176. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Laburpena, Antsoaingo Udalaren eta Ezkaba ikastetxe publikoko guraso-elkartearen lankidetza-hitzarmenarena, ikastetxean jarduerak egiteko 2020-2021 ikasturtean

DDBN (Identifikazioa): 571874.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/571874).

Xedea: Antsoaingo Udalaren indarreko aurrekontuan ageri den dirulaguntza izenduna bideratzea, eta pertsona edo entitate onuradunak bere gain hartzen dituen baldintza eta konpromisoak ezartzea.

Antsoaingo Udalaren aurtengo indarreko aurrekontu orokorrean dirulaguntza izendun bat aurreikusi da Ezkaba ikastetxe publikoko guraso-elkartearentzat.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren (DLO) 22.2 artikuluak ezartzen du zuzenean eman daitezkeela toki entitateen aurrekontuetan ezarritako dirulaguntza izendunak, hitzarmenetan eta dirulaguntza horiek arautzen dituzten arauetan bildu moduan. 28. artikuluak ezartzen du hitzarmenak izanen direla ohiko tresna dirulaguntza horiek bideratzeko. Bestalde, Antsoaingo Udalaren Dirulaguntzen ordenantza orokorrak, 8.2. artikuluan eta hurrengoetan, arautzen du zein diren araubidea eta prozedura Udalaren aurrekontu orokorrean ezarritako dirulaguntza izendunak zuzenean emateko.

Antsoainen, 2021eko ekainaren 25ean.–Alkatea, Ander Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L2110280