176. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Hiri jarduketarako plan berezia udalaren hirigintza-planaren 9 bis artikulua aldatzeko. Hasierako onespena

2021eko uztailaren 15ean egindako bilkuran, Tokiko Gobernu Batzarrak hasierako onespena eman zion Hiri Jarduketarako Plan Bereziari, Etxarri Aranazko hiri jarduketarako planaren 9 bis artikulua aldatzeko.

Sustatzailea Etxarri Aranazko Udala da.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoarekin bat, espediente hau jendaurrean jartzen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Etxarri Aranatzen, 2021eko uztailaren 16an.–Alkatea, Silvia Marañon Chasco.

Iragarkiaren kodea: L2111234