 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa; tokiko araubidearen esparruan aplikatzekoa den foru-araudia; Leozko Udalaren aurrekontu orokor eta bakarra eta hura exekutatzeko oinarriak; 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, xede duena Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea; eta aplikatu behar diren gainerako arau orokorrak edo prozedurazkoak.

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza honek indarra hartuko du behin Leozko Udaleko osoko bilkurak behin betiko onesten duenean eta argitaratzen denean Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta behin iraganik apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 65.2 artikuluan aurreikusitako epea; indarrean segituko du harik eta espresuki indargabetzen edo aldatzen den arte.

I. DOSIERRA

OINARRI ARAUTZAILEAK, DIRULAGUNTZAK EMAN DAITEZEN LEOZKO HERRITARREK LAGUNTZAK JASO DITZATEN, MUSIKA IKASTEKO

Norgehiagokako prozedura

Aurrekariak:

Leozko Udalaren ustez musika-hezkuntzak garrantzi handia du pertsonaren formaziorako, baita herri honen kultura tradizionalaren esparrurako ere, eta haren sustapena garatu beharreko eremutzat du. Sustapena egiteko moduetako bat da laguntzak ematea udalerriko herritarrei, musika prestakuntza jaso dezaten.

Oinarri arautzaile hauen helburua da prozedura bat garatzea dirulaguntzak emateko, norgehiagokako araubidean eta hainbanaketa eginez, Leozko herritarrentzat, egin ditzaten edo egin badituzte musika ikasketak Orbaibarko Musika Eskolan edo Tafallako Musika Eskolan. Baldin herri horietan ez badago nahi den musika-tresnarako ikasketarik, dirulaguntza emanen da ikasketa hori egin dadin beste herri batzuetako musika eskoletan eta kontserbatorioetan.

Laguntza hauen helburua da Leotz udalerriko herritarrei musika prestakuntza erraztea.

Udalaren laguntza ekonomikoak estaliko du aipatutako musika eskoletako matrikularen zati bat.

1.–Datuak.

Administrazio deitzailea: Leozko Udala.

Organo emailea: Alkatetza.

Alor kudeatzailea: Kultura, kirol eta gazteria zinegotzitza.

Instrukzio organoa: Idazkaritza.

Dirulaguntzak emateko prozedura: norgehiagoka, hainbanaketako araubidearekin.

2.–Dirulaguntzaren xedea.

Oinarri hauen xedea da arautzea nola eman laguntzak Leozko herritarrei, egin ditzaten edo egin badituzte musika ikasketak Orbaibarko Musika Eskolan edo Tafallako Musika Eskolan, ikasturteetan. Baldin herri horietan ez badago nahi den musika-tresnarako ikasketarik, dirulaguntza emanen da ikasketa hori egin dadin halakoak dituzten beste herri batzuetako musika eskoletan.

Orobat, laguntzak aplika daitezke kontserbatorioetako matrikuletarako, erdi edo goi mailako ikasketetarako, ezin badira Orbaibarko edo Tafallako eskoletan ikasi.

Laguntza hauen helburua da Leotz udalerriko herritarrei musika prestakuntza erraztea, haien garapen pertsonal eta kulturalerako.

Udalaren laguntza ekonomikoak estaliko du aipatutako musika eskoletako matrikularen zati bat.

3.–Pertsona edo entitate onuraduna izateko baldintzak.

1 Onuradun izan daitezke dirulaguntza jasotzeko egoeran dauden pertsonak, oinarri arautzaile hauen arabera, baldin beharkizun hauek betetzen badituzte:

a) 16 urtetik gorakoak izatea, edo urte horretan adin hori betetzea. Matrikula diruz laguntzeko 16 urtetik beherakoen kasuan, gurasoek eskatuko dute laguntza ekonomikoa, eta, hala denean, haiek izanen dira dirulaguntzaren onuradun. Zehatz-mehatz agertu beharko dituzte matrikularen prezioak eta horregatik ordaindutakoa, dirulaguntzaren xede den adingabe bakoitzeko.

b) Musika ikasketen matrikula ordaintzea, diruz lagundutako eskoletan, deialdiak adierazitako epean.

c) Tafallako edo Orbaibarko musika eskoletakoa izan behar da matrikula. Salbuespenez, beste eskola batzuetakoa izan daiteke, baldin eskaeran behar bezala eta agiriz frogatzen bada aipatutakoetan ez dagoela aukeratutako musika tresnarik.

d) Leozko herrietako edozeinetan erroldaturik egotea, gutxienez ere sei hilabete lehenagotik, zenbatzen hasita laguntza ekonomikoaren xede den matrikularen ordainketa egunetik. Laguntza hauen eskatzaileek alta emanik iraun behar dute Leozko erroldan, laguntzaren xede den aldian.

Deialdirako eskaera aurkezteak berekin ekarriko du Udal honi baimena ematea ofizioz egiaztatzeko beharkizun hori.

e) Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarenak eguneratuak izatea, eta zorrik ez izatea Udal honekin.

Udal honek ofizioz egiazta dezake ea zorrik baden udal-administrazioarekin, eta beste administrazio batzuetatik behar diren datuak eskura ditzake, egiaztatzeko erantzukizunpeko adierazpena egiazkoa dela. Frogatzeko eskatzaileak egunean dituela zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarenak, sinatuko dira II. eranskinean jasotako deklarazioa eta baimena.

2 Onuradun izateko baldintzak betetzen direla frogatzeko, pertsonak edo entitateak aurkeztuko ditu eskaerarekin batera eman behar diren agiriak eta informazioa (I. eranskina).

4.–Pertsona edo entitate onuradunaren betebeharrak.

Pertsona edo entitate onuradunaren betebeharrak dira honako hauek:

a) Oinarri hauetan aurreikusitako laguntzak jasotzeko oinarri den helburua betetzea, proiektua gauzatzea, jarduera egitea edo jokabidea izatea.

b) Organo emaileari edo, halakorik bada, erakunde laguntzaileari justifikatzea betetzen direla betebeharrak eta baldintzak, eta gauzatu eta bete direla dirulaguntza emateko edo jasotzeko arrazoi izan diren jarduera eta helburua.

c) Onartzea organo emaileak edo, halakorik bada, entitate laguntzaileak egin beharreko egiaztatze lanak, baita kontrol organo eskudun nazionalek nahiz europarrek finantzak egiaztatzeko eta kontrolatzeko egin ditzaketenak ere; bestetik, lehenagoko jarduketei buruz eskatzen dioten informazio guztia ematea.

d) Organo emaileari edo erakunde laguntzaileari komunikatzea diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko lortutako beste dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak.

Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta, beti, jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen.

e) Dirulaguntzak ematen dituen ebazpenaren proposamena egin baino lehen, frogatzea eguneratuak dituela Gizarte Segurantzarekiko obligazioak eta zerga-betebeharrak, erregelamenduz ezartzen den moduan.

f) Jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede izan daitezkeen bitartean.

g) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan ezarritako kasuetan, hartutako dirua itzultzea.

5.–Aurrekontu-kreditua, dirulaguntzen gehieneko zenbatekoa guztira, eta dirulaguntzen banakako zenbatekoa.

1 Leozko Udaleko aurrekontu orokorrak, ekitaldi bakoitzerako, honako aurrekontu-aplikazio hau izan beharko du, behar adinako zuzkidurarekin, oinarri arautzaile hauetan aurreikusitako helburuak betetzeko: 1 3340 48000, Musika ikasteko dirulaguntza. Aplikazio horretan urtero aurreikusten den zenbatekoa atxikiko zaio honelako dirulaguntzari, guztizko zenbateko gisa, zeina hainbanatuko baita aurkezten diren eskaera guztien artean.

2 Betiere, soilik diruz lagunduko da ordaindutako matrikularen %75, betiere dirulaguntzaren onuradun guztien artean hainbanatuta deialdian aurreikusitako gehieneko guztizko zenbatekoa, eta, beti, gehienez ezarritako zenbatekoa errespetatuz.

6.–Eskabideak aurkeztea.

1 Eskabideak aurkezteko tokia: eskaerak aurkez daitezke Udaleko Erregistro Orokorrean edo urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako bitartekoetako edozein erabiliz (lege horrek hizpide du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea).

2 Eskaerak aurkezteko epea: eskaerak aurkez daitezke deialdiaren urteko urriaren 15a arte, hori barne dela. Eskaera epez kanpo aurkezteak berekin ekarriko du hura ez onartzea, hain zuzen ere epez kanpo aurkezteagatik, eta ez da beharrezkoa izanen epe barnean egindako sarrerak ziurtatzea.

3 Eskaerak eta agiriak aurkezteko modua: eskaerak egiteko, eskabide orria aurkeztu beharko da, oinarri hauen I. eranskinean agertzen den ereduarekin bat, interesdunak berak sinatua edo, bestela, ordezkari batek, baldin ordezkaritza hori frogatzen badu zuzenbidean balioa duen bideren bat erabiliz. Eskaerarekin batera, aurkeztuko dira 6. oinarri honen 4 apartatuak aipatzen dituen agiriak eta jakingarriak.

Baldin aurkeztutako eskaerak ez baditu biltzen ordenantza honetan ezarritako baldintzak eta dokumentazioa, interesdunari eskatuko zaio zuzenketa egin dezala, gehienez ere hamar egun balioduneko epe luzaezinean, eta ohartaraziko zaio hala egin ezean ulertuko dela eskaera bertan behera utzi duela. Betiere, aitzinetik ebazpena emanen da, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68.1 artikuluari (lege horrek hizpide du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea).

Baldin eskatzen diren agiriak jada Leozko Udalaren esku badaude, haien ordez aurkez daiteke erantzukizunpeko adierazpena, dioena agiri horiek indarrean daudela, eta bertan adieraziko noiz aurkeztu ziren edo, behar denean, nork eman zituen edo zer espedientetan dauden jasota; betiere, gehienez ere bost urte izanen dira prozedura bukatu zenetik.

Dirulaguntza eskatzeak berekin dakar deialdi honetako oinarri guztiak onartzea.

4 Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko agiriak: interesdunek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Eskatzailearen nortasunaren frogagiriaren fotokopia, eta, behar denean, ordezkatzen den pertsonarena edo pertsonena (seme-alaba adingabeak): NANa, pasaportea, etab.

b) Ahalordetzea, baldin eskatzailea ari bada hirugarren baten izenean eta hura ordezkatuz, salbu ari bada seme-alaba adingabeen izenean eta horiek ordezkatuz.

c) Erantzukizunpeko adierazpena, non azalduko baita eskatzailea ez dagoela azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean eta haren Erregelamenduan jasotako debekuetako batean ere (38/2003 Lege Orokorrak dirulaguntzak ditu hizpide, eta haren Erregelamendua onetsi zen uztailaren 887/2006 Errege Dekretuaren bidez). II. eranskinean jaso da eredua.

d) Oinarri arautzaile hauetan zehaztutako musika eskoletan matrikula ordaindu izanaren frogagiria.

e) Transferentziaz ordaintzeko eskaera (III. eranskina), laguntza onartzen bada ere hura erabiltzeko.

Agiriek jatorrizkoak izan beharko dute edo, bestela, kopia konpultsatuak edo indarrean dagoen legeriaren arabera egiazkotzat jotzen diren kopiak.

7.–Eskaerak baloratzeko irizpide objektiboak.

Behin zehazturik dirulaguntzaren xedea, eta azaldurik dirulaguntza honen helburua, behin justifikaturik oinarri arautzaile hauek, eta Udal honen interes orokorrekoa izanik herritar guztiek kulturarako sarbide zabala izatea, bada, dirulaguntza emateko irizpide objektiboaren muga bakarrak izanen dira adjudikatu beharreko gehieneko zenbatekoa eta horien hainbanaketa, behar den epean eta moduan aurkeztutako eskaera guztien artean, baldin betetzen badituzte oinarri hauetan ezarritako beharkizunak.

8.–Instrukzioa, prozeduraren ebazpena, eta ebazpena jakinaraztea.

1 Idazkariak kudeatuko du prozeduraren instrukzioa. Jasotako eskaerak ebaluatu ondoren, idazkariak txosten juridikoa eta fiskalizaziokoa emanen du, eta igorriko dio alor kudeatzaile eskudunari.

2 Alor kudeatzaileak ebazpen proposamen bat emanen du, eta igorriko dio ebazteko eskumena duen organoari.

3 Gehienez bi hilabeteko epean ebatziko da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik, galarazi gabe etenak izatea, agiriak zuzentzeko eskaerak direla eta.

4 Prozedura ebazteko gehieneko epea iragaten bada berariazko ebazpenik eman gabe, eskaera ezetsitzat joko da.

5 Dirulaguntza emateko ebazpena arrazoitua izan beharko da, eta espresuki azalduko da zer pertsona edo entitate eskatzaileri edo eskatzaileei ematen edo ukatzen zaien dirulaguntza, baita zenbatekoa ere.

6 Dirulaguntza emateko ebazpenak amaiera emanen dio administrazio bideari, eta entitate edo pertsona eskatzaileari jakinaraziko zaio, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legeari (lege horrek hizpide du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea).

9.–Emandako dirulaguntzen publizitatea.

Dirulaguntzak emateko ebazpena argitaratuko da Leozko Udalaren iragarki-taula fisiko eta digitaletan, haren gardentasun atarian, Udalaren webgunearen egoitza elektronikoan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean.

10.–Diruz lagundutako jardueraren bateragarritasuna eta bateraezintasuna.

Bateragarria da Udalaren dirulaguntza jasotzea eta helburu bererako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuk ere jasotzea, emailea izanik edozein administrazio, entitate nahiz pertsona, halako moduz non dirulaguntzaren zenbatekoa ez den inoiz izanen handiagoa diruz lagundutako jardueraren kostua baino, hala bakarrik nola beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuekin batera.

Kasu horretan, eskuratutako soberakina itzuliko da eta dagokion berandutze-interesa eskatuko.

Pertsona edo entitate onuradunak organo emaileari jakinarazi beharko dio ea eskatu edo lortu dituen beste laguntza, dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuk, diruz lagundutako jarduera finantzatzeko.

Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta, beti, jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen.

11.–Ordainketa.

Diruz laguntzen diren jarduerak justifikatu egin beharko dira dirulaguntza jaso baino lehen. Hilabeteko epean ordainduko da, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

12.–Justifikazioa.

