175. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

AZKOIEN

Deialdia, zerbitzu osagarrietako langilearen lanpostu bat betetzeko, oposizio-lehiaketa bidez eta lan-araubide finkoarekin

Azkoiengo Udaleko Gobernu Batzarrak 2021eko ekainaren 17an erabakita, onetsi dira deialdiaren oinarriak, zerbitzu osagarrietako langilearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez eta lan-araubide finkoarekin betetzeko, Azkoiengo Udalaren zerbitzura jardun dezan.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Azkoienen, 2021eko ekainaren 24an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

DEIALDIA, ZERBITZU OSAGARRIETAKO LANGILEAREN LANPOSTU BAT BETETZEKO, OPOSIZIO-LEHIAKETA BIDEZ ETA LAN-ARAUBIDE FINKOAREKIN, AZKOIENGO UDALAREN ZERBITZURA JARDUN DEZAN

1.–Arau orokorrak.

1.1 Deialdi honen xedea da oposizio-lehiaketa bidez betetzea zerbitzu osagarrietako langilearen lanpostu bat, txanda irekian, lan-araubide finkoarekin jardun dezan. 6-03 zenbakia du Azkoiengo Udalaren plantilla organikoan, eta Azkoiengo Udalaren obra eta zerbitzuen brigadan du destinoa.

Halaber, deialdi honen bidez, honako zerrenda hauek osatu nahi dira, hautapen-prozesuan lanposturik lortzen ez duten izangaiekin, aldi baterako lan kontratazioak egiteko, 9. oinarrian xedatutakoarekin bat:

a) Probak gaindituta ere lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda.

b) Lehen ariketa gainditu duten izangaien zerrenda.

1.2 Izendapenaren ondorioz hautatua gertatzen dena Azkoiengo Udaleko lan-kontratudun finko bihurtuko da, ondorio guztietarako, karguaz jabetzen den egunetik hasita, eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean kidetu eta alta emanen zaio.

1.3 Lanpostuak ditu Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileei dagozkien D mailako ordainsariak, baita plantilla organikoan soldatarako ezarritako osagarriak ere.

1.4 Urteko lanaldia izanen da zerbitzu osagarrietako gainerako langileek duten bera, eta zerbitzuaren beharretara egokituko da; beraz, Udalak noiznahi aldatzen ahalko du.

1.5 Bete beharreko eginkizunak egokituko zaizkie deialdiaren kategoriari eta lanpostuaren mailari, eta, besteak beste, aipamen hutsez eta bestelakoak baztertu gabe, honako hauek izanen dira:

–Zerbitzu anitzak, loturik daudenak instalazio eta obretako mantentze-lan orokorren brigadaren jarduerekin, eta horiei jarraipena egitea, egokiak izan daitezen haien funtzionamendua, kontserbazioa eta mantentzea.

–Udal bulego, instalazio eta biltegietako igeltserotza lanak, oro har, eta horien mantentze-lanak; pintura lanak ere bai.

–Mekanika. Udal makineria, ibilgailuak, lanabesak eta tresnak maneiatzea, mantentzea eta konpontzea. Biltegiko kontrola.

–Instalatzea eta mantentzea hiri barneko altzariak: posteak, seinaleak, farolak, bankuak, iturriak, etab.

–Leku batetik bestera eramatea eta paratzea altzariak eta tresnak. Agertokiak, hesiak eta beste muntatzea eta desmuntatzea jai eta ekitaldi publikoetan.

–Ibilgailuak gidatzea eta makinak maneiatzea (B motako gidabaimena arte).

–Udalaren azpiegitura eta egoitzetan mantentze- eta konpontze-lanak egitea: iturgintza, elektrizitatea, pintura, igeltserotza, soldadura, zurgintza, mekanika, garbiketa, eta zangak ireki eta ixtea.

–Agintzen zaizkion instalazio berriak eta hobekuntzak egitea, betiere bere mailakoak, eta lanean erabiltzen diren ibilgailuen mantentze-lan oinarrizkoak eta kontserbazioa.

–Agindutako bide garbiketa egitea, Azkoiengo Udalak dauzkan baliabideak erabiliz horretarako.

–Laguntzea Azkoiengo Udalak programatzen dituen jaietarako eta kultura ekitaldietarako prestakuntzan eta garbiketan, baita Azkoiengo Udalak laguntzen edo babesten dituen ekitaldietan ere.

–Udaleko beste zerbitzu batzuei laguntzea, eskatzen zaionean, eta kanpoko zerbitzuekin koordinatzea, langile espezializatuak behar direnean.

Halaber, zerbitzu anitzetako lanpostuaren eginkizun izanen dira honako eginkizun orokor hauek:

–Segurtasun eta higiene arauak betetzea, behar bezala baliatuz lan bakoitzean erabiltzen diren babes-ekipamendu egokiak.

–Udalaren azpiegitura, egoitza eta ekipamenduetan ikusten diren akats, matxura eta hausturen berri ematea arduradunari aldiro eta garaiz, eta zerbitzuen hobekuntza bultzatzea eta hartan laguntzea eta, hartara, hobekuntzarako lagungarri izan daitezkeen ekintza eta aldaketak proposatzea.

–Ezagutzea eta aplikatzea lanerako ezarritako arauak, prozedurak eta zehaztapen guztiak.

–Kasuren batean behar izanez gero, egoerara egokitzea, lanorduekin malgutasunez jokatuz, ezarritako lan programa eta zerbitzuaren beharrak betetzeko.

