176. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZANGOZA

Deialdi publikoa, eskolazainen lanpostu bat bete dadin, oposizio-lehiaketa bidez, Zangozako Juan Francés Iribarren Udal Musika Eskolan, lan-kontratu finkoarekin

Zangozako Udalak, 2020ko irailaren 16ko Gobernu Batzarraren erabakiaren bidez, errebokatu egin zuen deialdi publiko bat, hain zuzen ere eskolazainen lanpostu bat, oposizio-lehiaketa bidez bete beharrekoa, Zangozako Juan Francés Iribarren Udal Musika Eskolanako. Horren helburua zen aurretik musika eskolako langileen plantilla organikoa egokitzea egoera berrira, administrari-ofizialaren lanpostua kenduta eta eskolazainaren lanpostua sortuta.

Izapidetzea bukaturik, eta lan publikoaren eskaintza argitaraturik, Musika Eskolako Patronatuaren Batzarrak, 2021eko ekainaren 16an egindako bilkuran, onetsi zituen deialdi berri baterako oinarriak, xedea izanik langile lan-kontratu finkodun bat hautatzea, eskolazain lanpostu bat betetzeko, oposizio-lehiaketa bidez, Juan Francés Iribarren Udal Musika Eskolarako.

Horrenbestez, deialdi hau ematen da argitara:

1.–Arau orokorrak.

1.1 Deialdi honen xedea da eskolazain izateko lanpostu bat betetzea, oposizio-lehiaketa bidez, jardun dezan Juan Francés de Iribarren Udal Musika Eskolako Patronatuaren zerbitzura, musika eskolan.

1.2 Lanpostu honetan aritzeak berekin dakar, besteak beste, honako betebehar hauek betetzea:

–Oro har:

  • Eskolazaintzari dagozkion egitekoak betetzea, eskola irekita dagoen orduetan.
  • Eskolako altzari, makina, instalazio eta lokalak zaintzea.
  • Eraikineko, bulegoetako eta geletako giltzak zaintzea.
  • Eskolako atea, idazkaritza eta lehen solairuko atea irekitzea eta ixtea.
  • Pasabideetako berogailuak eta bideo kanoia piztea eta itzaltzea.
  • Pasabideetako, klaustroko eta abarretako argiak itzaltzea.
  • Ate nagusian atezaintzako zerbitzuaz arduratzea, eskolazaintzako lokalean egonik, sarrera-irteerak kontrolatzeko, eta arreta emateko eskolara doazenei; harrera egitea berandu etortzen diren ikasleei eta hainbat arrazoirengatik eskolara joaten den kanpoko jendeari, haien eskaerak jasotzea, eskaera horiei erantzuteko ardura dutenei abisatzea eta informazioa ematea ordutegi orokorraz eta eskolaren funtzionamenduari buruzko gainerako kontu guztiez.
  • Bere esku utzitako dokumentu, gauza eta gutunak jaso, zaindu eta banatzea.
  • Eskolako telefonoa hartzea; abisuak jaso eta haien berri ematea. Iristen diren erosgaiak eta mezuak kontrolatzea, jasotzea eta banatzea.
  • Eskola barnean, behar diren materialak, altzariak eta tresnak garraiatzea, eta gelak prestatzea bileretarako edo bestelako jardueretarako.
  • Zerbitzuari loturiko enkarguak egitea, bai eraikinaren barrenean bai kanpoan.
  • Erabiltzea erreprodukzioko makinak, fotokopiagailuak, koadernagailuak eta antzeko beste batzuk, eskolako zuzendaritzak horretarako baimena emandakoan.
  • Egitea fotokopiak, erreprografiako enkarguak eta azaleztapen edo koadernatze txikiak, bai zuzendaritza-taldeak eskatuta bai irakasleek eskatuta.
  • Administrazioko eremuaren mantentze-lanak egitea sistematikoki, ordenari eta eraginkortasunari dagokienez (alarmak, ordutegiaren programatzailea, botika-kutxa, fotokopiagailuak, orriak, kartulinak, gillotina, plastifikagailua, paperontziak, erremintak eta abar).
  • Eskolako instalazioak sistematikoki berraztertzea eta kalte edo anomalien berri ematea zuzendaritza-taldeari (entxufeak, etengailuak, lanparak eta ekipamendu elektrikoa oro har, komunak eta abar). Oinarrizko elementuak konpontzea edo ordezkatzea.
  • Alarma sistema kontrolatzea.
  • Eskolan, kasu egitea eta laguntzea informatika, elektrizitate, igeltserotza eta beste lan batzuetan aritzen diren gremioetako langileei.
  • Zaintzea higiene zerbitzuek egokiro funtzionatzen dutela eta zuzen erabiltzen direla, eta behar denean garbiketa puntualak egitea.
  • Eskolako altzariak eta lokalak garbitzea, edozein arrazoirengatik zikintzen direnean eta berehala garbitzea premiazkoa denean.
  • Botika-kutxaz arduratzea eta istripua izan duten haurrei laguntzea, eta istripuaren berri ematea osasun zerbitzuei, tutoreei, familiei eta abarri, beharrik baldin badago.
  • Eskolako zuzendaritza-taldeak edo, kasua bada, udal zerbitzuek emandako jarraibideak betetzea, eskola oro har zaintzeko eta mantentzeko, bai eta eginkizunak banatzeko ere, kontuan izanik haien egokitasuna, ordutegia eta baldintzak eta, orobat, eskolako zuzendaritzak ezartzen dituen eguneroko errutinak gauzatzea, aurreko betebehar guztiak hobeki egiteko.

