175. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURUTAIN

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Burutaingo Kontzejuak, 2021eko maiatzaren 24an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2021eko aurrekontu orokorra, bai eta hura betearazteko oinarriak ere.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 271. artikuluan xedatua betetzeko; hartara, herritarrek eta interesdunek espedientea ikusten ahalko dute eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkeztu, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Jendaurreko epe horretan inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da.

Burutainen, 2021eko ekainaren 29an.–Kontzejuko burua, Jose Javier Zaro Iraola.

Iragarkiaren kodea: L2110366