–Udalaren ordenantzak betetzen ote diren kontrolatzea eta begiratzea, eta ikuskapena egitea hirigintza eta ingurumen gaietan, begiratuta ea jasotzen eta betetzen ote den araudia honako hauen gainean: lizentziak eta obrak, bide publikoaren okupazioa, isurketak eta abar.

–Bide eta espazio publikoak egoera onean ote dauden begiratzea, baita udal eraikinak ere, eta haien mantentze-lan eta/edo hobekuntzarako proposamenak egitea.

–Udal hilerriko zerbitzua eta garbigunekoa emateko beharrezkoak diren lanak egitea.

Lorezaintzako alorra

–Lorategietako eta zuhaiztietako mantentze-lanak, belarra moztea, loreak landatzea, inausketak, ongarritzea, jorratzea, fumigatzea, ereintza, ureztatzeko instalazioen mantentze-lanak, baso-lanak, ingurumena zaindu eta babesteko lanak eta abar.

–Ureztaketa automatikoarekin erabilitako makinen mantentze- eta garbiketa-lanak egitea lorategietan, parke publikoetan eta berdeguneetan.

Garbiketa alorra

Azkoiengo bide publikoen garbiketari dagozkion honako lan hauek egitea, ezarritako garbiketa programarekin bat:

–Udalaren berdeguneak garbitzea.

–Udazkenean, hostoen garbiketa.

–Leku batean ekitaldiak edo jaialdiak egin behar badira, hura garbitu eta egokitzea.

–Koordinatzailearekin lankidetzan aritzea lana planifikatzeko eta antolatzeko.

–Garbiketa lanetan erabiltzen den makineriaren mantentze-lana.

Mantentze-lanetako alorra

–Udalaren azpiegitura eta egoitzetan mantentze- eta konponketa-lanak egitea: iturgintza, elektrizitatea, pintura, igeltserotza, ureztaketa.

–Udalerrian igeltserotzako lan txikiak egitea, beharrezkoa denean.

–Lanean erabiltzen diren ibilgailuetako artatze- eta mantentze-lan oinarrizkoa egitea.

–Mantentze-lanak egitea hornidura eta saneamendu sareetan, eta berdeguneak ureztatzeko programazioa egitea eta ureztaketa bera egitea.

–Kanpoko zerbitzuekin koordinatzea, langile espezializatuak behar direnean.

–Koordinatzea eta jarraitzea aldi baterako laguntza ematen dioten langileen lana edo beheragoko kategoriako langileena.

Lan orokorrak

–Segurtasun eta higiene arauak betetzea, behar bezala baliatuz lan bakoitzean erabiltzen diren babes-ekipamendu egokiak.

–Koordinatzaileari aldiro komunikatzea udal azpiegitura, egoitza eta ekipamenduetan ikusten diren akats, matxura eta hausturak.

–Zerbitzuak hobetu daitezela sustatzea eta horretan laguntzea, eta proposatzea hobekuntzarako lagungarri izan daitezkeen ekintzak eta aldaketak.

–Ezagutzea eta aplikatzea lanerako ezarritako arauak, prozedurak eta zehaztapen guztiak.

–Kasuren batean behar izanez gero, egoerara egokitzea, lanorduekin malgutasunez jokatuz, ezarritako lan programa eta zerbitzuaren beharrak betetzeko.

Erantzukizunak administrazioko lanetan

–Bide eta espazio publikoak egoera onean ote dauden begiratzea, baita udal eraikinak ere, eta proposamenak egitea haien mantentze-lanetarako eta/edo hobekuntzarako.

–Erosketak jasotzean kontrolatzea, bai eta material kontsumigarriak, erremintak eta garbiketa tresnak ere.

–Udal zerbitzuei laguntzeko lanak eta mandatuak egitea: iragarkiak, bandoak eta Udalaren publizitatea banatzea eta jartzea, bandoak, agiriak eramatea, bulegoko materiala banatzea, gauzak garraiatzea eta pertsonak leku batetik bestera eramatea.

–Laguntza administratiboko oinarrizko lanak egitea, agiriak banatzea, udal ondasunak zaindu, gorde eta mantentzea, eta Udalak agintzen dizkion gainerako guztiak, baldin bere lanpostuari badagozkio.

–Era guztietako udal zerbitzuak ematea, eta hala Alkatetzak nola organo eskuordetuek haren esku uzten duten beste edozein zeregin betetzea; guztiak ere haren eskumen, maila eta kategoriaren barnean.

2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1 Oposizio-lehiaketa honetan onartua izateko, izangaiek beharkizun hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean:

a) Espainiako herritarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa, Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio; orobat, parte har dezakete espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beheitikoak badira, edo goitikoak, beren kontura biziz gero.

b) Hamasei urte beteta izatea eta erretiroa hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

c) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, titulu hau izatea: DBHko Graduatua, Eskola Graduatua, Lehen Mailako Lanbide Heziketa, Erdi Mailako Lanbide Heziketa, edo horien baliokide bat; edo, bestela, titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina.

Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioa frogatzen duen agiria eduki beharko da.

Izangaiek alegatzen badute badituztela eskatutako kategorian aritzea ahalbidetzen dieten ikasketa baliokideak, aipatu beharko dute baliokidetasun hori onartzen duen lege edo erregelamenduzko xedapena, edo, bestela, aurkeztu beharko dute Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako ziurtagiria.

d) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete behar diren eginkizunetan aritzeko.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez egotea.

f) B motako gidabaimena izatea.

