175. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabortz egunean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den jarduerarako lizentziari buruzko espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak edo oharrak egin ditzaten.

–Sustatzailea: Cubero Gómara N eta Ruiz Ruiz Fj.

–Jarduera: hondakinak kudeatzeko baimendutako jardueraren funtsezko aldaketa (materia ez-organikoak birziklatu edo berreskuratzeko R5 balorizazioa).

Tokia: 5. poligonoko 636. lurzatia, Cascanten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Cascanten, 2021eko ekainaren 24an.–Alkatea, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2110364