–Berariaz:

Kontzertu eta entzunaldiei dagokienez:

  • Egitea kontzertuen kartelak A3 tamainan, ikusleentzako programa, behar diren kopiak inprimatzea eta tolestea, eta programa egitea eta inprimatzea ikasleentzat, zehaztuta zuzendaritza taldeak adierazitako aldagelak eta blokeak.
  • Sarrerak prestatzea, inprimatzea eta moztea, edukiera kontrolatu beharra duten kontzertu garrantzitsuetarako, banatzea ikasle bakoitzari esleitutako sarrerak, eta jadanik nori eman zaizkion kontrolatzea.
  • Auditoriuma jendeari irekitzea, programak banatzea, bideo kamera jartzea eta kontzertua grabatzea. Auditoriumeko argiak eta berogailua piztu eta itzaltzea, asistentziari buruzko fitxa betetzea eta abar.
  • Luntxa erosi eta prestatzea taldeen bisitak daudenean edo egun seinalatuetan; luntxak iraun bitartean eskolan egotea eta horretarako erabili den gela biltzea eta garbitzea.
  • Prestatzea eta inprimatzea ikasturte bukaerako entzunaldien orriak, egun bakoitzari dagozkionak.

Zuzendaritza eta idazkaritzari dagokionez:

  • Zuzendaritza taldeak eskatutako mezuak bidaltzea.
  • Telefono errondak, presako kontsultak daudenean.
  • Zuzendaritza taldeak eskatutako zerrendak egitea honako hauetarako: bidaiak, trukeak, CDak, asistentzia kontrola, ebaluazio aktak, eta abar.
  • Ikasturte bukaerako aktak egitea eta betetzea.
  • Postaz igortzea tutoretzetan ematerik izan ez diren txostenak.
  • Irteeretarako baimenak jasotzea.
  • Deien, eskaeren eta edozein inguruabarren gaineko oharrak hartzea eta jakinaraztea.
  • Ordezko irakasleei harrera egitea eta haiek bideratzea, zuzendaritza taldearen jarraibideak betez.
  • Proben ordutegiak jakinaraztea izangaiei.
  • Prestatzea probetarako karpetak, curriculumen fotokopiak, aktak eta abar.
  • Probetan parte hartzera etorriko diren ikasleei deitzea.
  • Tutoretzen abisuak prestatzea eta irakasleei banatzea.
  • Ikasleei komunikatzea erronden aurkezpenetan gertatzen diren aldaketak.
  • Banatzaileei harrera egitea, etab.
  • Zuzendaritza taldeak, irakasleek eta ikasleek eskatzen dituzten fotokopiak egitea.
  • Eskolako posta elektronikoa kudeatzea, bai eta familiei egin beharreko abisuak ere, honako hauei buruz: kontzertuak, irteerak, ordutegi aldaketak eta abar.
  • Mugikorreko aplikazioen bidezko abisuen sistema kudeatzea, hura ezartzen bada.

1.3 Deialdi honen ondorioz izendatzen den izangaia bilakatuko da Musika Eskolako nomina eta plantillako lan-kontratudun finkoa. Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatuko da eta hartan alta emanen zaio, araubide horren babespean.

