175. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Jarraian zehazten den eskaera jendaurrean jartzen da.

Espedientea ikusgai egonen da Idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hogeita hamar egun baliodunean. Epe horretan, interesdunek azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Sustatzailea: Model Metal, Modelos del Metal SL.

Jarduera: jardueraren funtsezko aldaketa, nabe bat handitzeagatik pintura lerro baterako (jarduera sailkaturako lizentzia berri bat).

Tokia: 4. poligonoko 789. lurzatia, Funesko San Colombar industrialdea.

Aplikatu beharreko araudia: 41. artikulua eta hurrengoak, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearenak.

Funesen, 2021eko ekainaren 29an.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2110367