Frogatzeko bete direla ezarritako baldintzak eta lortu direla dirulaguntzaren helburuak, “justifikazioko kontua” erabiliko da, gastuaren frogagiriak erantsita. Horren justifikazioa aurkeztu beharko da eskaerak aurkezteko epemuga berarekin, hots, deialdiaren ekitaldiaren urriaren 15ko epemugarekin.

13.–Diru-laguntza itzultzeko betebeharra.

Dirua itzultzeko arrazoiak sortzen direnean, jasotako diru guztia edo zati bat itzuli beharko da, eta berandutze-interesa ordaindu, dirulaguntza ordaintzen den unetik itzuli beharra erabakitzen den egunera artekoa, apartatu honetan aurreikusitako kasuetan:

a) Diru-laguntza lortzea horretarako eskatzen diren baldintzak faltsutuz edo hori eragotziko zuketen baldintzak ezkutatuz.

b) Burutu gabe uztea dirulaguntzaren xede den helburua, jarduera edo proiektua, edo hartu behar zen jokabidea ez hartzea, osorik nahiz hein batean.

c) Ez betetzea justifikatzeko betebeharra, edo ez betetzea behar bezainbat.

d) Egiaztapenak eta finantza-kontrolak saihestea edo haiei uko egitea edo trabak eta eragozpenak jartzea, eta ez betetzea kontabilitateari, erregistroari eta agirien kontserbazioari buruzko betebeharrak, baldin eta horren ondorioz ezin bada egiaztatu hartutako dirua zertarako erabili den, helburua lortu ote den, benetan eta erregulartasunez egin diren dirulaguntza jaso duten jarduerak, edo lortu ote diren xede bererako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera nahiz baliabide batzuk, Estatuko edo Europar Batasuneko edozein administrazio edo erakunde publiko edo pribatutatik, edo nazioarteko erakundeetatik.

e) Ez betetzea administrazioak entitate laguntzaileei eta onuradunei ezarritako betebeharrak, edo onuradunek ez betetzea hartutako konpromisoak, baldin eta konpromiso horiek zerikusirik badute dirulaguntzaren xede diren helburuak lortzeko moduarekin, jarduera egiteko moduarekin, proiektua gauzatzeko moduarekin edo jokabidea hartzeko erabili behar den moduarekin.

f) Ez betetzea administrazioak onuradunei ezarritako betebeharrak, edo onuradunek ez betetzea dirulaguntza onartzerakoan hartutako konpromisoak, baldin eta horren ondorioz ezin bada egiaztatu hartutako dirua zertarako erabili den, helburua lortu ote den, behar adinako maiztasunez egin diren dirulaguntza jaso duten jarduerak, edo lortu ote diren xede bererako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera nahiz baliabide batzuk, Estatuko edo Europar Batasuneko edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatutatik edo nazioarteko erakundeetatik.

g) Ez betetzea publizitate eta hedadura neurriak hartzeko betebeharra, zeinaren arabera agirietan eta propagandan jarri behar baita Udal honek diruz lagundu duela jarduera, halako baldintza ezarri den kasuetan.

h) Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorrean aurreikusitako gainerako kasuak.

14.–Arau-hausteak eta zehapenak.

Arau-hauste eta zehapenen arloan, jarraituko zaie Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrari eta hura garatzeko araudiari.

15.–Dirulaguntzen araubide juridikoa.

Oinarri arautzaile hauek aurreikusi gabeko orotan honako hauek aplikatuko dira: 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa, eta hura garatzeko Erregelamendua, hots, 887/2006 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa, zeinaren bidez onesten baita Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua.

16.–Datu pertsonalen tratamendua.

Datu pertsonalak bilduko dira helburu zehatz, berariazko eta bidezkoetarako, eta ez dira gero tratatuko helburu horiekin bateraezinak diren xedeetarako; hori dena, bete beharrez Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamendua. Aipatu erregelamenduaren bidez, pertsona fisikoen babesa arautu zen datu pertsonalen tratamenduari dagokionez eta datu horien zirkulazio askeari dagokionez, eta indarrik gabe utzi zen 95/46/EE Zuzentaraua (Datuak babesteko erregelamendu orokorra).

Bestalde, datu horiek mantenduko dira, interesdunak identifikatu ahal izateko, datu pertsonalen tratamenduaren helburuak irauten duen bitartean, eta ez gehiago.

2 Baldin falta badira edo faltsuak badira eskabidean edo elkarbizitzari buruzko adierazpen erantsian jaso beharreko datuak, edo faltsuak badira aurkeztutako agiriak, deuseztasuna deklaratuko da, egileek izan ditzaketen erantzukizunez gain.

17.–Eranskinen aurkibidea:

I. eranskina.–Eskabide eredua.

II. eranskina.–Erantzukizunpeko aitorpena, azaltzen duena betetzen direla eskatutako baldintzak eta ez dagoela onuradun izateko debekurik.

III. eranskina.–Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera.

II. DOSIERRA

OINARRI ARAUTZAILEAK, DIRULAGUNTZAK EMAN DAITEZEN LEOZKO HERRITARREK LAGUNTZAK JASO DITZATEN, EUSKARA IKASTEKO

Norgehiagokako prozedura

Aurrekariak:

Deialdi honen xedea da Leozko herritarrei laguntza ekonomikoak ematea, euskara ikastaroak egiteko, oinarri hauetan adierazitako modalitateetako edozeinetan, betiere bat etorriz Leotzek, udalerri den aldetik, dituen eskumenekin, kontuan harturik apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 25.2.m) artikulua (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea).

Deialdia norgehiagokako prozedura erabiliz eginen da.

1.–Datuak.

Administrazio deitzailea: Leozko Udala.

Organo emailea: Alkatetza.

Alor kudeatzailea: Kultura, kirol eta gazteria zinegotzitza.

Instrukzio organoa: Idazkaritza.

Dirulaguntzak emateko prozedura: norgehiagoka, hainbanaketako araubidearekin.

2.–Dirulaguntzaren xedea.

Oinarri hauen xedea da arautzea nola eman laguntzak Leozko herritarrei, euskara ikastaroak egiteko, ondoko ataletan adierazitako modalitateetako edozeinetan, euskararen erabilera sustatzeko herritarren artean.

3.–Diruz lagungarriak diren modalitateak.

Laguntza eska daiteke euskara ikasteko honako modalitate hauetarako:

a) Modalitate diruz lagungarriak:

–Ikastea modu estentsiboan eta “on line”, deialdiak zehazten duen ikasturtean.

–Ikastaro trinkoak, barnetegiak ez direnetan, deialdiak zehazten duen ikasturtean.

–Deialdi bakoitzeko udan egiten diren ikastaroak.

b) Irakaskuntza homologatua. Laguntza jaso ahal izateko, honako zentro homologatu hauek (euskaltegiek, gau-eskolek...) antolatu behar dituzte ikastaroak, oinarri arautzaile hauekin bat:

–Euskararen irakaskuntzako zentro ofizialek.

–Helduen irakaskuntzarako ikastetxe diruz lagunduen erregistroan (Nafarroako Gobernua) inskribatutako zentroek.

–HABEk homologatutako zentroek (Euskal Autonomia Erkidegoko Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea).

Berariaz, deialdi honen ondorioetarako, honako gastu hauetarako jaso daiteke diru-laguntza:

–Ikastaroaren matrikularen zenbatekoa.

–Barnetegiko egonaldiaren zenbatekoa.

Gastu diruz lagungarriaren kostua ez da inoiz izanen merkatuko balioa baino handiagoa.

Egindako gastutzat joko da oinarri hauetan adierazitako justifikazio epea bukatu baino lehen benetan ordaindu dena.

4.–Pertsona edo entitate onuraduna izateko baldintzak.

1 Onuradun izan daitezke dirulaguntza jasotzeko egoeran daudenak, oinarri arautzaile hauen arabera, baldin beharkizun hauek betetzen badituzte:

a) Adinez nagusia izatea, eta Leozko herrietako edozeinetan erroldaturik egotea, gutxienez ere sei hilabete lehenagotik, laguntza ekonomikoa aurkezten den egunetik. Laguntza hauen eskatzaileek alta emanik iraun behar dute Leozko erroldan, laguntzaren xede den aldian.

Deialdirako eskaera aurkezteak berekin ekarriko du Udal honi baimena ematea ofizioz egiaztatzeko beharkizun hori.

b) Ikastaroko eskola-orduen %85ean gutxienez bertaratu izana, ikasteko jarrera egokiarekin eta ikastaroa ongi eta behar bezala aprobetxatuz.

Deialdi bakoitzeko, ikasmaila bera bitan lagundu daiteke diruz, eta, guztira, ikasmaila bera ez da bi deialditan baino gehiagotan diruz lagunduko.

c) Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarenak eguneratuak izatea, eta zorrik ez izatea Udal honekin.

Udal honek ofizioz egiazta dezake ea zorrik baden udal-administrazioarekin, eta beste administrazio batzuetatik behar diren datuak eskura ditzake, egiaztatzeko erantzukizunpeko adierazpena egiazkoa dela. Frogatzeko eskatzaileak egunean dituela zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarenak, sinatuko dira II. eranskinean jasotako deklarazioa eta baimena.

2 Onuradun izateko baldintzak betetzen direla frogatzeko, pertsonak edo entitateak aurkeztuko ditu eskaerarekin batera eman behar diren agiriak eta informazioa (I. eranskina).

5.–Pertsona edo entitate onuradunaren betebeharrak.

Honako hauek dira pertsona edo entitate onuradunaren betebeharrak:

a) Oinarri hauetan aurreikusitako laguntzak jasotzeko oinarri den helburua betetzea, proiektua gauzatzea, jarduera egitea edo jokabidea izatea.

b) Organo emaileari edo, halakorik bada, erakunde laguntzaileari justifikatzea betetzen direla betebeharrak eta baldintzak, eta gauzatu eta bete direla dirulaguntza emateko edo jasotzeko arrazoi izan diren jarduera eta helburua.

c) Onartzea organo emaileak edo, halakorik bada, entitate laguntzaileak egin beharreko egiaztatze lanak, baita kontrol organo eskudun nazionalek nahiz europarrek finantzak egiaztatzeko eta kontrolatzeko egin ditzaketenak ere; bestetik, lehenagoko jarduketei buruz eskatzen dioten informazio guztia ematea.

d) Organo emaileari edo erakunde laguntzaileari komunikatzea diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko lortutako beste dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak.

Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta, beti, jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen.

e) Dirulaguntzak ematen dituen ebazpenaren proposamena egin baino lehen, frogatzea eguneratuak dituela Gizarte Segurantzarekiko obligazioak eta zerga-betebeharrak, erregelamenduz ezartzen den moduan.

f) Jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede izan daitezkeen bitartean.

g) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan ezarritako kasuetan, hartutako dirua itzultzea.

6.–Aurrekontu-kreditua, dirulaguntzen gehieneko zenbatekoa guztira, eta dirulaguntzen banakako zenbatekoa.

1 Leozko Udaleko aurrekontu orokorrak, ekitaldi bakoitzerako, honako aurrekontu-aplikazio hau izan beharko du, behar adinako zuzkidurarekin, oinarri arautzaile hauetan aurreikusitako helburuak betetzeko: 1 3350 48000, Euskara ikasteko laguntza ekonomikoa. Aplikazio horretan urtero aurreikusten den zenbatekoa atxikiko zaio honelako dirulaguntzari, guztizko zenbateko gisa, zeina hainbanatuko baita aurkezten diren eskaera guztien artean.

2 Betiere, soilik diruz lagunduko da egindako gastuaren %60 gehienez, behar bezala justifikaturik dagoenean, eta, betiere, gehienez ere 200,00 euro eskaerako.

3 Dirulaguntza jasotzeko lehentasuna izanen dute langabe izanik horren prestaziorik edo subsidiorik jasotzen ez dutenek, halako moduz non, batzuetan, laguntzak estal dezakeen ikastaroaren kostuaren %70, eta, betiere, gehienez 250,00 euro.

7.–Eskabideak aurkeztea.

1 Eskabideak aurkezteko tokia: eskaerak aurkez daitezke Udaleko Erregistro Orokorrean edo urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako bitartekoetako edozein erabiliz (lege horrek hizpide du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea).

2 Eskaerak aurkezteko epea: eskaerak aurkez daitezke deialdiaren urteko urriaren 15a arte, hori barne dela. Eskaera epez kanpo aurkezteak berekin ekarriko du hura ez onartzea, hain zuzen ere epez kanpo aurkezteagatik, eta ez da beharrezkoa izanen epe barnean egindako sarrerak ziurtatzea.

3 Eskaerak eta agiriak aurkezteko modua: eskaerak egiteko, eskabide orria aurkeztu beharko da, oinarri hauen I. eranskinean agertzen den ereduarekin bat, interesdunak berak sinatua edo, bestela, ordezkari batek, baldin ordezkaritza hori frogatzen badu zuzenbidean balioa duen bideren bat erabiliz. Eskaerarekin batera, aurkeztuko dira 7. oinarri honen 4 apartatuak aipatzen dituen agiriak eta jakingarriak.

Baldin aurkeztutako eskaerak ez baditu biltzen ordenantza honetan ezarritako baldintzak eta dokumentazioa, interesdunari eskatuko zaio zuzenketa egin dezala, gehienez ere hamar egun balioduneko epe luzaezinean, eta ohartaraziko zaio hala egin ezean ulertuko dela eskaera bertan behera utzi duela. Betiere, aitzinetik ebazpena emanen da, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68.1 artikuluari (lege horrek hizpide du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea).

Baldin eskatzen diren agiriak jada Leozko Udalaren esku badaude, haien ordez aurkez daiteke erantzukizunpeko adierazpena, dioena agiri horiek indarrean daudela, eta bertan adieraziko noiz aurkeztu ziren edo, behar denean, nork eman zituen edo zer espedientetan dauden jasota; betiere, gehienez ere bost urte izanen dira prozedura bukatu zenetik.

Dirulaguntza eskatzeak berekin dakar deialdi honetako oinarri guztiak onartzea.