1.4 Lanaldia, urtean, %55ekoa izanen da, kontuan hartuz Nafarroako administrazio publikoen araubide orokorrerako ezarritakoa, gaur egun urtean 1.592 ordukoa baita.

Lanaldia arratsaldez beteko da, haren araubidea zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta jasoko da urte bakoitzerako onesten den egutegian; nolanahi ere, organo administratibo eskudunek aldatzen ahal dute, zerbitzuaren funtzionamenduan sortutako beharrei erantzuteko. Oporraldia beti izanen da eskola-egutegitik kanpo.

1.5 Deialdiko lanpostuaren oinarrizko ordainsariak izanen dira D mailarako ezarrita daudenak Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan, eta, halakorik bada, izanen ditu, orobat, plantilla organikoan ikastetxe publikoko eskolazain lanposturako finkatzen diren osagarriak.

2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek bete beharko dituzte ondotik ematen diren baldintzak, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, baita agiriak aurkezteko epea bukatzen denetik ere (deialdiaren 7.2 atalean adierazia), harik eta lanpostuaren jabetza hartu arte:

a) Espainiarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo, Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio, langileen eta haien familiakoen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa, jarraikiz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 7. artikuluari.

b) Adin nagusikoa izatea eta erretiroko gehieneko adina ez izatea.

c) Eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean edukitzea Eskola Graduatuaren titulua, Lehen Mailako Lanbide Heziketakoa edo baliokidea, edo eskuratzeko baldintzetan egotea. Tituluak atzerrian lortu badira, frogagiriak eduki beharko dira, agertzen dutenak baliozkotuak edo homologatuak daudela. Baldintza hori ez da aplikatuko aplikatuko baldin izangaiek beren lanbide kualifikazioaren aitorpena lortu badute, lanbide arautuen esparruan, Europako Erkidegoko zuzenbideko xedapenen babesean.

d) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete behar diren eginkizunetan aritzeko.

e) Ez egotea eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua, eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

Nazionalitate espainiarra ez duten izangaiek frogatu beharko dute ez dutela diziplina zehapenik edo zigor penalik, eragozten dienik beren Estatuko administrazio publikoan sartzea.

f) Bat etorriz uztailaren 28ko 26/2015 Legearekin, zeinaren bidez aldatzen baita Haurrak eta Nerabeak Babesteko Sistema, adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko baldintza da kondenaturik ez egotea, epai irmo baten bidez, sexu askatasunaren eta sexu ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

Baldintza hori betetzen dela frogatuko da Sexu Delituen Egileen Erregistro Nagusiaren ziurtagiri negatibo baten bidez, zeina arautu baitzen abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuaren bidez.

3.–Eskabideak.

3.1 Deialdian parte hartzeko, eskabidea aurkeztu beharko da Zangozako Udaleko erregistro orokorrean (Kale Nagusia, 35, behea, Zangoza), edo urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusiriko edozein bideren bitartez (lege horrek hizpide du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea), hogeita hamar egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epearen azken eguna jaieguna bada, epea luzatu eginen da, Udalaren bulegoak jendearentzat irekita dauden hurrengo eguna arte. Eskabideak aurkeztu beharko dira deialdi honetako eranskinean argitaratutako ereduari jarraikiz, eta horietan, izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunerako.

Prozesua arintzearren, aurreko deialdian aurkeztutako izangaiek (2020ko 32. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 17an), baldin hautapen prozesu honetan aurkeztu nahi badute, aski izanen dute eskabidea aurkeztea, beren intereserako komeni zaien dokumentazio berria erantsiz. Aurreko aldian aurkeztutako dokumentazioa ofizioz erantsiko zaio eskabide berriari.

3.2 Desgaitasunen bat aitortua duten lehiatzaileek, baldin egokitzapenik behar badute, denbora edo baliabideetan, ariketak egin ahal izateko, zilegi izanen dute eskabidean eskatzea, eta hartarako, aparteko orri batean adierazi beharko dute nolako desgaitasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Horrekin batera, aurkeztu beharko dute legeen arabera desgaitasuna dutela frogatzeko agiria ere, organo eskudunak emana.

3.3 Eskabideari, behar bezala bete ondotik, honako agiri hauek erantsiko zaizkio:

a) NANaren fotokopia.

b) Deialdian eskatutako titulazioaren fotokopia.

c) Izangaiek alegatzen dituzten merezimenduak frogatzeko agiriak.