2.2 Lanpostua eskuratzen duten izangaiek betebehar horiek frogatu beharko dituzte deialdi honetako 7. oinarrian ezarritako epean eta moduan. Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dituzte, eta mantendu beharko dituzte hautapen-prozesua bitartean, izendapena egin arte.

3.–Eskaerak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Azkoiengo Udaleko alkate udalburuari zuzenduko zaizkio, eta hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztuko dira, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Azkoiengo Udalaren erregistro orokorrean, bertara joanda bulegoak irekita dauden orduetan, hau da, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:30era, edo Azkoiengo Udalaren egoitza elektronikoaren erregistro elektronikoa erabiliz (http://peralta.sedelectronica.es), horretarako sortutako izapidea baliatuta.

Orobat, eskabideak aurkezteko erabiltzen ahalko dira urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak arautzen dituen gainerako bideak (39/2015 Legea, Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa).

Azken eguna larunbata edo baliogabea bada, hurrengo lehen egun balioduna arte luzatuko da epea.

3.2 Eskabideak I. eranskinean azaltzen den ereduaren araberakoak izanen dira.

3.3 Eskabideari honako agiri hauek erantsi beharko zaizkio:

a) Deialdira aurkezten dituen merezimenduen kopia, 6. oinarriaren arabera baloratzeko.

b) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia.

c) 2.1 oinarriko c) apartatuan eskatzen den titulazio akademikoaren fotokopia.

d) B1 gidabaimenaren edo baliokidearen fotokopia sinplea.

3.4 Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

3.5 Eskabideetan atzematen diren akats materialak edo egitezkoak zuzendu daitezke ofizioz edo interesdunak eskaturik, noiznahi ere.

3.6 Desgaitasunen bat aitortua duten izangaiek, baldin egokitzapenik behar badute ariketak egiteko denboran edo baliabideetan, eskaera-orrian adieraziko dute, aparteko orri batean azalduz nolako desgaitasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Horrekin batera, aurkeztu beharko dute legeen arabera desgaituak direla frogatzen duen agiria ere, jatorrizkoa edo fotokopia konpultsatua, organo eskudunak emandakoa.

Denborak eta baliabideak egokitzea eskatzeko, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiek hori frogatu beharko dute, agiri hauetako baten kopiaren bidez:

–IMSERSOk edo autonomia erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.

–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona hauetakoren bat izateagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.

3.7 Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, eskatuko dira behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

4.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1 Eskabideak aurkezteko epea burututakoan, Azkoiengo Udaleko alkate udalburuak ebazpena emanen du, onesteko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eta aginduko du argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren ediktuen taula fisikoan eta Azkoiengo Udalaren egoitza elektronikoan, Enplegu Publikoaren atalean. (https://peralta.sedelectronica.es/).

4.2 Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

4.3 Erreklamazioetarako epea burututakoan eta haiei erantzun ondotik, alkate udalburuak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taula fisikoan argitaratzeko aginduko du, bai eta Azkoiengo Udalaren egoitza elektronikoan ere, Enplegu Publikoaren atalean. https://peralta.sedelectronica.es.

Baldin behin-behineko zerrendarako bazterturik ez badago, onartuen behin betiko zerrenda eratuko da.

4.4 Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bitartez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak.

Aztertzen denean hautaketa-prozesua gainditu ondoren izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa, egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek galduko dituzte prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta izan ditzaketen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

4.5 Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpen berean zehaztuko da non, noiz eta zer ordutan eginen den oposizioko lehen ariketa eta epaimahaiaren behin betiko osaera. Ondoren, epaimahaiak gainerako ariketak egiteko iragarkiak argitaratuko ditu bere garaian, Azkoiengo Udalaren iragarki-taula fisikoan eta egoitza elektronikoan, Enplegu Publikoaren atalean. https://peralta.sedelectronica.es.

5.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Kalifikazio epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

–Epaimahaiko burua: Juan Carlos Castillo Ezpeleta. Azkoiengo Udaleko alkate udalburua.

Ordezkoa: Nuria Esther Autor Resano. Azkoiengo Udaleko lehen alkateordea.

–Epaimahaikidea: Juan Antonio Legaz Osés, Azkoiengo Udaleko obra eta zerbitzuen arduraduna.

Ordezkoa: Alfonso Martínez Escuchurri, Funesko Udaleko udal zerbitzuen ofiziala.

–Epaimahaikidea: Juan Ignacio González Martín, Azkoiengo Udaleko aparejadorea.

Ordezkoa: Silvia Echeverria Echeverria, Azkoiengo Udaleko arkitektoa.

–Epaimahaikidea: Santiago Rapado García, Azkoiengo Udaleko langileen ordezkaria.

Ordezkoa: Ricardo García Garrido, Azkoiengo Udaleko obra eta zerbitzuetako peoia.

–Epaimahaikide idazkaria: Eva María López Soto, Azkoiengo Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: José María Gainza Ordoki, Azkoiengo Udaleko kontu-hartzailea.

5.2 Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude.

5.3 Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, baldin egoera horietako bat gertatzen bada.

5.4. Hautaprobak egiten hasi aurretik eratu beharko da epaimahaia. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa bertan ez bada. Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute. Bigarren ordezkapen bat behar izanez gero, ordezko epaimahaikide izendatu direnak ere izan litezke haien ordezkoak.

5.5 Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabeherak.

5.6. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira arituko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.