4 Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko agiriak: interesdunek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Eskatzailearen nortasunaren frogagiriaren fotokopia, eta, behar denean, ordezkatzen den pertsonarena edo pertsonena (seme-alaba adingabeak): NANa, pasaportea, etab.

b) Ahalordetzea, baldin eskatzailea ari bada hirugarren baten izenean eta hura ordezkatuz, salbu ari bada seme-alaba adingabeen izenean eta horiek ordezkatuz.

c) Erantzukizunpeko adierazpena, non azalduko baita eskatzailea ez dagoela azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean eta haren Erregelamenduan jasotako debekuetako batean ere (38/2003 Lege Orokorrak dirulaguntzak ditu hizpide, eta haren Erregelamendua onetsi zen uztailaren 887/2006 Errege Dekretuaren bidez). II. eranskinean jaso da eredua.

d) Ikastetxeek ematen duten ziurtagiria, honako hauek adierazten dituena:

–Egindako maila.

–Ordaindutakoa.

–Ikastaroaren hasiera eta bukaera egunak.

–Eskola-ordu kopurua.

–Ikaslearen bertaratze portzentajea.

–Oharrak: ikastaroaren aprobetxamendua eta bertan izandako jarrera.

e) “On line” diren ikastaroetan, ikastetxe ofizialak direla frogatzen duten agiriak, edo tituluak eman ditzaketela frogatzen dutenak.

f) Eskaera egitean langabe direnek aurkeztu beharko dute lan-bizitzaren txosten eguneratua.

g) Transferentziaz ordaintzeko eskaera (III. eranskina), laguntza onartzen bada ere hura erabiltzeko.

Agiriek jatorrizkoak izan beharko dute edo, bestela, kopia konpultsatuak edo indarrean dagoen legeriaren arabera egiazkotzat jotzen diren kopiak.

8.–Eskaerak baloratzeko irizpide objektiboak.

Behin zehazturik dirulaguntzaren xedea, eta azaldurik dirulaguntza honen helburua, behin justifikaturik oinarri arautzaile hauek, eta Udal honen interes orokorrekoa izanik herritar guztiek kulturarako sarbide zabala izatea, bada, dirulaguntza emateko irizpide objektiboaren muga bakarrak izanen dira adjudikatu beharreko gehieneko zenbatekoa eta horien hainbanaketa, behar den epean eta moduan aurkeztutako eskaera guztien artean, baldin betetzen badituzte oinarri hauetan ezarritako beharkizunak.

Betiere, dirulaguntza hauen onuradunek gehienez jasoko dute ikastaroaren konstuaren %60, eta, betiere, gehienez 200,00 euro eskatzaileko.

Dirulaguntza jasotzeko lehentasuna izanen dute langabe izanik horren prestaziorik edo subsidiorik jasotzen ez dutenek, halako moduz non, batzuetan, laguntzak estal dezakeen ikastaroaren kostuaren %70, eta, betiere, gehienez 250,00 euro.

9.–Instrukzioa, prozeduraren ebazpena, eta ebazpena jakinaraztea.

1 Idazkariak kudeatuko du prozeduraren instrukzioa. Jasotako eskaerak ebaluatu ondoren, idazkariak txosten juridikoa eta fiskalizaziokoa emanen du, eta igorriko dio alor kudeatzaile eskudunari.

2 Alor kudeatzaileak ebazpen proposamen bat emanen du, eta igorriko dio ebazteko eskumena duen organoari.

3 Gehienez bi hilabeteko epean ebatziko da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik, galarazi gabe etenak izatea, agiriak zuzentzeko eskaerak direla eta.

3 Prozedura ebazteko gehieneko epea iragaten bada berariazko ebazpenik eman gabe, eskaera ezetsitzat joko da.

4 Dirulaguntza emateko ebazpena arrazoitua izan beharko da, eta espresuki azalduko da zer pertsona edo entitate eskatzaileri edo eskatzaileei ematen edo ukatzen zaien dirulaguntza, baita zenbatekoa ere.

5 Dirulaguntza emateko ebazpenak amaiera emanen dio administrazio bideari, eta entitate edo pertsona eskatzaileari jakinaraziko zaio, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legeari (lege horrek hizpide du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea).

10.–Emandako dirulaguntzen publizitatea.

Dirulaguntzak emateko ebazpena argitaratuko da Leozko Udalaren iragarki-taula fisiko eta digitaletan, haren gardentasun atarian, Udalaren webgunearen egoitza elektronikoan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean.

11.–Diruz lagundutako jardueraren bateragarritasuna eta bateraezintasuna.

Bateragarria da Udalaren dirulaguntza jasotzea eta helburu bererako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuk ere jasotzea, emailea izanik edozein administrazio, entitate nahiz pertsona, halako moduz non dirulaguntzaren zenbatekoa ez den inoiz izanen handiagoa diruz lagundutako jardueraren kostua baino, hala bakarrik nola beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuekin batera.

Kasu horretan, eskuratutako soberakina itzuliko da eta dagokion berandutze-interesa eskatuko.

Pertsona edo entitate onuradunak organo emaileari jakinarazi beharko dio ea eskatu edo lortu dituen beste laguntza, dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuk, diruz lagundutako jarduera finantzatzeko.

Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta, beti, jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen.

12.–Ordainketa.

Diruz laguntzen diren jarduerak justifikatu egin beharko dira dirulaguntza jaso baino lehen. Hilabeteko epean ordainduko da, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

13.–Justifikazioa.

Frogatzeko bete direla ezarritako baldintzak eta lortu direla dirulaguntzaren helburuak, “justifikazioko kontua” erabiliko da, gastuaren frogagiriak erantsita. Horren justifikazioa aurkeztu beharko da eskaerak aurkezteko epemuga berarekin, hots, deialdiaren ekitaldiaren urriaren 15ko epemugarekin.

14.–Diru-laguntza itzultzeko betebeharra.

Dirua itzultzeko arrazoiak sortzen direnean, jasotako diru guztia edo zati bat itzuli beharko da, eta berandutze-interesa ordaindu, dirulaguntza ordaintzen den unetik itzuli beharra erabakitzen den egunera artekoa, apartatu honetan aurreikusitako kasuetan:

a) Diru-laguntza lortzea horretarako eskatzen diren baldintzak faltsutuz edo hori eragotziko zuketen baldintzak ezkutatuz.

b) Burutu gabe uztea dirulaguntzaren xede den helburua, jarduera edo proiektua, edo hartu behar zen jokabidea ez hartzea, osorik nahiz hein batean.

c) Ez betetzea justifikatzeko betebeharra, edo ez betetzea behar bezainbat.

d) Egiaztapenak eta finantza-kontrolak saihestea edo haiei uko egin edo trabak eta eragozpenak jartzea, eta kontabilitateari, erregistroari eta agirien kontserbazioari buruzko betebeharrak ez betetzea, baldin eta horren ondorioz ezin bada egiaztatu hartutako dirua zertarako erabili den, helburua lortu ote den, dirulaguntza jaso duten jarduerak benetan eta erregulartasunez egin diren, edo xede bererako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera nahiz baliabide batzuk lortu ote diren, Estatuko, Europar Batasuneko edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatutatik edo nazioarteko erakundeetatik.

e) Ez betetzea administrazioak entitate laguntzaileei eta onuradunei ezarritako betebeharrak, edo onuradunek ez betetzea hartutako konpromisoak, baldin eta konpromiso horiek zerikusirik badute dirulaguntzaren xede diren helburuak lortzeko moduarekin, jarduera egiteko moduarekin, proiektua gauzatzeko moduarekin edo jokabidea hartzeko erabili behar den moduarekin.

f) Ez betetzea administrazioak onuradunei ezarritako betebeharrak, edo onuradunek ez betetzea dirulaguntza onartzerakoan hartutako konpromisoak, baldin eta horren ondorioz ezin bada egiaztatu hartutako dirua zertarako erabili den, helburua lortu ote den, behar adinako maiztasunez egin diren dirulaguntza jaso duten jarduerak, edo lortu ote diren xede bererako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera nahiz baliabide batzuk, Estatuko edo Europar Batasuneko edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatutatik edo nazioarteko erakundeetatik.

g) Ez betetzea publizitate eta hedadura neurriak hartzeko betebeharra, zeinaren arabera agirietan eta propagandan jarri behar baita Udal honek diruz lagundu duela jarduera, halako baldintza ezarri den kasuetan.

h) Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorrean aurreikusitako gainerako kasuak.

15.–Arau-hausteak eta zehapenak.

Arau-hauste eta zehapenen arloan, jarraituko zaie Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrari eta hura garatzeko araudiari.

16.–Dirulaguntzen araubide juridikoa.

Oinarri arautzaile hauek aurreikusi gabeko orotan honako hauek aplikatuko dira: 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa, eta hura garatzeko Erregelamendua, hots, 887/2006 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa, zeinaren bidez onesten baita Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua.

17.–Datu pertsonalen tratamendua.

1 Datu pertsonalak bilduko dira helburu zehatz, berariazko eta bidezkoetarako, eta ez dira gero tratatuko helburu horiekin bateraezinak diren xedeetarako; hori dena, bete beharrez Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamendua. Aipatu erregelamenduaren bidez, pertsona fisikoen babesa arautu zen datu pertsonalen tratamenduari dagokionez eta datu horien zirkulazio askeari dagokionez, eta indarrik gabe utzi zen 95/46/EE Zuzentaraua (Datuak babesteko erregelamendu orokorra).

Bestalde, datu horiek mantenduko dira, interesdunak identifikatu ahal izateko, datu pertsonalen tratamenduaren helburuak irauten duen bitartean, eta ez gehiago.

2 Baldin falta badira edo faltsuak badira eskabidean edo elkarbizitzari buruzko adierazpen erantsian jaso beharreko datuak, edo faltsuak badira aurkeztutako agiriak, deuseztasuna deklaratuko da, egileek izan ditzaketen erantzukizunez gain.

18.–Eranskinen aurkibidea:

I. eranskina.–Eskabide eredua.

II. eranskina.–Erantzukizunpeko aitorpena, azaltzen duena betetzen direla eskatutako baldintzak eta ez dagoela onuradun izateko debekurik.

III. eranskina.–Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera.

III. DOSIERRA

OINARRI ARAUTZAILEAK, DIRULAGUNTZAK EMAN DAITEZEN LEOZKO HERRITARREK LAGUNTZAK JASO DITZATEN, GARRAIORAKO ETA TAXI-BONURAKO

Norgehiagokako prozedura

Aurrekariak:

Leotz udalerriaren ezaugarria da oso barreiatua dagoela, geografiaren eta demografiaren aldetik, eta zenbait zerbitzu oinarrizkoren gabezia (hezkuntza, osasuna, botika, bidaiarien garraio erregularra, etab.); zerbitzu horiek hurbileko beste udalerri batzuetan ematen dira. Beharrezkoa da, horrenbestez, udalerriko herritarren mugikortasuna erraztea, oinarrizko zerbitzu publiko guztiak ongi eta duin erabiltzeko.

Horixe dute xede oinarri hauek, arautzea nola eman garraioaren arloko (taxia) dirulaguntzak, baldin herritarrek zailtasunak badituzte garraiobide partikularra erabiltzeko, eta horren ondorioz ez badute eskura banakako garraiobide bat, Nafarroako Erdialdeko herrietara joateko, batez ere Tafallara.

Orobat, Tafallako festetan, zeinak abuztuan baitira, Tafallako “joan-etorri” zerbitzua osatu eginen da: zerbitzu horretan sartu gabeko Leozko herriak sartuko dira.

Deialdiaren xedea da norgehiagokako prozedura bat lantzea, dirulaguntzak eman daitezen banakako ebaluazioko araubidean eta hainbanaketa eginez, oinarri hauen xede diren jarduketak egiteko.

1.–Datuak.

Administrazio deitzailea: Leozko Udala.

Organo emailea: Alkatetza.

Alor kudeatzailea: Turismoko eta tokiko garapeneko zinegotzitza.

Instrukzio organoa: Idazkaritza.

Dirulaguntzak emateko prozedura: norgehiagoka, hainbanaketako araubidearekin.

2.–Dirulaguntzaren xedea.

Deialdi honen xedea da arautzea nola eman garraioaren arloko (taxia) dirulaguntzak, baldin herritarrek zailtasunak badituzte garraiobide partikularra erabiltzeko, eta horren ondorioz ez badute eskura banakako garraiobide bat, Nafarroako Erdialdeko herrietara joateko, batez ere Tafallara.

Orobat, Tafallako festetan, zeinak abuztuan baitira, zerbitzu honen osagarri izanen da Tafallako “joan-etorri” zerbitzua, Leozko herrietarako.

Laguntza hauen helburua da erraztea Leozko Udaleko herrietako biztanleen mugikortasuna: hamabi herri dira, oso barreiatuak, geografiari eta demografiari dagokienez, eta oinarrizko zerbitzuak falta zaizkie (hezkuntza, osasuna, botika, bidaiarien garraio erregularra, etab.); zerbitzu horiek hurbileko beste udalerri batzuetan ematen dira (batez ere Barasoainen, Tafallan eta Iruñean).

3.–Pertsona edo entitate onuraduna izateko baldintzak.

1 Onuradun izan daitezke dirulaguntza jasotzeko egoeran daudenak, oinarri arautzaile hauen arabera, baldin beharkizun hauek betetzen badituzte:

a) 16 urtetik gorakoak izatea, edo urte horretan adin hori betetzea. 16 urtetik beherakoen kasuan, gurasoek eskatuko dute laguntza ekonomikoa, eta, hala denean, haiek izanen dira dirulaguntzaren onuradun. Zehatz-mehatz agertu beharko dituzte zenbatekoak eta ordaindutakoa, dirulaguntzaren xede den adingabe bakoitzeko.

b) Leozko herrietako edozeinetan erroldaturik egotea, gutxienez ere sei hilabete lehenagotik, eta erroldaturik segitu behar da laguntza jaso bitartean.

Deialdirako eskaera aurkezteak berekin ekarriko du Udal honi baimena ematea ofizioz egiaztatzeko beharkizun hori.

c) Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarenak eguneratuak izatea, eta zorrik ez izatea Udal honekin.

Udal honek ofizioz egiazta dezake ea zorrik baden udal-administrazioarekin, eta beste administrazio batzuetatik behar diren datuak eskura ditzake, egiaztatzeko erantzukizunpeko adierazpena egiazkoa dela. Frogatzeko eskatzaileak egunean dituela zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarenak, sinatuko dira II. eranskinean jasotako deklarazioa eta baimena.

