176. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CÁRCAR

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena. Behin betiko onespena

Alkatetzaren 2021/19 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi da kudeaketako hirigintza-hitzarmen bat Redondo Izal SL merkataritza-sozietatearekin, produktuaren bidalketarako eremua estaltzeak sorturiko hirigintzako aprobetxamenduaren %10 lagatzeko, Carcarko 8. poligonoko 86. lurzatian.

Behin betiko onetsitako hirigintza-hitzarmena berehala sartu da Carcarko Udalaren Hirigintzako Hitzarmenen Erregistroan, argitara ematearren. Herritar guztiek dute erregistroa kontsultatzeko eskubidea, bai eta ziurtagiriak eta kopiak lortzekoa ere.

Carcarren, 2021eko uztailaren 13an.–Alkatea, M.ª Teresa Insausti Sola.

Iragarkiaren kodea: L2111030