176. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Sustatzailea: Grupo Alvic FR Mobiliario SL.

Jarduera, sukaldeko eta bainugelako osagaiak biltegiratu, saldu, erakutsi eta manipulatzea.

Tokia: Talluntxe II industrialdea, N kalea, 14-16 (Taxoare).

Mutiloan, 2021eko uztailaren 15ean.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2111281