2 Onuradun izateko baldintzak betetzen direla frogatzeko, pertsonak edo entitateak aurkeztuko ditu eskaerarekin batera eman behar diren agiriak eta informazioa (I. eranskina).

4.–Pertsona edo entitate onuradunaren betebeharrak.

Honako hauek dira pertsona edo entitate onuradunaren betebeharrak:

a) Oinarri hauetan aurreikusitako laguntzak jasotzeko oinarri den helburua betetzea, proiektua gauzatzea, jarduera egitea edo jokabidea izatea.

b) Organo emaileari edo, halakorik bada, erakunde laguntzaileari justifikatzea betetzen direla betebeharrak eta baldintzak, eta gauzatu eta bete direla dirulaguntza emateko edo jasotzeko arrazoi izan diren jarduera eta helburua.

c) Onartzea organo emaileak edo, halakorik bada, entitate laguntzaileak egin beharreko egiaztatze lanak, baita kontrol organo eskudun nazionalek nahiz europarrek finantzak egiaztatzeko eta kontrolatzeko egin ditzaketenak ere; bestetik, lehenagoko jarduketei buruz eskatzen dioten informazio guztia ematea.

d) Organo emaileari edo erakunde laguntzaileari komunikatzea diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko lortutako beste dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak.

Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta, beti, jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen.

e) Dirulaguntzak ematen dituen ebazpenaren proposamena egin baino lehen, frogatzea eguneratuak dituela Gizarte Segurantzarekiko obligazioak eta zerga-betebeharrak, erregelamenduz ezartzen den moduan.

f) Jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede izan daitezkeen bitartean.

g) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan ezarritako kasuetan, hartutako dirua itzultzea.

5.–Aurrekontu-kreditua, dirulaguntzen gehieneko zenbatekoa guztira, eta dirulaguntzen banakako zenbatekoa.

1 Leozko Udaleko aurrekontu orokorrak, ekitaldi bakoitzerako, honako aurrekontu-aplikazio hau izan beharko du, behar adinako zuzkidurarekin, oinarri arautzaile hauetan aurreikusitako helburuak betetzeko: 1 4412 48000, partikularren garraiorako ekarpenak. Aplikazio horretan urtero aurreikusten den zenbatekoa atxikiko zaio honelako dirulaguntzari, guztizko zenbateko gisa, zeina hainbanatuko baita aurkezten diren eskaera guztien artean.

2 Betiere, gehienez lagunduko da Iruñerako joan-etorrien guztizko kostu frogatuaren %25, eta Orbaibarko herrietarako eta Tafallarako joan-etorrien guztizko kostu frogatuaren %75; gainerakoa, erabiltzailearen kargura izanen da.

3 Pertsona bakoitzeko, gehienez 200,00 euro emanen dira urtean, baldin ez bada agortzen aurrekontu-aplikazioko kontsignazio ekonomikoa.

6.–Eskabideak aurkeztea.

1 Eskabideak aurkezteko tokia: Eskaerak aurkez daitezke Udaleko Erregistro Orokorrean edo urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako bideetatik edozein erabiliz (lege horrek xede du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea).

2 Eskaerak aurkezteko epea: eskaerak aurkez daitezke deialdiaren urteko abenduaren 15a arte, hori barne dela. Eskaera epez kanpo aurkezteak berekin ekarriko du hura ez onartzea, hain zuzen ere epez kanpo aurkezteagatik, eta ez da beharrezkoa izanen epe barnean egindako sarrerak ziurtatzea.

Laguntza hau eskatzeko interesa dutenek eskaera aurkez dezakete 5 egun balioduneko epean, gastua egin den hilabete bakoitzaren ondoren, eta dirulaguntza eska dezakete.

Baldin gastu diruz lagungarririk egin bada urtarriletik deialdi hau argitaratu arte, eskatzaileak lehenbiziko eskabidean aurkez ditzake gastu horiek.

3 Eskaerak eta agiriak aurkezteko modua: eskaerak egiteko, eskabide orria aurkeztu beharko da, oinarri hauen I. eranskinean agertzen den ereduarekin bat, interesdunak berak sinatua edo, bestela, ordezkari batek, baldin ordezkaritza hori frogatzen badu zuzenbidean balioa duen bideren bat erabiliz. Eskaerarekin batera, aurkeztuko dira 6. oinarri honen 4 apartatuak aipatzen dituen agiriak eta jakingarriak.

Baldin aurkeztutako eskaerak ez baditu biltzen ordenantza honetan ezarritako baldintzak eta dokumentazioa, interesdunari eskatuko zaio zuzenketa egin dezala, gehienez ere hamar egun balioduneko epe luzaezinean, eta ohartaraziko zaio hala egin ezean ulertuko dela eskaera bertan behera utzi duela. Betiere, aitzinetik ebazpena emanen da, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68.1 artikuluari (lege horrek hizpide du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea).

Baldin eskatzen diren agiriak jada Leozko Udalaren esku badaude, haien ordez aurkez daiteke erantzukizunpeko adierazpena, dioena agiri horiek indarrean daudela, eta bertan adieraziko noiz aurkeztu ziren edo, behar denean, nork eman zituen edo zer espedientetan dauden jasota; betiere, gehienez ere bost urte izanen dira prozedura bukatu zenetik.

Dirulaguntza eskatzeak berekin dakar deialdi honetako oinarri guztiak onartzea.

4 Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko agiriak: interesdunek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Eskatzaileraren nortasunaren frogagiriaren fotokopia, eta, behar denean, ordezkatzen den pertsonarena edo pertsonena (seme-alaba adingabeak): NANa, pasaportea, etab.

b) Ahalordetzea, baldin eskatzailea ari bada hirugarren baten izenean eta hura ordezkatuz, salbu ari bada seme-alaba adingabeen izenean eta horiek ordezkatuz.

c) Erantzukizunpeko adierazpena, non azalduko baita eskatzailea ez dagoela azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean eta haren Erregelamenduan jasotako debekuetako batean ere (38/2003 Lege Orokorrak dirulaguntzak ditu hizpide, eta haren Erregelamendua onetsi zen uztailaren 887/2006 Errege Dekretuaren bidez). II. eranskinean jaso da eredua.

d) Egindako bidaien ordainketaren frogagiria, fakturaren edo faktura sinplifikatuaren bidez.

e) Transferentziaz ordaintzeko eskaera (III. eranskina), laguntza onartzen bada ere hura erabiltzeko.

Agiriek jatorrizkoak izan beharko dute edo, bestela, kopia konpultsatuak edo indarrean dagoen legeriaren arabera egiazkotzat jotzen diren kopiak.

7.–Eskaerak baloratzeko irizpide objektiboak.

Behin zehazturik dirulaguntzaren xedea, eta azaldurik dirulaguntza honen helburua, behin justifikaturik oinarri arautzaile hauek, eta Udal honen interes orokorrekoa izanik erraztea Leozko Udaleko herrietako biztanleen mugikortasuna, oinarrizko zerbitzuak eroso eskuratzeko, bada, dirulaguntza emateko irizpide objektiboaren muga bakarrak izanen dira laguntza gisa adjudikatu beharreko gehieneko zenbatekoa eta aurkezteko ordenaren arabera adjudikatzea, betiere kontuan harturik aurrekontuan ezarritako gehieneko zenbatekoa eta pertsona bakoitzeko gehieneko zenbatekoa.

8.–Instrukzioa, prozeduraren ebazpena, eta ebazpena jakinaraztea.

1 Idazkariak kudeatuko du prozeduraren instrukzioa. Jasotako eskaerak ebaluatu ondoren, idazkariak txosten juridikoa eta fiskalizaziokoa emanen du, eta igorriko dio alor kudeatzaile eskudunari.

2 Alor kudeatzaileak ebazpen proposamen bat emanen du, eta igorriko dio ebazteko eskumena duen organoari.

3 Gehienez bi hilabeteko epean ebatziko da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik, galarazi gabe etenak izatea, agiriak zuzentzeko eskaerak direla eta.

4 Prozedura ebazteko gehieneko epea iragaten bada berariazko ebazpenik eman gabe, eskaera ezetsitzat joko da.

5 Eskaerak aurkezten diren ordenan ebatziko dira espedienteak, kontuan izanik oinarri hauetan ezarritako mugak, eta horretarako aurrekontu-krediturik dagoen bitartean. Dirulaguntza emateko ebazpena arrazoitua izan beharko da, eta espresuki azalduko da zer pertsona edo entitate eskatzaileri edo eskatzaileei ematen edo ukatzen zaien dirulaguntza, baita zenbatekoa ere.

6 Dirulaguntza emateko ebazpenak amaiera emanen dio administrazio bideari, eta entitate edo pertsona eskatzaileari jakinaraziko zaio, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legeari (lege horrek hizpide du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea).

9.–Emandako dirulaguntzen publizitatea.

Dirulaguntzak emateko ebazpena argitaratuko da Leozko Udalaren iragarki-taula fisiko eta digitaletan, haren gardentasun atarian, Udalaren webgunearen egoitza elektronikoan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean.

10.–Diruz lagundutako jardueraren bateragarritasuna eta bateraezintasuna.

Bateragarria da Udalaren dirulaguntza jasotzea eta helburu bererako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuk ere jasotzea, emailea izanik edozein administrazio, entitate nahiz pertsona, halako moduz non dirulaguntzaren zenbatekoa ez den inoiz izanen handiagoa diruz lagundutako jardueraren kostua baino, hala bakarrik nola beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuekin batera.

Kasu horretan, eskuratutako soberakina itzuliko da eta dagokion berandutze-interesa eskatuko.

Pertsona edo entitate onuradunak organo emaileari jakinarazi beharko dio ea eskatu edo lortu dituen beste laguntza, dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuk, diruz lagundutako jarduera finantzatzeko.

Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta, beti, jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen.

11.–Ordainketa.

Diruz laguntzen diren jarduerak justifikatu egin beharko dira dirulaguntza jaso baino lehen. Hilabeteko epean ordainduko da, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

12.–Justifikazioa.

Frogatzeko bete direla ezarritako baldintzak eta lortu direla dirulaguntzaren helburuak, “justifikazioko kontua” erabiliko da, gastuaren frogagiriak erantsita. Horren justifikazioa aurkeztu beharko da eskaerak aurkezteko epemuga berarekin, hots, deialdiaren ekitaldiaren irailaren 30eko epemugarekin.

13.–Diru-laguntza itzultzeko betebeharra.

Dirua itzultzeko arrazoiak sortzen direnean, jasotako diru guztia edo zati bat itzuli beharko da, eta berandutze-interesa ordaindu, dirulaguntza ordaintzen den unetik itzuli beharra erabakitzen den egunera artekoa, apartatu honetan aurreikusitako kasuetan:

a) Diru-laguntza lortzea horretarako eskatzen diren baldintzak faltsutuz edo hori eragotziko zuketen baldintzak ezkutatuz.

b) Burutu gabe uztea dirulaguntzaren xede den helburua, jarduera edo proiektua, edo hartu behar zen jokabidea ez hartzea, osorik nahiz hein batean.

c) Ez betetzea justifikatzeko betebeharra, edo ez betetzea behar bezainbat.

d) Egiaztapenak eta finantza-kontrolak saihestea edo haiei uko egin edo trabak eta eragozpenak jartzea, eta kontabilitateari, erregistroari eta agirien kontserbazioari buruzko betebeharrak ez betetzea, baldin eta horren ondorioz ezin bada egiaztatu hartutako dirua zertarako erabili den, helburua lortu ote den, dirulaguntza jaso duten jarduerak benetan eta erregulartasunez egin diren, edo xede bererako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera nahiz baliabide batzuk lortu ote diren, Estatuko, Europar Batasuneko edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatutatik edo nazioarteko erakundeetatik.

e) Ez betetzea administrazioak entitate laguntzaileei eta onuradunei ezarritako betebeharrak, edo onuradunek ez betetzea hartutako konpromisoak, baldin eta konpromiso horiek zerikusirik badute dirulaguntzaren xede diren helburuak lortzeko moduarekin, jarduera egiteko moduarekin, proiektua gauzatzeko moduarekin edo jokabidea hartzeko erabili behar den moduarekin.

f) Ez betetzea administrazioak onuradunei ezarritako betebeharrak, edo onuradunek ez betetzea dirulaguntza onartzerakoan hartutako konpromisoak, baldin eta horren ondorioz ezin bada egiaztatu hartutako dirua zertarako erabili den, helburua lortu ote den, behar adinako maiztasunez egin diren dirulaguntza jaso duten jarduerak, edo lortu ote diren xede bererako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera nahiz baliabide batzuk, Estatuko edo Europar Batasuneko edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatutatik edo nazioarteko erakundeetatik.

g) Ez betetzea publizitate eta hedadura neurriak hartzeko betebeharra, zeinaren arabera agirietan eta propagandan jarri behar baita Udal honek diruz lagundu duela jarduera, halako baldintza ezarri den kasuetan.

h) Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorrean aurreikusitako gainerako kasuak.

14.–Arau-hausteak eta zehapenak.

Arau-hauste eta zehapenen arloan, jarraituko zaie Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrari eta hura garatzeko araudiari.

15.–Dirulaguntzen araubide juridikoa.

Oinarri arautzaile hauek aurreikusi gabeko orotan honako hauek aplikatuko dira: 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa, eta hura garatzeko Erregelamendua, hots, 887/2006 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa, zeinaren bidez onesten baita Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua.

16.–Datu pertsonalen tratamendua.

1 Datu pertsonalak bilduko dira helburu zehatz, berariazko eta bidezkoetarako, eta ez dira gero tratatuko helburu horiekin bateraezinak diren xedeetarako; hori dena, bete beharrez Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamendua. Aipatu erregelamenduaren bidez, pertsona fisikoen babesa arautu zen datu pertsonalen tratamenduari dagokionez eta datu horien zirkulazio askeari dagokionez, eta indarrik gabe utzi zen 95/46/EE Zuzentaraua (Datuak babesteko erregelamendu orokorra).

Bestalde, datu horiek mantenduko dira, interesdunak identifikatu ahal izateko, datu pertsonalen tratamenduaren helburuak irauten duen bitartean, eta ez gehiago.