3.4 Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

4.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1 Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Zangozako Udaleko alkate udalburuak ebazpena emanen du, onetsiko duena onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eta aginduko du argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

4.2 Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

4.3 Erreklamazioetarako epea amaitutakoan eta erreklamazioei erantzun ondoren, Zangozako Udaleko alkate udalburuak ebazpen bat emanen du, onetsiko duena onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, eta aginduko du argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Ebazpen horretan adieraziko da oposizioa noiz, non eta zer ordutan hasiko den.

4.4 Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda behin betiko bihurtzen ahal da berehalakoan, baldin izangai bat ere ez bada baztertzen.

5.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Kalifikazio epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

Epaimahaiburua: Roberto Matxin Iturria, Juan Francés de Iribarren Udal Musika Eskolako Patronatuko Batzarreko burua.

Ordezkoa: Zangozako Udalak duen ordezkaria Zangozako Juan Francés de Iribarren Udal Musika Eskolako Patronatuko Batzarrean.

Epaimahaikidea: Milagros Osés Azcona, Zangozako Udaleko administrari-ofiziala.

Ordezkoa: María Carmen Sánchez Martín, Zangozako Udaleko administrari-ofiziala.

Epaimahaikidea: Juan José Arraiza De la Torre, Zangozako Juan Francés de Iribarren Udal Musika Eskolako zuzendaria.

Ordezkoa: Zangozako Juan Francés Iribarren Udal Musika Eskolako irakasle bat.

Epaimahaikidea: Zangozako Juan Francés de Iribarren Udal Musika Eskolako Patronatuko langile lan-kontratudunen ordezkari bat.

Ordezkoa: Zangozako Juan Francés de Iribarren Udal Musika Eskolako Patronatuko langile lan-kontratudunen ordezkari bat.

Epaimahaikide idazkaria: José Gabriel Ayesa Aristu, Zangozako Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: Joana San Miguel Sevilla, Zangozako Udaleko administrari-ofiziala.

5.2 Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.

5.3 Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, bertan ez badago gutxienez kideen gehiengo osoa. Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, bertan egon beharko dute mahaiburuak eta mahaikide idazkariak edo haien ordezkoek.

5.4 Epaimahaiko kideek ez dute parte hartuko, eta organo deitzaileari horren berri emanen diote, baldin badaude azaroaren 26ko 30/1992 Legean abstenitzeko aipatzen diren egoeretakoren batean (lege horrek hizpide ditu Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidea). Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, baldin egoera horietako bat gertatzen bada.

5.5. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabeherak.

5.6. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira arituko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.

Oposizio-lehiaketa bi alditan eginen da, lehiaketaldia lehenbizi eta oposizioaldia gero, oinarri hauetan zehazten den gisara.

Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendan iragarriko da oposizio-lehiaketa zer egun, ordu eta tokitan hasiko den; probak 2020ko apirila-maiatzetik aurrera hastea dago aurreikusita.

Horren ondotik, epaimahaiak behar denean eta erregelamenduari jarraikiz emanen ditu aditzera gainerako proben iragarkiak.

6.1 Lehiaketaldia:

Lehiaketaldian 10 puntu lortzen ahalko dira gehienez ere, eta ez da baztertzailea izanen.

3.3 apartatuan ezarritakoari jarraituz, alegatutako merezimenduak honela puntuatuko eta frogatuko dira:

–Esperientzia: gehienez ere 4 puntu apartatu honetan.

  • Ikastetxeetan eta musika eskoletan eskolazain lanean emandako zerbitzuengatik: puntu bat lan egindako bi urte bakoitzeko (gehienez ere 4 puntu).
  • Eskolazaintzako zerbitzutzat hartuko dira bai lan-araubidean egindakoak, bai araubide administratiboan eta funtzionarioen araubidean egindakoak.

–Hizkuntzak jakitea: gehienez ere 6 puntu apartatu honetan.

  • Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren B1 mailako titulua izatea, edo goragokoa, euskarakoa, ingelesekoa edo frantsesekoa: 2 puntu, hizkuntzetako bakoitzagatik; gehienez ere, 6 puntu.

Ezagutza horiek frogatzeko titulu ofizialak aurkeztu beharko dira.

Lehiaketaldia bururatutakoan, Zangozako Udaleko iragarki-taulan argitara emanen da izangai bakoitzak lortutako puntuazioa. Oposizio-lehiaketako puntuazio osoa lortzeko, batuko dira lehiaketaldian lortutako puntuazioa eta oposizioaldian lortutakoa.

