176. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Alkateak bere eginkizunak eskuordetzen dizkio Udalbatza honetako alkateorde Ander Carrascón Ericeri uztailaren 26tik abuztuaren 2ra bitartean, biak barne.

Eskuordetza hau indarrean jarriko da ebazpen hau sinatzen den egunetik hasita.

Aplikatu beharreko araudia: Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsia).

Burlatan, 2021eko uztailaren 23an.–Alkatea, Ana Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2111548