175. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Xehetasun-azterketa, Larrasoañako 336. lurzatian.
Hasierako onespena

Esteribarko Udalak, 2021eko ekainaren 25eko ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batean onestea Larrasoañako 21. poligonoko 336. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Haritz Arrieta Puñal eta Argiloa Mangado Gonzalez jaun-andreek sustatu dutena.

Bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 74. artikuluan ezarritakoarekin (uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategin hori), espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Esteribarren, 2021eko ekainaren 28an.–Alkatea, M.ª Matilde Añón Beamonte.

Iragarkiaren kodea: L2110331