176. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Aiegiko Udalak, 2021eko apirilaren 29an egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen onestea Aiegiko udalerriko balorazio txostenaren berrikuspen proiektua.

Balorazio txostenaren berrikuspen proiektua jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluarekin (Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta katastroei buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan eta Udalaren web-orrian, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Aiegin, 2021eko uztailaren 14an.–Alkatea, Leonardo Camaces Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2111101