6.1 Oposizioa 2021eko uztailetik aurrera hasiko da.

6.2 Lehiaketaldia oposizioaldia baino lehen eginen da eta gehienez ere 20 puntu emanen dira, baremo honen arabera:

6.2.a) Administrazio publiko batean aritzeagatik deialdiko lanpostuaren antzeko ezaugarriak dituzten lanpostuetan (zerbitzu osagarrietako edo zerbitzu anitzetako lanpostuetan), baldin frogatzen bada kasuan kasuko administrazio publikoaren ziurtagiri baten bidez: puntu 1, urte oso bakoitzeko. Zatiki bakoitzeko, haren zati proportzionala. Apartatu honetan 15 puntu lortzen ahal dira gehienez.

Oharrak:

–Honako hauek hartzen dira Administrazio Publikotzat: Estatuko Administrazio Orokorra, autonomia erkidegoetako administrazioak, Toki Administrazioa osatzen duten entitateak, eta aurrekoei loturik edo haien mendean dauden organismo publikoak eta zuzenbide publikoko entitateak.

–Aldi berean egindako zerbitzuak ez dira bi aldiz baloratuko.

–Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari araberan dagokion puntuazioa emanen zaio (kontuan hartuko den gutxieneko denbora hilabete oso bat izanen da).

–Hori frogatuko da egoki den Administrazio Publikoaren ziurtagiriaren bidez; hartan, berariaz agertu beharko da zerbitzu-ematearen iraupen osoa, zenbat egun izan diren zehaztuta. Zerbitzuak lanaldi partzialean eman baldin badira, honako hau erantsi beharko da:

a) Edo egunean, astean, hilabetean edo urtean egindako orduen kopurua, eta zerbitzuak egin diren urteko lanaldia.

b) Edo, bestela, egindako orduek ohiko lanaldiaren aldean zer portzentaje egiten duten.

–Lanaldi partzialean egindako zerbitzuen kasuan, behar den zatia kenduko da.

–Ez dira baloratuko deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko zerbitzuak.

6.2.b) Lanpostuaren eginkizunekin zerikusia duten prestakuntza ikastaroak egiteagatik, emanen dira honako irizpide hauen arabera ateratzen diren puntuazioak:

Ikastaro guztien orduak batuko dira, eta 0,01 puntu emanen da ikastaroaren ordu bakoitzeko.

Ez dira baloratuko iraupen orduak zehaztuta ez dituzten ikastaroak.

Apartatu honetan 5 puntu lortzen ahal dira gehienez.

Aurreko bi apartatuen batura ez da izanen 20 puntu baino handiagoa.

6.3.c) Lehiaketaldia bukatutakoan, epaimahaiak ikusgai jarriko du izangaien zerrenda Azkoiengo Udalaren iragarki-taula fisikoan eta egoitza elektronikoaren Enplegu Publikoaren atalean, eta bakoitzak lehiaketaldian lortutako puntuak zehaztuko ditu. Izangaiek alegazioak aurkezten ahalko dituzte behin-behineko kalifikazio horien aurka, bost egun naturaleko epean, Azkoiengo Udaleko erregistro orokorrean, bertara joanda bulegoak irekita dauden orduetan, hau da, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:30era, edo Azkoiengo Udalaren egoitza elektronikoaren erregistro elektronikoa erabiliz, eskabide orokorraren izapidea baliatuta.

6.4 Oposizioaldia: ariketa hauek izanen ditu:

6.4.1. Lehen proba: teorikoa. Idatziz erantzun beharko zaio galde sorta bati; galdera laburrak edo test modukoak izanen dira, II. eranskineko gaiei buruzkoak.

Proba hauek egiteko ez da inolako testurik erabiltzen ahalko, ezta kalkulagailurik edo bestelako materialik ere, bolaluma (urdina edo beltza) edo arkatza ez bada.

Ariketa honengatik gehienez ere 30 puntu lor daitezke, eta gutxienez ere 15 puntu eskuratu behar dira gainditzeko. Erantzun okerrei puntuak kenduko zaizkie, proba egin aurretik kalifikazio epaimahaiak esanen duen moduan.

Plika itxien sistema erabiliko da ariketa teoriko horretan. Epaimahaiak proba kalifikatuko du eta bukatutakoan jendaurrean irekiko ditu plikak, eta haietan azaltzen den hautagai bakoitzari dagokion puntuazioa esleituko dio. Parte-hartzaileak ekitaldi horretara joan ahalko dira.

Epaimahaiak jendaurrean jarriko ditu izangaien zerrenda eta lortutako kalifikazioak, Azkoiengo Udalaren ediktuen taula fisikoan eta egoitza elektronikoko taula elektronikoan, Enplegu Publikoaren atalean (https://peralta.sedelectronica.es), baita hurrengo ariketa noiz eta non eginen den ere, gutxienez ere berrogeita zortzi ordu lehenago.

Bigarren ariketa egitera igaroko dira lehenbiziko ariketan puntuazio hoberena ateratzen duten lehenbiziko 25ak, baldin hura gainditzen badute. 25. izangaiak eta hurrengoek nota bera badute, horiek guztiek egiten ahalko dute bigarren proba.

6.4.2. Bigarren proba: praktikoa. Proba praktiko bat edo batzuk egin beharko dira, lanpostuko zerbitzuekin zerikusia duten gaiei buruzkoak; epaimahaiak hautatuko ditu deialdiaren II. eranskineko gai-zerrendatik.

Epaimahaiak zehaztuko du ariketa horretako probak eginen diren egun bakarrean edo gehiagotan, bai eta zenbat denbora iraunen duten ere, edukiaren arabera.

