176. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CORTES

Deialdia, uren zerbitzuko ofizialaren lanpostu bat betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Alkatetzaren maiatzaren 19ko 176/2021 Ebazpenaren bitartez, deialdi baten oinarriak onetsi dira, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko uren zerbitzuko ofizialaren lanpostu bat, hautaprobak eginez, funtzionarioen araubidean jardun dezan Cortesko Udalaren zerbitzura. Deialdia 2021eko 135. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 10ean.

Alkatetzak uztailaren 15ean emandako 262/2021 Ebazpenaren bidez, onetsi zen adierazitako deialdian onartu eta baztertu zirenen behin-behineko zerrenda.

Horrenbestez, ebazten dut:

Lehenbizikoa.–Deialdiaren 4.3 oinarrian ezarritakoaren arabera onestea deialdian onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, hain zuzen ere deialdi honetakoa: administrari-ofizialaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, funtzionarioen araubidean jardun dezan Cortesko Udalaren zerbitzura. Deialdiaren iragarkia argitaratu zen 2021eko 135. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 10ean.

Onartuak:

1 CATALÁN IBÁÑEZ, FRANCISCO JAVIER

Bigarrena.–Moncayoko Ur Mankomunitateak izendatutako epaimahaikide hauek onestea:

Lehen epaimahaikide titularra: Ricardo Aldaz Pérez.

Lehen epaimahaikidearen ordezkoa: Daniel Librada López.

Bigarren epaimahaikide titularra: Fabián Cornago Murillo.

Bigarren epaimahaikidearen ordezkoa: Jesús Lázaro Sesma.

Hirugarrena.–Adieraztea plika itxien sistema ez dela erabiliko, izangai bakarra onartu delako, eta zehaztea oposizioko proba 2021eko abuztuaren 13an eginen dela, goizeko 9:30ean, Cortesko udaletxean (Duques de Miranda plaza 4, Cortes).

Laugarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta Cortesko Udalaren gardentasun atarian, esteka honetan:

https://cortes.sedelectronica.es/transparency/e283f871-e32d-4c2f-8621-4620239810e0/

Bosgarrena.–Alkatetzaren ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Seigarrena.–Ebazpen honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.

Cortesen, 2021eko uztailaren 15ean.–Alkate udalburua, Fernando Sierra Estoduto.

Iragarkiaren kodea: L2111208