2 Baldin falta badira edo faltsuak badira eskabidean edo elkarbizitzari buruzko adierazpen erantsian jaso beharreko datuak, edo faltsuak badira aurkeztutako agiriak, deuseztasuna deklaratuko da, egileek izan ditzaketen erantzukizunez gain.

17.–Eranskinen aurkibidea:

I. eranskina.–Eskabide eredua.

II. eranskina.–Erantzukizunpeko aitorpena, azaltzen duena betetzen direla eskatutako baldintzak eta ez dagoela onuradun izateko debekurik.

III. eranskina.–Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera.

IV. DOSIERRA

OINARRI ARAUTZAILEAK, DIRULAGUNTZAK EMAN DAITEZEN LEOZKO HERRITARREK LAGUNTZAK JASO DITZATEN, UDAKO IGERILEKUAK ERABILTZEKO

Norgehiagokako prozedura

Aurrekariak:

Leotzen udako igerilekurik ez dagoenez, herritarrek Orbaibarko beste herri batzuetara jo behar dute aisialdiko eta kiroleko zerbitzu hori erabiltzeko.

Deialdiaren xedea da norgehiagokako prozedura bat lantzea, dirulaguntzak eman daitezen, hainbanaketa eginez, herritarrek laguntzak jaso ditzaten udako igerilekuak erabiltzeko.

Udalaren laguntza ekonomikoak estaliko du Orbaibarko igerilekuen abonamenduaren zati bat.

1.–Datuak.

Administrazio deitzailea: Leozko Udala.

Organo emailea: Alkatetza.

Alor kudeatzailea: Kultura, kirol eta gazteria zinegotzitza.

Instrukzio organoa: Idazkaritza.

Dirulaguntzak emateko prozedura: norgehiagoka, hainbanaketako araubidearekin.

2.–Dirulaguntzaren xedea.

Dirulaguntza honen xedea da arautzea nola eman banakako laguntzak Leozko herritarrei, joan daitezen Orbaibarko herrietako udako igerilekuetara (Orisoain, Garinoain, Puiu eta Untzue).

Udalaren laguntza ekonomikoek estaliko dute udako abonamenduen zati bat. Haien gehieneko kopurua gero zehaztuko da.

3.–Pertsona edo entitate onuraduna izateko baldintzak.

1 Onuradun izan daitezke dirulaguntza jasotzeko egoeran daudenak, oinarri arautzaile hauen arabera, baldin beharkizun hauek betetzen badituzte:

a) 18 urtetik gorakoak izatea, edo urte horretan adin hori betetzea. Abonamendua diruz laguntzeko adingabeen kasuan, gurasoek eskatuko dute laguntza ekonomikoa, eta, hala denean, haiek izanen dira dirulaguntzaren onuradun. Zehatz-mehatz agertu beharko dituzte abonamenduaren prezioak eta horregatik ordaindutakoa, dirulaguntzaren xede den adingabe bakoitzeko.

b) Orbaibarko igerileku baten udako abonamendua ordaintzea, deialdiak zehazten duen denboraldian.

c) Leozko herrietako edozeinetan erroldaturik egotea, gutxienez ere sei hilabete lehenagotik, zenbatzen hasita laguntza ekonomikoaren xede den matrikularen ordainketa egunetik. Laguntza hauen eskatzaileek alta emanik iraun behar dute Leozko erroldan, laguntzaren xede den aldian.

Deialdirako eskaera aurkezteak berekin ekarriko du Udal honi baimena ematea ofizioz egiaztatzeko beharkizun hori.

d) Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarenak eguneratuak izatea, eta zorrik ez izatea Udal honekin.

Udal honek ofizioz egiazta dezake ea zorrik baden udal-administrazioarekin, eta beste administrazio batzuetatik behar diren datuak eskura ditzake, egiaztatzeko erantzukizunpeko adierazpena egiazkoa dela. Frogatzeko eskatzaileak egunean dituela zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarenak, sinatuko dira II. eranskinean jasotako deklarazioa eta baimena.

2 Onuradun izateko baldintzak betetzen direla frogatzeko, pertsonak edo entitateak aurkeztuko ditu eskaerarekin batera eman behar diren agiriak eta informazioa (I. eranskina).

4.–Pertsona edo entitate onuradunaren betebeharrak.

Honako hauek dira pertsona edo entitate onuradunaren betebeharrak:

a) Oinarri hauetan aurreikusitako laguntzak jasotzeko oinarri den helburua betetzea, proiektua gauzatzea, jarduera egitea edo jokabidea izatea.

b) Organo emaileari edo, halakorik bada, erakunde laguntzaileari justifikatzea betetzen direla betebeharrak eta baldintzak, eta gauzatu eta bete direla dirulaguntza emateko edo jasotzeko arrazoi izan diren jarduera eta helburua.

c) Onartzea organo emaileak edo, halakorik bada, entitate laguntzaileak egin beharreko egiaztatze lanak, baita kontrol organo eskudun nazionalek nahiz europarrek finantzak egiaztatzeko eta kontrolatzeko egin ditzaketenak ere; bestetik, lehenagoko jarduketei buruz eskatzen dioten informazio guztia ematea.

d) Organo emaileari edo erakunde laguntzaileari komunikatzea diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko lortutako beste dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak.

Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta, beti, jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen.

e) Dirulaguntzak ematen dituen ebazpenaren proposamena egin baino lehen, frogatzea eguneratuak dituela Gizarte Segurantzarekiko obligazioak eta zerga-betebeharrak, erregelamenduz ezartzen den moduan.

f) Jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede izan daitezkeen bitartean.

g) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan ezarritako kasuetan, hartutako dirua itzultzea.

5.–Aurrekontu-kreditua, dirulaguntzen gehieneko zenbatekoa guztira, eta dirulaguntzen banakako zenbatekoa.

1 Leozko Udaleko aurrekontu orokorrak, ekitaldi bakoitzerako, honako aurrekontu-aplikazio hau izan beharko du, behar adinako zuzkidurarekin, oinarri arautzaile hauetan aurreikusitako helburuak betetzeko: 1 3400 48001, Ekarpenak, udako igerilekuetako abonamendurako. Aplikazio horretan urtero aurreikusten den zenbatekoa atxikiko zaio honelako dirulaguntzari, guztizko zenbateko gisa, zeina hainbanatuko baita aurkezten diren eskaera guztien artean.

2 Betiere, udako abonamenduaren %75 lagunduko da diruz gehienez, eta beti, hainbanaketa eginez, dirulaguntzaren onuradun direnen artean. Betiere, errespetatuko da ekitaldi bakoitzeko aurrekontu orokorrean ezarritako gehieneko zenbatekoa.

6.–Eskabideak aurkeztea.

1 Eskabideak aurkezteko tokia: Eskaerak aurkez daitezke Udaleko Erregistro Orokorrean edo urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako bideetatik edozein erabiliz (lege horrek xede du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea).

2 Eskaerak aurkezteko epea: eskaerak aurkez daitezke deialdiaren urteko urriaren 15a arte, hori barne dela. Eskaera epez kanpo aurkezteak berekin ekarriko du hura ez onartzea, hain zuzen ere epez kanpo aurkezteagatik, eta ez da beharrezkoa izanen epe barnean egindako sarrerak ziurtatzea.

3 Eskaerak eta agiriak aurkezteko modua: eskaerak egiteko, eskabide orria aurkeztu beharko da, oinarri hauen I. eranskinean agertzen den ereduarekin bat, interesdunak berak sinatua edo, bestela, ordezkari batek, baldin ordezkaritza hori frogatzen badu zuzenbidean balioa duen bideren bat erabiliz. Eskaerarekin batera, aurkeztuko dira 6. oinarri honen 4 apartatuak aipatzen dituen agiriak eta jakingarriak.

Baldin aurkeztutako eskaerak ez baditu biltzen ordenantza honetan ezarritako baldintzak eta dokumentazioa, interesdunari eskatuko zaio zuzenketa egin dezala, gehienez ere hamar egun balioduneko epe luzaezinean, eta ohartaraziko zaio hala egin ezean ulertuko dela eskaera bertan behera utzi duela. Betiere, aitzinetik ebazpena emanen da, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68.1 artikuluari (lege horrek hizpide du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea).

Baldin eskatzen diren agiriak jada Leozko Udalaren esku badaude, haien ordez aurkez daiteke erantzukizunpeko adierazpena, dioena agiri horiek indarrean daudela, eta bertan adieraziko noiz aurkeztu ziren edo, behar denean, nork eman zituen edo zer espedientetan dauden jasota; betiere, gehienez ere bost urte izanen dira prozedura bukatu zenetik.

Dirulaguntza eskatzeak berekin dakar deialdi honetako oinarri guztiak onartzea.

4 Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko agiriak: interesdunek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Eskatzailearen nortasunaren frogagiriaren fotokopia, eta, behar denean, ordezkatzen den pertsonarena edo pertsonena (seme-alaba adingabeak): NANa, pasaportea, etab.

b) Ahalordetzea, baldin eskatzailea ari bada hirugarren baten izenean eta hura ordezkatuz, salbu ari bada seme-alaba adingabeen izenean eta horiek ordezkatuz.

c) Erantzukizunpeko adierazpena, non azalduko baita eskatzailea ez dagoela azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean eta haren Erregelamenduan jasotako debekuetako batean ere (38/2003 Lege Orokorrak dirulaguntzak ditu hizpide, eta haren Erregelamendua onetsi zen uztailaren 887/2006 Errege Dekretuaren bidez). II. eranskinean jaso da eredua.

d) Ziurtagiria, agertzen duena ordaindu dela Orbaibarko udako igerileku bateko abonamendua.

e) Transferentziaz ordaintzeko eskaera (III. eranskina), laguntza onartzen bada ere hura erabiltzeko.

Agiriek jatorrizkoak izan beharko dute edo, bestela, kopia konpultsatuak edo indarrean dagoen legeriaren arabera egiazkotzat jotzen diren kopiak.

7.–Eskaerak baloratzeko irizpide objektiboak.

Behin zehazturik dirulaguntzaren xedea, eta azaldurik dirulaguntza honen helburua, behin justifikaturik oinarri arautzaile hauek, eta Udal honen interes orokorrekoa izanik herritar guztiek izatea aukera zabala udako igerilekuetan sartzeko, bada, dirulaguntza emateko irizpide objektiboaren muga bakarrak izanen dira adjudikatu beharreko gehieneko zenbatekoa eta horien hainbanaketa, behar den epean eta moduan aurkeztutako eskaera guztien artean, baldin betetzen badituzte oinarri hauetan ezarritako beharkizunak.

8.–Instrukzioa, prozeduraren ebazpena, eta ebazpena jakinaraztea.

1 Idazkariak kudeatuko du prozeduraren instrukzioa. Jasotako eskaerak ebaluatu ondoren, idazkariak txosten juridikoa eta fiskalizaziokoa emanen du, eta igorriko dio alor kudeatzaile eskudunari.

2 Alor kudeatzaileak ebazpen proposamen bat emanen du, eta igorriko dio ebazteko eskumena duen organoari.

3 Gehienez bi hilabeteko epean ebatziko da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik, galarazi gabe etenak izatea, agiriak zuzentzeko eskaerak direla eta.

4 Prozedura ebazteko gehieneko epea iragaten bada berariazko ebazpenik eman gabe, eskaera ezetsitzat joko da.

5 Dirulaguntza emateko ebazpena arrazoitua izan beharko da, eta espresuki azalduko da zer pertsona edo entitate eskatzaileri edo eskatzaileei ematen edo ukatzen zaien dirulaguntza, baita zenbatekoa ere.

6 Dirulaguntza emateko ebazpenak amaiera emanen dio administrazio bideari, eta entitate edo pertsona eskatzaileari jakinaraziko zaio, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legeari (lege horrek hizpide du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea).

9.–Emandako dirulaguntzen publizitatea.

Dirulaguntzak emateko ebazpena argitaratuko da Leozko Udalaren iragarki-taula fisiko eta digitaletan, haren gardentasun atarian, Udalaren webgunearen egoitza elektronikoan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean.

10.–Diruz lagundutako jardueraren bateragarritasuna eta bateraezintasuna.

Bateragarria da Udalaren dirulaguntza jasotzea eta helburu bererako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuk ere jasotzea, emailea izanik edozein administrazio, entitate nahiz pertsona, halako moduz non dirulaguntzaren zenbatekoa ez den inoiz izanen handiagoa diruz lagundutako jardueraren kostua baino, hala bakarrik nola beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuekin batera.

Kasu horretan, eskuratutako soberakina itzuliko da eta dagokion berandutze-interesa eskatuko.

Pertsona edo entitate onuradunak organo emaileari jakinarazi beharko dio ea eskatu edo lortu dituen beste laguntza, dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuk, diruz lagundutako jarduera finantzatzeko.

Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta, beti, jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen.

11.–Ordainketa.

Diruz laguntzen diren jarduerak justifikatu egin beharko dira dirulaguntza jaso baino lehen. Hilabeteko epean ordainduko da, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

12.–Justifikazioa.

Frogatzeko bete direla ezarritako baldintzak eta lortu direla dirulaguntzaren helburuak, “justifikazioko kontua” erabiliko da, gastuaren frogagiriak erantsita. Horren justifikazioa aurkeztu beharko da eskaerak aurkezteko epemuga berarekin, hots, deialdiaren ekitaldiaren urriaren 15ko epemugarekin.

13.–Diru-laguntza itzultzeko betebeharra.