Ariketa honetan gehienez ere 35 puntu lor daitezke. Bazterturik geldituko dira gutxienez ere 17,5 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

6.4.3. Hirugarren ariketa: nortasuna ebaluatzea.

Proba psikoteknikoak egin beharko dira, neurtzeko izangaiak noraino egokitzen zaizkien lanposturako zehazturiko ezaugarri profesiografikoaren eskakizunei.

Proba hauek eginen dituzte Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Psikologia Aplikatuaren Atalak edo erakunde horrek izendatzen dituen langileek, eta haren balorazioak lotesleak izanen dira epaimahaiarendako.

Proba psikoteknikoei gehienez 15 puntu emanen zaizkie, eta ez dira baztertzaileak izanen.

6.4.4. Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra eginen da. Izangaiek agertu beharko dute aldean dutela Nortasun Agiri Nazionala edo epaimahaiak nahikotzat jotzen duen beste identifikazio agiri bat. Oposiziotik baztertuta geldituko dira agertzen ez diren izangaiak edo aipatu dokumentuetako baten bidez nor diren frogatzen ez dutenak.

6.4.5. Hautaprobak egiteko, desgaitasun aitorturen bat dutenendako jarriko dira bidezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak, eskabidean azaldutakoaren arabera.

6.4.6. Epaimahaiak oposizioko ariketa bakoitzaren behin-behineko emaitzak argitaratuko ditu Azkoiengo Udalaren iragarki-taula fisikoan eta egoitza elektronikoan, Enplegu Publikoaren atalean (https://peralta.sedelectronica.es/). Izangaiek alegazioak aurkezten ahalko dituzte behin-behineko kalifikazio horien aurka, bost egun naturaleko epean, Azkoiengo Udaleko erregistro orokorrean, bertara joanda bulegoak irekita dauden orduetan, hau da, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:30era, edo Azkoiengo Udalaren egoitza elektronikoaren erregistro elektronikoa erabiliz, eskabide orokorraren izapidea baliatuta.

Alegaziorik aurkeztuz gero, epaimahaiak ebatziko ditu, eta ondoren, eta bitarteko berberak erabilita, behin betiko emaitzak argitaratuko ditu. Alegaziorik aurkezten ez bada, behin-behineko emaitzak behin betikotzat joko dira.

7.–Probak gainditzen dituztenen zerrenda eta agirien aurkezpena.

7.1 Izangaien kalifikazioa amaiturik, epaimahaiak Azkoiengo Udalaren iragarki-taula fisikoan eta egoitza elektronikoaren Enplegu Publikoaren atalean (https://peralta.sedelectronica.es/) jarriko du gaindituen zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera ordenatua, eta puntuaziorik altuena lortu duen izangaiaren aldeko izendapen proposamena igorriko dio alkate udalburuari. Proposamen hori loteslea izanen da eta argitara emanen da Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Azken puntuazioa lehiaketaldian eta oposizioaldian lortutako puntuazioen batura izanen da.

Berdinketarik gertatuz gero, oposizioaldiko bigarren ariketan puntuazio handiena lortu dutenen alde ebatziko da. Berdinketak bere horretan jarraituz gero, lehen ariketan puntuazio handiagoa erdiesten duenaren alde jokatuko da. Hala eta guztiz ere, berdinketak bere horretan jarraituz gero, hirugarren ariketan puntuazio handiena lortu dutenen alde eginen da; eta, hala ere berdinketa izanez gero, izangai zaharrenaren alde.

7.2 Izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 15 egun naturaleko epean, proposatutako izangaiak deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituela ziurtatzen duten agiriak eta lehenago aurkeztu ez dituenak aurkeztu beharko ditu Azkoiengo Udalaren erregistro orokorrean; zehazki, honako hauek:

a) Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Lan arloko Balorazio Klinikoaren eta Ikuskatzailetza Medikoaren Atalak egindako txostena, edo, hala badagokio, behar bezala egiaztatutako kanpoko erakunde batek egindako txostena, frogatzen duena ez duela akats fisiko nahiz psikiko edo eritasunik, eragotziko liokeenik lanpostuaren eginkizunak betetzea.

Izangaiek desgaitasunen bat alegatu badute, gainera, aurkeztu beharko dute desgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria, balorazio eta orientazio talde eskudunek emana.

b) Zinpeko edo zinezko deklarazio bat, adierazteko pertsona ez dagoela ezgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela bereizia izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.

Izangaiek Espainiako nazionalitatea ez badute, agiri bat aurkeztu beharko dute, adierazteko ez dutela zehapenik edo zigor penalik, eragozten dienik sartzea beren estatuko Funtzio Publikoan.

c) Zin egin edo hitzematea errespetatuko duela Nafarroako Foru Eraentza, men eginen diela Konstituzioari eta legeei, eta zuzen beteko dituela karguari dagozkion eginkizunak.

d) Europar Batasunetik kanpokoko herrialderen batekoa bada, bertan bizi eta lan egiteko baimena, legeek ezarritako kasuetan.

7.3 Epe horretan, eta behar adina justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, izangaiak ez baditu dokumentu horiek aurkezten edo lanposturako gai ez bada, ezin izanen da izendatu, eta haren jarduketa guztiak baliogabetuko dira, galarazi gabe hasierako eskabidean gezurra esateagatik egozten ahal zaizkion erantzukizunak.