6.2 Oposizioaldia.

Hauek izanen dira oposizioko probak eta ariketak:

6.2.1. Lehen ariketa. Teorikoa.

Test moduko galdera sorta bati erantzun beharko zaio idatziz: erantzuteko zenbait aukera emanen dira, baina horietariko bakarra izanen da zuzena. II. eranskinean aipatzen diren gaiei buruzko galderak izanen dira. Galdera guztiek balio bera izanen dute. Erantzun oker bakoitza zigortu eginen da, galderaren balioaren laurden bat kenduta.

Ariketan 50 puntu lor daitezke gehienez. Bazterturik geratuko dira gutxienez 25 puntu ateratzen ez dituztenak.

Proba honetan izangaiek ezin dute ez hiztegirik ez kalkulagailurik erabili.

Epaimahaiak, hasi baino lehen, ariketa horretarako gehieneko denbora finkatuko du.

6.2.2. Bigarren ariketa. praktikoa.

Word programa informatikoko proba bat eginen da, oinarrizko mailakoa, eta beste bat Excel programakoa, hori ere oinarrizko mailakoa. 2003 edo 2010 bertsioen artean hautatzen ahalko da.

Ariketan gehienez ere 10 puntu lortzen ahal dira, 5 puntu gehienez Word programari buruzko ariketan eta beste bost, gehienez, Excel programari buruzkoan. Baztertu eginen dira ariketa bakoitzean gutxienez 2,5 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

Epaimahaiak, hasi baino lehen, ariketa horretarako gehieneko denbora finkatuko du.

6.2.3. Hirugarren ariketa. Proba psikoteknikoa.

Hainbat proba psikotekniko eginen dira, zeinak prestatuko baititu Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Psikologia Zerbitzuak, zehazteko ea izangaiak zer neurritan egokitzen diren lanpostuaren profil profesiografikoaren eskakizunetara. Oposizioko epaimahaiak onartu egin beharko du zerbitzu horrek izangai bakoitzari ematen dion puntuazioa.

Ariketan 30 puntu lor daitezke gehienez. Ez da gutxieneko puntuaziorik lortu beharko, ez baita baztergarria izanen.

6.3 Oposizioko ariketak egiteko, egokitzapenak jarriko dira denbora eta baliabide aldetik minusbaliotasun bat dutenentzat, eskabidean eskatutakoaren arabera.

6.4 Ariketen balorazioa.

Oposizioko ariketen balorazioan 90 puntu eman daitezke gehienez ere, honela banatuta:

–Lehen ariketa: 50 puntu gehienez ere.

–Bigarren ariketa: 10 puntu gehienez ere.

–Hirugarren ariketa: 30 puntu gehienez ere.

6.4.1. Proba bakoitzerako dei bakarra eginen da. Izangaiek aldean izan beharko dute nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena. Oposiziotik baztertuko dira azterketan azaltzen ez direnak edo haien nortasuna frogatzen ez dutenak.

6.4.2. Ariketak kalifikatu ondoren, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Zangozako Udalaren iragarki-taulan eta ariketa egin den tokian, gainditzen duten izangaien zerrenda, lortutako kalifikazioekin eta, halaber, hurrengo ariketa egiteko tokia, eguna eta ordua, gutxienez berrogeita zortzi ordu lehenago.

7.–Probak gainditzen dituztenen zerrenda, izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.

7.1 Azken ariketaren kalifikazioa bukatuta, epaimahaiak Zangozako Udalaren iragarki-taulan eta proba egin den tokian argitaratuko du hura gainditzen dutenen zerrenda, lortutako kalifikazioekin, eta Zangozako Udaleko Alkatetzari igorriko dizkio oposizioa gainditzen dutenen zerrenda eta puntuazio handieneko izangaia izendatzeko proposamena, espediente osoarekin batera. Proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Oposizioaren azken emaitzan berdinketarik baldin bada, halakoetan bigarren proban (praktikoa) puntu gehien lortzen dituztenen alde joko da.

7.2 Proposatutako izangaiak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu, izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hogeita hamar egun naturaleko epean:

a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia konpultsatua, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Deialdiaren 2. oinarrian eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua, edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena.

c) Udalak izendatzen dituen osasun zerbitzuek egindako txostena, frogatzeko ez duela eritasun nahiz akats fisiko edo psikikorik, eragozten dionik karguaren eginkizunetan aritzea.