Dirua itzultzeko arrazoiak sortzen direnean, jasotako diru guztia edo zati bat itzuli beharko da, eta berandutze-interesa ordaindu, dirulaguntza ordaintzen den unetik itzuli beharra erabakitzen den egunera artekoa, apartatu honetan aurreikusitako kasuetan:

a) Diru-laguntza lortzea horretarako eskatzen diren baldintzak faltsutuz edo hori eragotziko zuketen baldintzak ezkutatuz.

b) Burutu gabe uztea dirulaguntzaren xede den helburua, jarduera edo proiektua, edo hartu behar zen jokabidea ez hartzea, osorik nahiz hein batean.

c) Ez betetzea justifikatzeko betebeharra, edo ez betetzea behar bezainbat.

d) Egiaztapenak eta finantza-kontrolak saihestea edo haiei uko egin edo trabak eta eragozpenak jartzea, eta kontabilitateari, erregistroari eta agirien kontserbazioari buruzko betebeharrak ez betetzea, baldin eta horren ondorioz ezin bada egiaztatu hartutako dirua zertarako erabili den, helburua lortu ote den, dirulaguntza jaso duten jarduerak benetan eta erregulartasunez egin diren, edo xede bererako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera nahiz baliabide batzuk lortu ote diren, Estatuko, Europar Batasuneko edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatutatik edo nazioarteko erakundeetatik.

e) Ez betetzea administrazioak entitate laguntzaileei eta onuradunei ezarritako betebeharrak, edo onuradunek ez betetzea hartutako konpromisoak, baldin eta konpromiso horiek zerikusirik badute dirulaguntzaren xede diren helburuak lortzeko moduarekin, jarduera egiteko moduarekin, proiektua gauzatzeko moduarekin edo jokabidea hartzeko erabili behar den moduarekin.

f) Ez betetzea administrazioak onuradunei ezarritako betebeharrak, edo onuradunek ez betetzea dirulaguntza onartzerakoan hartutako konpromisoak, baldin eta horren ondorioz ezin bada egiaztatu hartutako dirua zertarako erabili den, helburua lortu ote den, behar adinako maiztasunez egin diren dirulaguntza jaso duten jarduerak, edo lortu ote diren xede bererako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera nahiz baliabide batzuk, Estatuko edo Europar Batasuneko edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatutatik edo nazioarteko erakundeetatik.

g) Ez betetzea publizitate eta hedadura neurriak hartzeko betebeharra, zeinaren arabera agirietan eta propagandan jarri behar baita Udal honek diruz lagundu duela jarduera, halako baldintza ezarri den kasuetan.

h) Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorrean aurreikusitako gainerako kasuak.

14.–Arau-hausteak eta zehapenak.

Arau-hauste eta zehapenen arloan, jarraituko zaie Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrari eta hura garatzeko araudiari.

15.–Dirulaguntzen araubide juridikoa.

Oinarri arautzaile hauek aurreikusi gabeko orotan honako hauek aplikatuko dira: 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa, eta hura garatzeko Erregelamendua, hots, 887/2006 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa, zeinaren bidez onesten baita Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua.

16.–Datu pertsonalen tratamendua.

1 Datu pertsonalak bilduko dira helburu zehatz, berariazko eta bidezkoetarako, eta ez dira gero tratatuko helburu horiekin bateraezinak diren xedeetarako; hori dena, bete beharrez Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamendua. Aipatu erregelamenduaren bidez, pertsona fisikoen babesa arautu zen datu pertsonalen tratamenduari dagokionez eta datu horien zirkulazio askeari dagokionez, eta indarrik gabe utzi zen 95/46/EE Zuzentaraua (Datuak babesteko erregelamendu orokorra).

Bestalde, datu horiek mantenduko dira, interesdunak identifikatu ahal izateko, datu pertsonalen tratamenduaren helburuak irauten duen bitartean, eta ez gehiago.

2 Baldin falta badira edo faltsuak badira eskabidean edo elkarbizitzari buruzko adierazpen erantsian jaso beharreko datuak, edo faltsuak badira aurkeztutako agiriak, deuseztasuna deklaratuko da, egileek izan ditzaketen erantzukizunez gain.

17.–Eranskinen aurkibidea:

I. eranskina.–Eskabide eredua.

II. eranskina.–Erantzukizunpeko aitorpena, azaltzen duena betetzen direla eskatutako baldintzak eta ez dagoela onuradun izateko debekurik.

III. eranskina.–Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera.

V. DOSIERRA

OINARRI ARAUTZAILEAK, DIRULAGUNTZAK EMAN DAITEZEN LEOZKO HERRITARREK LAGUNTZAK JASO DITZATEN, TAFALLAKO KIROL HIRIA ERABILTZEKO

Norgehiagokako prozedura

Aurrekariak:

Leotzen ez dagoenez kiroleko eta aisialdiko instalaziorik, udalerrikoek Kirol Hirira jo behar dute kirola egiteko.

Oinarri hauen xedea da Leozko herritarrek kirola egin dezatela sustatzea; hala, oinarri hauek landuko dute nola eman dirulaguntzak, banakako ebaluazioko araubidean eta hainbanaketa eginez, Tafallako kiroldegiko matrikularen zati bat ordaintzeko.

1.–Datuak.

Administrazio deitzailea: Leozko Udala.

Organo emailea: Alkatetza.

Alor kudeatzailea: Kultura, kirol eta gazteria zinegotzitza.

Instrukzio organoa: Idazkaritza.

Dirulaguntzak emateko prozedura: norgehiagoka, hainbanaketako araubidearekin.

2.–Dirulaguntzaren xedea.

Deialdi honen xedea da arautzea nola eman banakako laguntzak Leozko herritarrei, Tafallako kiroldegira joaten badira kirol jarduerak egitera.

Udalaren laguntza ekonomikoak ordainduko du kirol hiriko matrikula, betiere gero zehaztuko den gehieneko zenbatekoarekin.

Leotzen ez dagoenez kiroleko eta aisialdiko instalaziorik, eta Leozko herritarren artean izan daitezkeenez eskari hori duten erabiltzaileak, laguntza hauen helburua da Leotz udalerriko herritarrek kirola egin dezatela erraztea eta sustatzea.

3.–Pertsona edo entitate onuraduna izateko baldintzak.

1 Onuradun izan daitezke dirulaguntza jasotzeko egoeran daudenak, oinarri arautzaile hauen arabera, baldin beharkizun hauek betetzen badituzte:

a) 18 urtetik gorakoak izatea, edo urte horretan adin hori betetzea. Abonamendua diruz laguntzeko adingabeen kasuan, gurasoek eskatuko dute laguntza ekonomikoa, eta, hala denean, haiek izanen dira dirulaguntzaren onuradun. Zehatz-mehatz agertu beharko dituzte abonamenduaren prezioak eta horregatik ordaindutakoa, dirulaguntzaren xede den adingabe bakoitzeko.

b) Tafallako Kirol Hiriko abonamenduaren matrikula ordaintzea, deialdiak zehazten duen denboraldian.

c) Leozko herrietako edozeinetan erroldaturik egotea, gutxienez ere sei hilabete lehenagotik, zenbatzen hasita laguntza ekonomikoaren xede den matrikularen ordainketa egunetik. Laguntza hauek eskatzen dituztenek alta emanik egon behar dute Gizarte Segurantzan, eta ezin dute Udal honekin zorrik izan.

Udal honek ofizioz egiazta dezake ea zorrik baden udal-administrazioarekin, eta beste administrazio batzuetatik behar diren datuak eskura ditzake, egiaztatzeko erantzukizunpeko adierazpena egiazkoa dela. Frogatzeko eskatzaileak egunean dituela zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarenak, sinatuko dira II. eranskinean jasotako deklarazioa eta baimena.

d) Alta emanik iraun behar da Leozko erroldan, laguntzaren xede den aldian.

Deialdirako eskaera aurkezteak berekin ekarriko du Udal honi baimena ematea ofizioz egiaztatzeko beharkizun hori.

e) Eguneratuak izatea zerga betebeharrak eta 2.eko betebeharrak. Onuradun izateko baldintzak betetzen direla frogatzeko, pertsonak edo entitateak aurkeztuko ditu eskaerarekin batera eman behar diren agiriak eta informazioa (I. eranskina).

4.–Pertsona edo entitate onuradunaren betebeharrak.

Honako hauek dira pertsona edo entitate onuradunaren betebeharrak:

a) Oinarri hauetan aurreikusitako laguntzak jasotzeko oinarri den helburua betetzea, proiektua gauzatzea, jarduera egitea edo jokabidea izatea.

b) Organo emaileari edo, halakorik bada, erakunde laguntzaileari justifikatzea betetzen direla betebeharrak eta baldintzak, eta gauzatu eta bete direla dirulaguntza emateko edo jasotzeko arrazoi izan diren jarduera eta helburua.

c) Onartzea organo emaileak edo, halakorik bada, entitate laguntzaileak egin beharreko egiaztatze lanak, baita kontrol organo eskudun nazionalek nahiz europarrek finantzak egiaztatzeko eta kontrolatzeko egin ditzaketenak ere; bestetik, lehenagoko jarduketei buruz eskatzen dioten informazio guztia ematea.

d) Organo emaileari edo erakunde laguntzaileari komunikatzea diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko lortutako beste dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak.

Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta, beti, jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen.

e) Dirulaguntzak ematen dituen ebazpenaren proposamena egin baino lehen, frogatzea eguneratuak dituela Gizarte Segurantzarekiko obligazioak eta zerga-betebeharrak, erregelamenduz ezartzen den moduan.

f) Jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede izan daitezkeen bitartean.

g) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan ezarritako kasuetan, hartutako dirua itzultzea.

5.–Aurrekontu-kreditua, dirulaguntzen gehieneko zenbatekoa guztira, eta dirulaguntzen banakako zenbatekoa.

1 Leozko Udaleko aurrekontu orokorrak, ekitaldi bakoitzerako, honako aurrekontu-aplikazio hau izan beharko du, behar adinako zuzkidurarekin, oinarri arautzaile hauetan aurreikusitako helburuak betetzeko: 1 3400 48002, Tafallako kiroldegirako ekarpenak. Aplikazio horretan urtero aurreikusten den zenbatekoa atxikiko zaio honelako dirulaguntzari, guztizko zenbateko gisa, zeina hainbanatuko baita aurkezten diren eskaera guztien artean.

2 Betiere, matrikularen guztiko kostuaren %100 lagunduko da diruz gehienez, baldin gehienez 50,00 euro bada, eta beti, hainbanaketa eginez, dirulaguntzaren onuradun direnen artean. Betiere, errespetatuko da ekitaldi bakoitzeko aurrekontu orokorrean ezarritako gehieneko zenbatekoa.

6.–Eskabideak aurkeztea.

1 Eskabideak aurkezteko tokia: eskaerak aurkez daitezke Udaleko Erregistro Orokorrean edo urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako bitartekoetako edozein erabiliz (lege horrek hizpide du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea).

2 Eskaerak aurkezteko epea: eskaerak aurkez daitezke deialdiaren urteko abenduaren 15a arte, hori barne dela. Eskaera epez kanpo aurkezteak berekin ekarriko du hura ez onartzea, hain zuzen ere epez kanpo aurkezteagatik, eta ez da beharrezkoa izanen epe barnean egindako sarrerak ziurtatzea.

3 Eskaerak eta agiriak aurkezteko modua: eskaerak egiteko, eskabide orria aurkeztu beharko da, oinarri hauen I. eranskinean agertzen den ereduarekin bat, interesdunak berak sinatua edo, bestela, ordezkari batek, baldin ordezkaritza hori frogatzen badu zuzenbidean balioa duen bideren bat erabiliz. Eskaerarekin batera, aurkeztuko dira 6. oinarri honen 4 apartatuak aipatzen dituen agiriak eta jakingarriak.

Baldin aurkeztutako eskaerak ez baditu biltzen ordenantza honetan ezarritako baldintzak eta dokumentazioa, interesdunari eskatuko zaio zuzenketa egin dezala, gehienez ere hamar egun balioduneko epe luzaezinean, eta ohartaraziko zaio hala egin ezean ulertuko dela eskaera bertan behera utzi duela. Betiere, aitzinetik ebazpena emanen da, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68.1 artikuluari (lege horrek hizpide du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea).

Baldin eskatzen diren agiriak jada Leozko Udalaren esku badaude, haien ordez aurkez daiteke erantzukizunpeko adierazpena, dioena agiri horiek indarrean daudela, eta bertan adieraziko noiz aurkeztu ziren edo, behar denean, nork eman zituen edo zer espedientetan dauden jasota; betiere, gehienez ere bost urte izanen dira prozedura bukatu zenetik.

Dirulaguntza eskatzeak berekin dakar deialdi honetako oinarri guztiak onartzea.

4 Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko agiriak: interesdunek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Eskatzaileraren nortasunaren frogagiriaren fotokopia, eta, behar denean, ordezkatzen den pertsonarena edo pertsonena (seme-alaba adingabeak): NANa, pasaportea, etab.

b) Ahalordetzea, baldin eskatzailea ari bada hirugarren baten izenean eta hura ordezkatuz, salbu ari bada seme-alaba adingabeen izenean eta horiek ordezkatuz.

c) Erantzukizunpeko adierazpena, non azalduko baita eskatzailea ez dagoela azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean eta haren Erregelamenduan jasotako debekuetako batean ere (38/2003 Lege Orokorrak dirulaguntzak ditu hizpide, eta haren Erregelamendua onetsi zen uztailaren 887/2006 Errege Dekretuaren bidez). II. eranskinean jaso da eredua.

d) Tafallako Kirol Hiriko matrikula ordaindu izanaren frogagiria.

e) Transferentziaz ordaintzeko eskaera (III. eranskina), laguntza onartzen bada ere hura erabiltzeko.

Agiriek jatorrizkoak izan beharko dute edo, bestela, kopia konpultsatuak edo indarrean dagoen legeriaren arabera egiazkotzat jotzen diren kopiak.

7.–Eskaerak baloratzeko irizpide objektiboak.

Behin zehazturik dirulaguntzaren xedea, eta azaldurik dirulaguntza honen helburua, behin justifikaturik oinarri arautzaile hauek, eta Udal honen interes orokorrekoa izanik herritarrek Tafallako kiroldegirako sarbide zabala izatea, bada, dirulaguntza emateko irizpide objektiboaren muga bakarrak izanen dira adjudikatu beharreko gehieneko zenbatekoa eta horien hainbanaketa, behar den epean eta moduan aurkeztutako eskaera guztien artean, baldin betetzen badituzte oinarri hauetan ezarritako beharkizunak.

8.–Instrukzioa, prozeduraren ebazpena, eta ebazpena jakinaraztea.

1 Idazkariak kudeatuko du prozeduraren instrukzioa. Jasotako eskaerak ebaluatu ondoren, idazkariak txosten juridikoa eta fiskalizaziokoa emanen du, eta igorriko dio alor kudeatzaile eskudunari.