7.4 Arestiko apartatuan azaldutakoa gertatuz gero, 7.1 oinarriak aipatzen duen zerrendan ondo-ondotik heldu den izangaiak beteko du hutsunea, eta harekin ere aitzineko apartatuetako prozedura bera erabiliko da.

8.–Izendapena eta jabetza hartzea.

8.1. Hautapen-prozesua bukatu ondoren, eta gainditu eta puntuaziorik altuena lortu duen izangaiak 7.2 oinarrian aipatzen diren agiriak ekarri ondoren, Azkoiengo Udaleko alkate udalburuak izendatuko du Azkoiengo Udaleko lan-kontratudun finko, jardun dezan zerbitzu osagarrietako langilearen lanpostuan.

8.2 Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

9.–Aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrenda.

9.1 Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluari jarraikiz, aldi baterako kontrataziorako izangaien honako zerrenda hauek sortuko dira, hautapen-prozesuan parte hartu ondotik lanpostua lortu ez duten izangaiekin:

a) Probak gaindituta ere lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda.

b) Lehen ariketa gainditu duten izangaien zerrenda.

9.2 Probak gaindituta ere lanposturik lortu ez dutenen zerrenda eta Azkoiengo Udalean kontratatzeko izangaien zerrenda.

Epaimahaiak espedientea igorri ondoren, Azkoiengo Udaleko alkate udalburuak ebazpen bat emanen du, eta horren bidez onetsiko dira probak gaindituta ere lanposturik lortu ez dutenen zerrenda eta lehen ariketa gainditu dutenena; hori guztia, une oro indarrean dauden kudeaketa arauei jarraikiz. Zerrenda horiek argitara emanen dira Azkoiengo Udalaren iragarki-taulan eta gardentasun atarian.

Hauxe izanen da aldi baterako kontratazioen zerrendaren hurrenkera: oposizioa gaindituta ere lanposturik lortu ez dutenen kasuan, hautapen-prozesuan lortutako puntuazioaren arabera; gainerako izangaien kasuan, gainditutako ariketetan lortutako puntuazioaren arabera. Berdinketa dagoenean, nor nagusitzen den erabakitzeko, aplikatuko dira deialdi honetan kasu horietarako ezarritako irizpideak.

Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan agertzeak ez du esan nahi interesdunei onartzen zaienik 2. oinarrian ezarritako baldintzak betetzen dituztela; izan ere, horiek frogatu beharko dituzte oinarri honetan adierazten den bezala.

Izangaiei deitu eta, kasua bada, haiek kontratatzerakoan, honako hauek beteko dira: abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 88.b) artikulua eta hurrengoak (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina), Udalaren indarreko akordioa edo hitzarmena, eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.

Kontrataziorako deitzen diren izangaiek baizik ez dituzte ekarri beharko 2. oinarrian eskatzen den titulazioaren gaineko baldintzak betetzen direlako frogagiriak, kontratua formalizatzen denean ekarri ere, horretarako aurkeztuz jatorrizko agiriak edo kopia behar bezala konpultsatuak.

Aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, eskatzen diren agiriak aipatu epean aurkezten ez dituztenek eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenek galdu eginen dituzte deialdian parte hartzeagatik legozkiekeen eskubide guztiak, deusetan ukatu gabe parte hartzeko eskabidea faltsutzeagatik legokiekeen erantzukizuna.

Probak gainditu baina lanposturik ez dutenen zerrendetan, hurrenkera hautapen-prozesuan ateratako puntuazio handienaren arabera erabakiko da.

Zerrenden indarraldia: zerrenda agortu arte. Hala ere, lehentasuna izanen dute lanposturik lortu ez duten gainditutakoen zerrendek, kasuan kasuko lanpostuan funtzionario edo lan-kontratuko langile finko gisa sartzeko prozeduretan eratutakoek, zerrenda honen ondoren onesten badira.

9.3 Sarrera-prozedurako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira baldintzak, eta, orobat, hautaprobak egin bitartean eta kontratazioaldiak iraun bitartean.

9.4. Aldi baterako kontrataziorako dei egitea.

Hautaprobak gainditzen dituztenak sartuko dira izangaien zerrendetan, lortutako puntuazioaren hurrenkeran, aldi baterako betetzeko Azkoiengo Udalean hutsik gelditzen diren lanpostuak, edo izan daitezkeen beste behar batzuei erantzuteko.

Aldi baterako kontratatzeko prozesua arau hauen arabera kudeatuko da:

9.4.1. Izangaien zerrendak onesteko irizpide orokorrak.

9.4.1.1. Izangaiei dei egiterakoan, kontuan hartuko da zer dagoen ezarrita desgaitasuna dutenek enplegu publikoa eskuratzeaz Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan, zeina onetsi baitzen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez. Aldi baterako kontratazioa eginen duen erakunde eskatzaileari dagokio kasuan kasuko zereginak eta eginkizunak betetzeko bateragarritasuna frogatzen duten agiriak egiaztatzea.

9.4.2. Dei egiteko sistema.

9.4.2.1. Deiak egiteko arau orokorrak.

Langileak kontratatzeko beharrak betetzeko, izangaiei banakako deiak eginen zaizkie, kasuan kasuko zerrendako izangaien hurrenkeraren arabera eta kontuan hartuta lanpostuaren eskakizunak.

Errazago aurkitu ahal izateko, izangaiek harremanetarako telefono bat bederen jakinarazi beharko dute. Horrez gainera, harremanetarako beste telefono batzuk edo helbide elektroniko bat eman ditzakete. Informazio hori etengabe eguneratua eduki beharko dute.

