176. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Laburpena, udal igerilekuetako udako denboraldiaren abonamenduetarako gizarte laguntzak emateko 2021eko deialdiarena

DDBN (Identifikazioa): 571703.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/571703).

Deialdi honen xedea da banakako dirulaguntzak emateko araubidea ezartzea, Antsoaingo Udalaren igerilekuetako 2021eko udako denboraldiaren abonamenduak ordaintzeko.

Udako denboraldiaren abonamenduak baino ez dira diruz lagunduko.

Bai eskatzaileek bai eskatzen den dirulaguntzaren xede direnek, Antsoainen benetan erroldaturik egon beharko dute eskaera egiten dutenean.

18 urtetik beherako udako denboraldiko abonamenduak diruz lagundu daitezke, baldin eskatzen badute.

Halaber, familia-unitateak dirulaguntza eskatzen badu 14 urte baino gutxiago dituen norbaitentzako, haur horrek heldu batek lagunduta egon beharko du, nahitaez, turoretzaren arduradun gisa. Dirulaguntza eska dezake heldu horrek ere.

Eskabide bakarra onartuko da familia-unitate bakoitzeko. Bertan dirulaguntza eska daiteke familia-unitate bereko pertsona batentzako baino gehiagorentzako.

Dirulaguntza hauek jaso ahal izateko, ezinbestekoa da diruz laguntzeko eskatu den abonamenduaren zenbatekoa ordaindua izatea.

Hona hemen aurkeztu beharreko agiriak:

–Eskabide orokorra.

–Eskatzailearen identifikazio dokumentuaren kopia balioduna.

–Dirulaguntza norentzat eskatzen den, horien guztien NANa/AIZ edo pasaportea.

–Aurreko ekitaldiko (2020) errenta aitorpena.

–Udako abonamendua ordaindu izanaren ziurtagiria.

Laguntza eman aurretik, ofizioz egiaztatuko dira bai erroldatzea bai Udalarekiko zorraren eta betebeharren egoera.

Halaber, Udalak eskatu ahalko dizkie eskatzaileei edozein motatako agiri osagarriak, deialdiaren betekizunak frogatzeko beharrezkoak badira.

Eskabideak aurkezteko epea 2021eko abuztuaren 31n bukatuko da.

Eskabideak Antsoaingo Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, aipatu agiriekin batera.

Antsoainen, 2021eko ekainaren 24an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L2110160