2 Alor kudeatzaileak ebazpen proposamen bat emanen du, eta igorriko dio ebazteko eskumena duen organoari.

3 Gehienez bi hilabeteko epean ebatziko da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik, galarazi gabe etenak izatea, agiriak zuzentzeko eskaerak direla eta.

4 Prozedura ebazteko gehieneko epea iragaten bada berariazko ebazpenik eman gabe, eskaera ezetsitzat joko da.

5 Dirulaguntza emateko ebazpena arrazoitua izan beharko da, eta espresuki azalduko da zer pertsona edo entitate eskatzaileri edo eskatzaileei ematen edo ukatzen zaien dirulaguntza, baita zenbatekoa ere.

6 Dirulaguntza emateko ebazpenak amaiera emanen dio administrazio bideari, eta entitate edo pertsona eskatzaileari jakinaraziko zaio, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legeari (lege horrek hizpide du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea).

9.–Emandako dirulaguntzen publizitatea.

Dirulaguntzak emateko ebazpena argitaratuko da Leozko Udalaren iragarki-taula fisiko eta digitaletan, haren gardentasun atarian, Udalaren webgunearen egoitza elektronikoan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean.

10.–Diruz lagundutako jardueraren bateragarritasuna eta bateraezintasuna.

Bateragarria da Udalaren dirulaguntza jasotzea eta helburu bererako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuk ere jasotzea, emailea izanik edozein administrazio, entitate nahiz pertsona, halako moduz non dirulaguntzaren zenbatekoa ez den inoiz izanen handiagoa diruz lagundutako jardueraren kostua baino, hala bakarrik nola beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuekin batera.

Kasu horretan, eskuratutako soberakina itzuliko da eta dagokion berandutze-interesa eskatuko.

Pertsona edo entitate onuradunak organo emaileari jakinarazi beharko dio ea eskatu edo lortu dituen beste laguntza, dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuk, diruz lagundutako jarduera finantzatzeko.

Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta, beti, jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen.

11.–Ordainketa.

Diruz laguntzen diren jarduerak justifikatu egin beharko dira dirulaguntza jaso baino lehen. Hilabeteko epean ordainduko da, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

12.–Justifikazioa.

Frogatzeko bete direla ezarritako baldintzak eta lortu direla dirulaguntzaren helburuak, “justifikazioko kontua” erabiliko da, gastuaren frogagiriak erantsita. Horren justifikazioa aurkeztu beharko da eskaerak aurkezteko epemuga berarekin, hots, deialdiaren ekitaldiaren abenduaren 15eko epemugarekin.

13.–Diru-laguntza itzultzeko betebeharra.

Dirua itzultzeko arrazoiak sortzen direnean, jasotako diru guztia edo zati bat itzuli beharko da, eta berandutze-interesa ordaindu, dirulaguntza ordaintzen den unetik itzuli beharra erabakitzen den egunera artekoa, apartatu honetan aurreikusitako kasuetan:

a) Diru-laguntza lortzea horretarako eskatzen diren baldintzak faltsutuz edo hori eragotziko zuketen baldintzak ezkutatuz.

b) Burutu gabe uztea dirulaguntzaren xede den helburua, jarduera edo proiektua, edo hartu behar zen jokabidea ez hartzea, osorik nahiz hein batean.

c) Ez betetzea justifikatzeko betebeharra, edo ez betetzea behar bezainbat.

d) Egiaztapenak eta finantza-kontrolak saihestea edo haiei uko egin edo trabak eta eragozpenak jartzea, eta kontabilitateari, erregistroari eta agirien kontserbazioari buruzko betebeharrak ez betetzea, baldin eta horren ondorioz ezin bada egiaztatu hartutako dirua zertarako erabili den, helburua lortu ote den, dirulaguntza jaso duten jarduerak benetan eta erregulartasunez egin diren, edo xede bererako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera nahiz baliabide batzuk lortu ote diren, Estatuko, Europar Batasuneko edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatutatik edo nazioarteko erakundeetatik.

e) Ez betetzea administrazioak entitate laguntzaileei eta onuradunei ezarritako betebeharrak, edo onuradunek ez betetzea hartutako konpromisoak, baldin eta konpromiso horiek zerikusirik badute dirulaguntzaren xede diren helburuak lortzeko moduarekin, jarduera egiteko moduarekin, proiektua gauzatzeko moduarekin edo jokabidea hartzeko erabili behar den moduarekin.

f) Ez betetzea administrazioak onuradunei ezarritako betebeharrak, edo onuradunek ez betetzea dirulaguntza onartzerakoan hartutako konpromisoak, baldin eta horren ondorioz ezin bada egiaztatu hartutako dirua zertarako erabili den, helburua lortu ote den, behar adinako maiztasunez egin diren dirulaguntza jaso duten jarduerak, edo lortu ote diren xede bererako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera nahiz baliabide batzuk, Estatuko edo Europar Batasuneko edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatutatik edo nazioarteko erakundeetatik.

g) Ez betetzea publizitate eta hedadura neurriak hartzeko betebeharra, zeinaren arabera agirietan eta propagandan jarri behar baita Udal honek diruz lagundu duela jarduera, halako baldintza ezarri den kasuetan.

h) Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorrean aurreikusitako gainerako kasuak.

14.–Arau-hausteak eta zehapenak.

Arau-hauste eta zehapenen arloan, jarraituko zaie Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrari eta hura garatzeko araudiari.

15.–Dirulaguntzen araubide juridikoa.

Oinarri arautzaile hauek aurreikusi gabeko orotan honako hauek aplikatuko dira: 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa, eta hura garatzeko Erregelamendua, hots, 887/2006 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa, zeinaren bidez onesten baita Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua.

16.–Datu pertsonalen tratamendua.

1 Datu pertsonalak bilduko dira helburu zehatz, berariazko eta bidezkoetarako, eta ez dira gero tratatuko helburu horiekin bateraezinak diren xedeetarako; hori dena, bete beharrez Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamendua. Aipatu erregelamenduaren bidez, pertsona fisikoen babesa arautu zen datu pertsonalen tratamenduari dagokionez eta datu horien zirkulazio askeari dagokionez, eta indarrik gabe utzi zen 95/46/EE Zuzentaraua (Datuak babesteko erregelamendu orokorra).

Bestalde, datu horiek mantenduko dira, interesdunak identifikatu ahal izateko, datu pertsonalen tratamenduaren helburuak irauten duen bitartean, eta ez gehiago.

2 Baldin falta badira edo faltsuak badira eskabidean edo elkarbizitzari buruzko adierazpen erantsian jaso beharreko datuak, edo faltsuak badira aurkeztutako agiriak, deuseztasuna deklaratuko da, egileek izan ditzaketen erantzukizunez gain.

17.–Eranskinen aurkibidea:

I. eranskina.–Eskabide eredua.

II. eranskina.–Erantzukizunpeko aitorpena, azaltzen duena betetzen direla eskatutako baldintzak eta ez dagoela onuradun izateko debekurik.

III. eranskina.–Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera.

VI. DOSIERRA

OINARRI ARAUTZAILEAK, DIRULAGUNTZAK EMAN DAITEZEN, JARDUKETAK ETA JARDUERAK EGIN DAITEZEN LEOZKO HERRIETAKO FESTETAN

Norgehiagokako prozedura

Aurrekariak:

Leozko Udalak hamabi herri ditu. Herri horien ezaugarria da biztanle gutxi izatea, elkarrengandik oso barreiaturik egotea eta elkarrekin komunikazio zaila izatea, elkar lotzeko garraio publikorik ez izateagatik, eta, oro har, aisialdiko jarduera eta zerbitzu gutxi izatea.

Testuinguru sozial horretan, herrietako festek aukera ematen dute toki desberdinetako jendea elkarrekin erlazionatzeko, ehun soziala finkatzeko eta herrietako biztanleen bizia dinamizatzeko. Udal honentzat, sustapen jarduketa egiteko eta diruz laguntzeko esparru ezin hobea da.

1.–Datuak.

Administrazio deitzailea: Leozko Udala.

Organo emailea: Alkatetza.

Alor kudeatzailea: Kultura, kirol eta gazteria zinegotzitza.

Instrukzio organoa: Idazkaritza.

Dirulaguntzak emateko prozedura: norgehiagoka, banakako ebaluazioa.

2.–Dirulaguntzaren xedea.

Deialdi honen xedea da arautzea nola eman laguntzak edozein pertsona fisiko edo juridikori, baldin ekitaldiak, jarduketak, etab. egiten baditu modu altruistan eta desinteresatuan, Leozko udalerria osatzen duten herrietako jaiak dinamizatzeko.

3.–Pertsona edo entitate onuraduna izateko baldintzak.

1 Dirulaguntza eska dezakete, onuradun suertaturik, pertsona fisikoek, legez eratutako herrietako festa batzordeek, eta elkarte edo kolektibo sozialek eta kulturalek, irabazi-asmorik ez badute eta egoitza soziala Leotzen badute.

2 Onuradun izateko baldintzak betetzen direla frogatzeko, pertsonak edo entitateak aurkeztuko ditu eskaerarekin batera eman behar diren agiriak eta informazioa (I. eranskina).

3 Pertsona horiek eguneraturik izan behar dituzte zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarenak, eta ez dute zorrik izan behar Udal honekin.

Udal honek ofizioz egiazta dezake ea zorrik baden udal-administrazioarekin, eta beste administrazio batzuetatik behar diren datuak eskura ditzake, egiaztatzeko erantzukizunpeko adierazpena egiazkoa dela. Frogatzeko eskatzaileak egunean dituela zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarenak, sinatuko dira II. eranskinean jasotako deklarazioa eta baimena.

4.–Pertsona edo entitate onuradunaren betebeharrak.

Honako hauek dira pertsona edo entitate onuradunaren betebeharrak:

a) Oinarri hauetan aurreikusitako laguntzak jasotzeko oinarri den helburua betetzea, proiektua gauzatzea, jarduera egitea edo jokabidea izatea.

b) Organo emaileari edo, halakorik bada, erakunde laguntzaileari justifikatzea betetzen direla betebeharrak eta baldintzak, eta gauzatu eta bete direla dirulaguntza emateko edo jasotzeko arrazoi izan diren jarduera eta helburua.

c) Onartzea organo emaileak edo, halakorik bada, entitate laguntzaileak egin beharreko egiaztatze lanak, baita kontrol organo eskudun nazionalek nahiz europarrek finantzak egiaztatzeko eta kontrolatzeko egin ditzaketenak ere; bestetik, lehenagoko jarduketei buruz eskatzen dioten informazio guztia ematea.

d) Organo emaileari edo erakunde laguntzaileari komunikatzea diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko lortutako beste dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak.

Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta, beti, jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen.

e) Dirulaguntzak ematen dituen ebazpenaren proposamena egin baino lehen, frogatzea eguneratuak dituela Gizarte Segurantzarekiko obligazioak eta zerga-betebeharrak, erregelamenduz ezartzen den moduan.

f) Jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede izan daitezkeen bitartean.

g) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan ezarritako kasuetan, hartutako dirua itzultzea.

5.–Jarduera diruz lagungarriek bete beharreko baldintzak.

1 Jarduera diruz lagungarriek honako beharkizun hauek bete beharko dituzte:

a) Antolatzen diren jarduerek behar dute izan irekiak, herrikoiak eta parte hartzeko aukera izan behar dute Leotz udalerriko herrietako biztanle guztiek, oro har.

b) Herri bakoitzeko espazio publikoan egin beharko dira betik jarduerak, galarazi gabe kontuan hartzea toki pribatuak baldin eguraldi txarra badago, edo behar teknologikoak badaude, edo jarduera egiteko antolakuntza beharrak; betiere bermatuko da bertako herritarrek sarbide publikoa izatea.

c) Jarduerei ahalik eta zabalkunde handiena emanen zaie, gauzatu dadin herritarren parte-hartzearen printzipioa, horixe baita helburua, eta, horretarako, publizitatea emanen zaie Udaleko herri guztietako iragarki-tauletan eta udal web-orrian.

d) Debeku da pertsona fisikoak edo juridikoak kontratatzea baldin aritzen badira Zerga Ogasunari lege-iruzurra eginez, fakturarik ez egiteagatik eta balio erantsiaren gaineko zerga (BEZa) ordaindu gabe; deialdi honen ondorioetarako, ez da onartuko gauzatan ordaintzea.

2 Betiere, dirulaguntzatik kanpo daude honako hauek:

a) Antolatzaileen laguntza jarduerak (soldatak, dietak, kilometrajea, etab.).

b) Herrikoiak ez diren bazkariak, gose-pizgarriak, askariak eta afariak. Cateringak edo menuak ez dira herrikoitzat hartuko baldin parte hartzen duenak pagatu behar badu.

c) Ausazko jokoetan parte hartzea.

d) Leoztik kanpora egiten diren jarduerak.

e) Deialdian parte hartzen duen pertsona fisiko edo juridikoaren gastu orokorrak edo mantentzea.

6.–Aurrekontu-kreditua, dirulaguntzen gehieneko zenbatekoa guztira, eta dirulaguntzen banakako zenbatekoa.

1 Leozko Udaleko aurrekontu orokorrak, ekitaldi bakoitzerako, honako aurrekontu-aplikazio hau izan beharko du, behar adinako zuzkidurarekin, oinarri arautzaile hauetan aurreikusitako helburuak betetzeko: 1 3380 4680001, herriko festetarako ekarpena.

2 Aplikazio horretan urtero aurreikusten den zenbatekoa atxikiko zaio honelako dirulaguntzari, guztizko zenbateko gisa. Dirulaguntzaren deialdian, aurrekontuko guztizko zenbatekoa banatuko da udalerriko herrien artean, kontuan harturik herri bakoitzean zenbat biztanle dauden deialdiaren urtean, eta, hala, zehaztuko da herri bakoitzeko eman beharreko gehieneko dirulaguntza; betiere, gutxienez 300,00 euro emanen da herri bakoitzeko.

7.–Eskabideak aurkeztea.

1 Eskabideak aurkezteko tokia: Eskaerak aurkez daitezke Udaleko Erregistro Orokorrean edo urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako bideetatik edozein erabiliz (lege horrek xede du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea).