Kontratua eskaintzeko deiak izangaiek emandako zenbakietara eginen dira, zerrendako hurrenkerari jarraikiz. Deiaren emaitza jasoko da, hauetako bat adierazita: “interesatzen zaio”, “ez zaio interesatzen”, “ez du erantzun”.

Betiere, azkar eginen dira banakako deiak, kontratazio premiak lehenbailehen bete daitezen. Bi egunean hiru dei, bederen, eginen dira kontratua eskaintzen zaion izangaiak emandako telefonora.

Lehenbiziko deian ezin bada izangaiarekin harremanetan jarri, SMS bat eta/edo posta elektroniko bat igorriko zaio horren berri emateko.

Izangai batekin harremanetan jartzerik ez bada, zerrendan hurrengoa denari deituko zaio, eta horrela jokatuko da harik eta eskaintzen den lanpostua edo lanpostuak bete arte.

Sei hilabeteko epean behin ere aurkitu ez den izangaia “ez deitzeko moduan” agertuko da zerrendan.

Kontratazioa presakoa bada (eta halakoa izanen da lanpostuan 24 orduko epean hasi behar denean) eta, aurreikuspenen arabera, kontratuaren iraupena 3 hilabetetik beherakoa, harekin harremanetan jarrita lanean berehala hastea onartzen duen lehenbiziko izangaiari eskainiko zaio, gorago ezarritakoa bete behar izan gabe.

9.4.2.2. Araubide orokorraren salbuespenak.

a) Azkoiengo Udalarekin aldi baterako lotua dagoenak indarreko kontratuari uko egiten ahal dio baldin kontratua hobetzeko beste bat eskaintzen bazaio, betiere kontratatua dagoen eremu berekoa denean, kasuan kasuko zerrendan dagoenean eta kasu hau gertatzen denean:

–Kontratu labur bat izatea indarrean eta kontratu luze bat eskaintzen bazaio (kontratua laburtzat hartuko da baldin aurreikusitako iraupena gehienez 6 hilabetekoa bada, eta luzetzat hortik gorakoa bada).

b) Izangai bat jada lanpostu batean ari bada ordezte kontratu batekin, eta baldin kontratua bukatzen denetik 20 egun iragan baino lehen sortzen bada lanpostu bera aldi baterako betetzeko premia, kontratua izangai berari eskainiko zaio, baldin dei egiten zaion unean baldintza hauek betetzen badira:

–Dei egiten den unean indarran dagoen zerrenda batean egotea izangaia.

–Aurreko kontratuaren bukaeraren arrazoia ez izatea hari uko egin izana.

–Aurreko kontratuaren bukaeraren arrazoia ez izatea zerrendatik ateratzeko horietako bat.

c) Izangai batek lanaldi partzialeko kontratua daukanean, premia bat sortzen bada eta lanpostu hori betetzen ahal badu, berari eskainiko zaio premia hori lanaldiaren %100 bete arte, baldin kontratazio berriaren ondorioz hartu behar dituen ordu guztiak ordura arte esleituta zituenekin bateragarriak badira. Langile batzuek baldin badute lanaldi partzialeko kontratua, dagokionari eskainiko zaio, zorrotz jarraikiz aldi baterako kontratatzeko zerrenda indarduneko hurrenkerari.

9.4.2.4. Kontratatzeko eskaintzari uko egitea.

Izangairen batek eskaini zaion lanpostuari uko egiten baldin badio, zerrenda horretako azken tokira pasatuko da, honako egoera hauetakoren batean dagoela frogatu ezean, kasu horretan duen postuari eutsiko baitio:

–Amatasun, aitatasun, adopzio edo harreragatik lizentzia izatea.

–Aldi baterako ezintasuna izatea.

–Lan-kontratu bat indarrean izatea.

–6 urte baino gutxiagoko alaba edo semea zaindu beharrean egotea. Arrazoi horrengatik kontratu bati uko egiten dioten izangaiak ez dira berriz deitzeko moduan egonen, harik eta gutxienez hilabete iragan arte kontratuari uko egin zioten egunetik.

–Zaindu behar izatea bigarren mailara arteko odol edo ezkontza bidezko ahaide bat, berez baliatu ezin dena adina, istripua edo eritasuna dela kausa. Arrazoi horrengatik kontratu bati uko egiten dioten izangaiak ez dira berriz deitzeko moduan egonen, harik eta gutxienez hilabete iragan arte kontratuari uko egin zioten egunetik.

–Izangaia ezkondu berria izatea edota, uztailaren 3ko 6/2000 Legearen arabera pareko egoeran suertatzea (lege horrek hizpide du Bikote Egonkorrentzako Berdintasun Juridikoa), baldin eskainitako kontratuaren hasiera eguna badago bikotea eratu ondoko edo eratu aurreko hamabost egun naturalen barnean.

Kasu horietan izangaia “ez deitzeko moduan” agertuko da aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendan, harik eta izangaiak berak “deitzeko moduan” agertzea eskatzen duen arte, alegatutako inguruabarra desagertu delako. “Deitzeko moduan” dagoela adierazten duen unean agiri bidez eta modu sinesgarrian frogatu beharko du kontratua eskaini zitzaion unean alegatu zuen egoera.

9.4.2.5. Zerrendako azken tokira joatea.

Zerrendako azken tokira pasatuko dira honelako kasuren batean suertatzen direnak:

a) Dei egin eta lanpostua onartu ondotik, kontratua ez sinatzea, izangaiari egozten ahal zaion arrazoi batengatik.

b) Sinatutako kontratuari uko egitea, salbu 8.2.4 apartatuan aurreikusitako kasuetan.