Izangaiak desgaitasunen bat alegatu badu, gainera, aurkeztu beharko du desgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria, balorazio eta orientazio talde eskudunek emana.

d) Zinpeko deklarazioa, agertzen duena ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetarako, eta ez dagoela inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia.

Izangaiak nazionalitate espainiarra ez badu, agiri bat aurkeztu beharko du, adierazteko ez duela diziplina zehapenik edo zigor penalik, eragozten dionik bere estatuko administrazio publikoan sartzea.

e) Zin egin edo hitz ematea Nafarroako Foru Eraentza errespetatuko duela, Konstituzioari eta Legeei men eginen diela, eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

7.3 Epe horretan, eta behar adina justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, izangaiak ez baditu dokumentu horiek aurkezten, ezin izanen da izendatu, eta haren ekintza guztiak baliogabetuko dira, aparte utzirik eskabidean gezurra esateagatik egotz dakiokeen erantzunbeharra.

7.4 Aurreko apartatuan azaldutakoa gertatuz gero, hutsunea beteko da 7.1 oinarriak aipatzen duen zerrendan ondo-ondotik heldu den izangaiarekin, eta harekin ere aurreko apartatuetako prozedura bera erabiliko da.

8.–Izendapena, adjudikazioa eta jabetza hartzea.

8.1 Aitzineko oinarrietan xedatutakoa bete ondotik, proposatzen zaion izangaia izendatuko du Zangozako Udalak, Patronatuari atxikitako Musika Eskolako eskolazain lanpostuan aritzeko, eta lanpostu hutsa esleituko dio.

8.2 Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

8.3 Izangai izendatuak, izendapena jakinarazi eta ondoko hilabetean hartu beharko du lanpostuaren jabetza.

8.4 Epe horretan jabetza hartzen ez badu, ezinbesteko kasuetan izan ezik, deialdiaren xede den lanpostuari loturiko eskubide guztiak galduko ditu. Hala gertatuz gero, oposizioa gainditzen dutenen zerrendan (7.1 apartatua) hurrengoa den izangaiarekin beteko da hutsunea.

9.–Aldi baterako kontratazioen zerrenda.

9.1 Jarraikiz ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuko 42.2 artikuluari (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua), gainditu bai baina lanpostua eskuratzen ez duten izangaiak zerrenda batean sartuko dira, eta zerrenda hori erabiliko da eskolazain gisa aritzeko aldi baterako kontratuak egiteko, Musika Eskolako Patronatuan sortzen diren kontratazio beharrak asetzeko. Lortutako puntuazioaren araberakoa izanen da zerrendako lehentasuna.

Zerrendak gehienez ere 4 urteko indarraldia izanen du.

10.–Errekurtsoak.

10.1 Deialdi honen eta bere oinarrien eta egintzen kontra, honako errekurtso hauetako bat jar daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Zangozako Udalaren alkate udalburuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten edo argitaratzen denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Zangozan, 2021eko ekainaren 16an.–Roberto Matxín Iturria, Juan Francés de Iribarren Udal Musika Eskolako Patronatuko burua.

I. ERANSKINA

Eskabide orria (PDFa).

II. ERANSKINA

Eskatutako ikasketa mailari dagozkion galderak
(eskola graduatua - DBHko 4. maila)

A.–Komunikazio alorra:

1.–Kultura orokorra.

2.–Ortografia

3.–Hiztegia.

B.–Matematika alorra:

1.–Matematikako zenbait ariketa eta problema ebaztea.

2.–Zenbaki naturalak eta dezimalak idatzi eta ordenatzea.

3.–Luzera, azalera, masa, kapazitate eta denbora neurriak. Multiplo eta azpimultiplo erabilienak. Unitateen konbertsioa.

4.–Ezagutzea irudi lau eta gorputz geometriko ezagunenak. Jakitea zein diren haien oinarrizko osagaiak (aldea, angelua, erpina, aurpegia, oinarria eta altuera).

C.–Alor juridiko-soziala:

1.–Zangozako Udalaren egitura administratiboa eta gobernu organoak. Oinarrizko antolakuntza eta antolakuntza osagarria.

2.–Juan Francés de Iribarren Musika Eskolako Patronatuaren estatutuak.

3.–Zangozako geografia: deskribapen orokorra. Parajeak. Kale-izendegia. Zangoza eta bere ingurunea. Biztanleria: bilakaera.

Iragarkiaren kodea: L2110154