2 Eskaerak eta agiriak aurkezteko modua: Eskaerak egiteko eskabide orria aurkeztu beharko da, interesdunak berak sinatua edo, bestela, ordezkari batek, zuzenbidean balioa duen bideren bat erabiliz frogatzen badu ordezkaritza hori; horretarako, deialdi honen I. eranskinean ageri den eredua erabiliko da. Eskaerarekin batera, aurkeztuko dira 7. oinarri honen 3. apartatuak aipatzen dituen agiriak eta jakingarriak.

Baldin aurkeztutako eskaerak ez baditu biltzen ordenantza honetan ezarritako baldintzak eta dokumentazioa, interesdunari eskatuko zaio zuzenketa egin dezala, gehienez ere hamar egun balioduneko epe luzaezinean, eta ohartaraziko zaio hala egin ezean ulertuko dela eskaera bertan behera utzi duela. Betiere, aitzinetik ebazpena emanen da, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68.1 artikuluari (lege horrek hizpide du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea).

Baldin eskatzen diren agiriak jada Leozko Udalaren esku badaude, haien ordez aurkez daiteke erantzukizunpeko adierazpena, dioena agiri horiek indarrean daudela, eta bertan adieraziko noiz aurkeztu ziren edo, behar denean, nork eman zituen edo zer espedientetan dauden jasota; betiere, gehienez ere bost urte izanen dira prozedura bukatu zenetik.

Dirulaguntza eskatzeak berekin dakar deialdi honetako oinarri guztiak onartzea.

3 Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko agiriak: interesdunek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Eskabide orokorraren eredua (I. eranskina), frogagiri hauekin batera:

a.1) Eskabidea pertsona fisiko batek eskatzen badu:

–Eskatzaileraren nortasunaren frogagiriaren fotokopia, eta, behar denean, ordezkatzen den pertsonarena edo pertsonena (seme-alaba adingabeak): NANa, pasaportea, etab.

–Ahalordetzea, baldin eskatzailea ari bada hirugarren pertsona baten edo pertsona juridiko baten izenean eta hura ordezkatuz.

a.2) Pertsona juridikoen kasuan (elkarteak edo kolektiboak eta legez eratutako festa batzordeak)

–Elkartearen datu fiskalak (eraketa agiria, ordezkariaren izendapena eta elkartearen identifikazio fiskaleko kodea, IFK).

–Laguntza kobratzeko ezarritako kontuaren titularren NANa.

b) Programa zehatza, herriko festetan egin beharreko jarduketena, ekitaldiena eta jarduerena, honako hauek garbi identifikatuz:

–Ekitaldiak egiten diren herria.

–Ekitaldi bakoitza egiten den egun zehatzak.

–Ekitaldi bakoitzaren azalpen laburra.

c) Gastuen eta diru-sarreren aurrekontu xehatua, eurotan, egin beharreko jarduketa, ekitaldi edo jarduera bakoitzeko. Orobat, zehaztu beharko dira kasu bakoitzean erabiliko diren herriko baliabide partikularrak.

d) Erantzukizunpeko adierazpena, non azalduko baita eskatzailea ez dagoela azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean eta haren Erregelamenduan jasotako debekuetako batean ere (38/2003 Lege Orokorrak dirulaguntzak ditu hizpide, eta haren Erregelamendua onetsi zen uztailaren 887/2006 Errege Dekretuaren bidez). II. eranskinean jaso da eredua.

e) Transferentziaz ordaintzeko eskaera (III. eranskina), laguntza onartzen bada ere hura erabiltzeko.

Agiriek jatorrizkoak izan beharko dute edo, bestela, kopia konpultsatuak edo indarrean dagoen legeriaren arabera egiazkotzat jotzen diren kopiak.

8.–Eskaerak aurkezteko epea.

Deialdi honetan parte hartzeko eskabideak aurkeztuko dira, jarduketa eta aurrekontu xehatuarekin batera, egoki den herriko festa baino lehen, gutxienez ere festetako ekitaldia egin baino hamabost egun baliodun lehenago.

9.–Eskaerak baloratzeko irizpide objektiboak.

1 Dirulaguntza jasotzeko, behar-beharrezkoa izanen da eskatzaileak eta aurkeztutako frogagiriek betetzea oinarri hauetan ezarritako beharkizunak. Bestela, ez dira onartuko, eta deialditik kanpo utziko dira, arrazoiak emanda.

2 Baldin, programa bat planteaturik, uste bada horietako proposamen batek edo batzuek ez dituela edo ez dituztela baldintzak betetzen, edo kanpoan gelditzeko arrazoiren bat dutela, 5. oinarrian aurreikusi baitira, bada, ekitaldi, jarduera edo jarduketa horiek ez dira kontuan hartuko aurkeztutako aurrekontuan, baloratzearen ondorioetarako.

3 Baldin eskaera bat baino gehiago aurkezten bada herri bererako, herri horri dagokion gehieneko zenbatekoa hainbanatu eginen da, aurkeztutako memorien eta aurrekontuen guztizko zenbatekoen artean.

10.–Instrukzioa, prozeduraren ebazpena, eta ebazpena jakinaraztea.

1 Idazkariak kudeatuko du prozeduraren instrukzioa. Jasotako eskaerak ebaluatu ondoren, idazkariak txosten juridikoa eta fiskalizaziokoa emanen du, eta igorriko dio alor kudeatzaile eskudunari.

2 Alor kudeatzaileak ebazpen proposamen bat emanen du, behin-behinekoz adjudikatzeko, eta igorriko dio ebazteko eskumena duen organoari.

3 Behin-behinekoz adjudikatzeko ebazpenak identifikatuko ditu onuraduna, ekitaldi diruz lagungarriak eta bukaerako dirulaguntza proposamena, eta xedatuko du aldez aurretik ordaindu dadila emanen den dirulaguntzaren %85. Gainerako %15 ordaintzeko, beharrezkoa izanen da aurkeztea onetsitako programa osorik egin izanaren frogagiriak.

4 “Justifikazioko kontuaren” modalitatea erabiliko da justifikatzeko bete direla ezarritako baldintzak eta lortu direla dirulaguntzaren helburuak. Gastuaren frogagiriak aurkeztuko dira. Horretarako, behin bukaturik ekitaldi diruz lagungarri guztiak, onuradunak ondoko frogagiriak aurkeztuko ditu justifikazioko kontu gisa, hilabeteko epean, programatutako eta egindako azken ekitaldia bukatzen denetik hasita:

a) Diruz lagundutako programaren kostua frogatzen duen txosten ekonomikoa, honako hau grafikoki azaldurik:

–Egindako ekitaldi bakoitza identifikatzea.

–Noiz izan den.

–Ekitaldiaren bukaerako edukia.

–Bertaratu direnak, gutxi gorabehera.

–Publikoak ordaindu behar izan duena (hala behar duenean).

b) Jardueren gastuen justifikazioa: jatorrizko fakturen bidez edo fotokopia konpultsatuen bidez, eta, gehienez 50,00 eurokoak diren zenbatekoetarako, onartuko dira faktura sinplifikatuak.

5 Justifikazioko kontua aurkezteko epea luzaezina da, eta epea iraganda ez da agiri gehiagorik onartuko. Justifikazioko kontua ez bada garaiz eta behar bezala aurkezten, ebatziko da behin-behinekoz baimendutako dirulaguntza ezestea, eta hasiera batez onuradun gisa identifikatutako pertsonak itzuli behako du aurretiaz jasotako zenbatekoa.

Orobat, baldin justifikazioko kontuak agertzen badu hasierako memoria baino gutxiago egin dela, eta dirulaguntza behin-behinekoz baimentzeko baldintzak baino gutxiago egin dela, dirulaguntza adjudikatzeko bukaerako ebazpenak doitu egin dezake bukaerako kontuko analisiko zenbatekoa, eta, behar denean, onuradunak behar den zenbatekoa itzuli egin beharko du.

6 Gehienez bi hilabeteko epean ebatziko da, justifikazioko kontua aurkezteko epea bukatzen denetik, galarazi gabe etenak izatea, agiriak zuzentzeko eskaerak direla eta. Prozedura ebazteko gehieneko epea iragaten bada berariazko ebazpenik eman gabe, eskaera ezetsitzat joko da.

7 Dirulaguntza emateko ebazpena arrazoitua izan beharko da, eta espresuki azalduko da zer pertsona edo entitate eskatzaileri edo eskatzaileei ematen edo ukatzen zaien dirulaguntza, baita zenbatekoa ere.

8 Dirulaguntza emateko ebazpenak amaiera emanen dio administrazio bideari, eta entitate edo pertsona eskatzaileari jakinaraziko zaio, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legeari (lege horrek hizpide du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea).

11.–Emandako dirulaguntzen publizitatea.

Dirulaguntzak emateko ebazpena argitaratuko da Leozko Udalaren iragarki-taula fisiko eta digitaletan, haren gardentasun atarian, Udalaren webgunearen egoitza elektronikoan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean.

12.–Diruz lagundutako jardueraren bateragarritasuna eta bateraezintasuna.

Bateragarria da Udalaren dirulaguntza jasotzea eta helburu bererako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuk ere jasotzea, emailea izanik edozein administrazio, entitate nahiz pertsona, halako moduz non dirulaguntzaren zenbatekoa ez den inoiz izanen handiagoa diruz lagundutako jardueraren kostua baino, hala bakarrik nola beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuekin batera.

Kasu horretan, eskuratutako soberakina itzuliko da eta dagokion berandutze-interesa eskatuko.

Pertsona edo entitate onuradunak organo emaileari jakinarazi beharko dio ea eskatu edo lortu dituen beste laguntza, dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuk, diruz lagundutako jarduera finantzatzeko.

Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta, beti, jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen.

13.–Ordainketa.

Adierazi bezala, dirulaguntza ordaintzeko, beharrezkoa izanen da aurretik jarduera diruz lagungarriak frogatzea. Hilabeteko epean ordainduko da, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

14.–Diru-laguntza itzultzeko betebeharra.

Dirua itzultzeko arrazoiak sortzen direnean, jasotako diru guztia edo zati bat itzuli beharko da, eta berandutze-interesa ordaindu, dirulaguntza ordaintzen den unetik itzuli beharra erabakitzen den egunera artekoa, apartatu honetan aurreikusitako kasuetan:

a) Oinarri hauetako 10.5.ean adierazitako kasu zehatza.

b) Diru-laguntza lortzea horretarako eskatzen diren baldintzak faltsutuz edo hori eragotziko zuketen baldintzak ezkutatuz.

c) Burutu gabe uztea dirulaguntzaren xede den helburua, jarduera edo proiektua, edo hartu behar zen jokabidea ez hartzea, osorik nahiz hein batean.

d) Ez betetzea justifikatzeko betebeharra, edo ez betetzea behar bezainbat.

e) Egiaztapenak eta finantza-kontrolak saihestea edo haiei uko egin edo trabak eta eragozpenak jartzea, eta kontabilitateari, erregistroari eta agirien kontserbazioari buruzko betebeharrak ez betetzea, baldin eta horren ondorioz ezin bada egiaztatu hartutako dirua zertarako erabili den, helburua lortu ote den, dirulaguntza jaso duten jarduerak benetan eta erregulartasunez egin diren, edo xede bererako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera nahiz baliabide batzuk lortu ote diren, Estatuko, Europar Batasuneko edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatutatik edo nazioarteko erakundeetatik.

f) Ez betetzea administrazioak entitate laguntzaileei eta onuradunei ezarritako betebeharrak, edo onuradunek ez betetzea hartutako konpromisoak, baldin eta konpromiso horiek zerikusirik badute dirulaguntzaren xede diren helburuak lortzeko moduarekin, jarduera egiteko moduarekin, proiektua gauzatzeko moduarekin edo jokabidea hartzeko erabili behar den moduarekin.

g) Ez betetzea administrazioak onuradunei ezarritako betebeharrak, edo onuradunek ez betetzea dirulaguntza onartzerakoan hartutako konpromisoak, baldin eta horren ondorioz ezin bada egiaztatu hartutako dirua zertarako erabili den, helburua lortu ote den, behar adinako maiztasunez egin diren dirulaguntza jaso duten jarduerak, edo lortu ote diren xede bererako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera nahiz baliabide batzuk, Estatuko edo Europar Batasuneko edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatutatik edo nazioarteko erakundeetatik.

h) Ez betetzea publizitate eta hedadura neurriak hartzeko betebeharra, zeinaren arabera agirietan eta propagandan jarri behar baita Udal honek diruz lagundu duela jarduera, halako baldintza ezarri den kasuetan.

i) Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorrean aurreikusitako gainerako kasuak.

15.–Arau-hausteak eta zehapenak.

Arau-hauste eta zehapenen arloan, jarraituko zaie Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrari eta hura garatzeko araudiari.

16.–Dirulaguntzen araubide juridikoa.

Oinarri arautzaile hauek aurreikusi gabeko orotan honako hauek aplikatuko dira: 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa, eta hura garatzeko Erregelamendua, hots, 887/2006 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa, zeinaren bidez onesten baita Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua.

17.–Datu pertsonalen tratamendua.

1 Datu pertsonalak bilduko dira helburu zehatz, berariazko eta bidezkoetarako, eta ez dira gero tratatuko helburu horiekin bateraezinak diren xedeetarako; hori dena, bete beharrez Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamendua. Aipatu erregelamenduaren bidez, pertsona fisikoen babesa arautu zen datu pertsonalen tratamenduari dagokionez eta datu horien zirkulazio askeari dagokionez, eta indarrik gabe utzi zen 95/46/EE Zuzentaraua (Datuak babesteko erregelamendu orokorra).

Bestalde, datu horiek mantenduko dira, interesdunak identifikatu ahal izateko, datu pertsonalen tratamenduaren helburuak irauten duen bitartean, eta ez gehiago.

2 Baldin falta badira edo faltsuak badira eskabidean edo elkarbizitzari buruzko adierazpen erantsian jaso beharreko datuak, edo faltsuak badira aurkeztutako agiriak, deuseztasuna deklaratuko da, egileek izan ditzaketen erantzukizunez gain.

ERANSKINEN AURKIBIDEA

I. eranskina.–Eskabide eredua.

II. eranskina.–Erantzukizunpeko aitorpena, azaltzen duena betetzen direla eskatutako baldintzak eta ez dagoela onuradun izateko debekurik.

III. eranskina.–Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera.

Iragarkiaren kodea: L2110341