176. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

Madozko 25. poligonoko 347. lursailean Udal Planeko determinazio egituratzaileak aldatzea. Hasierako onespena

Larraungo Udalak, 2021eko ekainaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Larraungo Udal Planeko determinazio egituratzaileetan, Madozko 25. poligonoko 347. lursailean. Sustatzailea Montserrat Armendariz Gorriz da. Dokumentuaren egilea Samuel Urtasun Fuertes arkitektoa da.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta epe horretan interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. eta 77. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Mugiron, Larraunen, 2021eko uztailaren 6an.–Alkatea, Mikel Huarte Martija.

Iragarkiaren kodea: L2110839