9.4.2.6. Zerrendetatik baztertzea.

Honako hauek izanen dira arrazoiak izangaiak baztertzeko dei egin zaien zerrendatik:

a) Kontratua probaldian hutsaldu izana zuzendaritzak txosten arrazoitua eman ondoren.

b) Lantokitik ateratzea bidezko arrazoirik izan gabe eta zuzendaritzari jakinarazi gabe.

c) Kontratua azkentzea gerora sortutako arrazoiak direla kausa, hain zuzen ere kontratatutako langilea gauza ez izateagatik lanpostuko eginkizunak behar bezala betetzeko edo hartan egoki aritzeko, behar adinako errendimendurik eza nabarmentzen bada lanpostuko eginkizunak eraginkortasunez egiteko, edo lanpostuaren edukian gertatutako aldaketak direla medio, betiere interesdunari entzutea eman ondoan eta Langileen Batzordeak edo langileen delegatuek beren txostena egin ondoan.

d) Diziplina arrazoiengatik kaleratua izatea.

10.–Datuen babesa.

Bat etorriz 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 13. artikuluarekin (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra edo DBEO), izangaiei honako hau jakinarazten zaie:

–Izangaiek emandako datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna Azkoiengo Udala da.

Datuen tratamenduaren xedea da langileak hautatzea eta deialdiko lanpostua betetzea.

Oinarri juridikoa honako hau da: DBEOren 6.1.b) artikulua: kontratu bat gauzatzeko behar den tratamendua, interesduna kontratu horren parte bat denean, edo berak eskatuta, beharrezkoa baita kontratu aurreko neurriak aplikatzeko, eta DBEOren 6.1.c) artikulua: behar den tratamendua, nahitaezkoa dena tratamenduaren arduradunari aplikatzekoa zaion legezko betebehar bat betetzeko.

Datuak zein xedetarako bildu diren, halako xedea lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta deialdiaren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehaztu ahal izateko ere. Artxiboen eta dokumentazioaren gaineko araudian ezarritakoa aplikatuko da (Nafarroako Toki Erakundeen agiriak ebaluatu eta ezabatzeko jarraibideak).

Datuak komunikatuko dira legeak aurreikusitako kasuetan (5/2015 Legegintzako Errege-Dekretua, urriaren 30ekoa), barnean dela gardentasunaren atarian argitaratzea, bat etorriz 5/2018 Foru Legearen 19.2. f artikuluarekin.

Titularrek eskubidea izanen dute datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, deuseztatzeko, tratamendua mugatzeko, kontra egiteko eta datuak eramateko, udal bulegoetara joz edo webgunearen bitartez. Azken horretan informazio gehiago dago eskura (https://Peralta.sedelectronica.es).

Datuak Babesteko Ordezkariarekin ere jar daitezke harremanetan, dpd@Peralta.es helbidean, eta erreklamazioa aurkez dezakete Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan (aepd.es), uste badute datuen tratamendua ez datorrela bat indarrean den araudiarekin.

11.–Errekurtsoak.

11.1 Deialdi honen kontra, oinarrien kontra eta bere aplikaziotik sortzen diren egintzen kontra, ondoko errekurtso hauek aurkez daitezke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

11.2 Kalifikazio epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

I. ERANSKINA

Eskabidea (PDFa).

II. ERANSKINA

Gai-zerrenda

1.–7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena: II. titulua: Udalerria. II. kapitulua: Antolaketa. III. kapitulua: Eskumenak.

2.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa: I. titulua, Toki entitateen antolaketa eta administrazioa. I. kapitulua Udalerriak (1., 2., 3. eta 4. atalak) III. titulua: Nafarroako toki-erakundeen funtzionamenduaren araubidea. Herritarrendako informazioa eta haien parte-hartzea. IV. titulua: Toki-erakundeen ondasunak. V. titulua: Jarduerak, zerbitzuak eta obrak.

3.–Azkoiengo herriaren ezagutza orokorra, kale-izendegia, alderdiak eta udal eraikin eta instalazioak.

4.–Aritmetikako eta geometriako oinarrizko erregelak. Idazketako eta ortografiako oinarrizko erregelak.

5.–Oinarrizko ezagutzak laneko segurtasun eta higienearen gaineko arauez eta oztopo arkitektonikoen gaineko arauez.

6.–Igeltserotza, kontzeptu orokorrak; materialak; erremintak; zolatzeak; alikatatzeak; kofratzeak; murruak egitea; hiri-altzariak eta eraikinak pintatzea; hiri-altzarien eta eraikinen mantentze-lanak.

7.–Mekanika: maneiatzea; mantentze-lanak; udal makineria, lanabesak eta tresnak ikuskatzea eta haien ohiko konponketak. Biltegiko kontrola.

8.–Iturgintza, berokuntza eta aire-girotze instalazioak: materialak, itur gintzako hodientzako, saneamendurako eta berokuntzarako; sanitarioak, txo rrotak, zisternak, sifoiak; berokuntza zirkuituak: osagaiak, zirkuituak airez betetzea eta purgatzea; galdara gela eta horren osagai bereziak; aire-girotze gela eta horren osagai bereziak. Iturgintza, saneamendu, berokuntza eta aire-girotze eskemak ulertzea.

9.–Soldadura lanak egitea, soldadura sistema, geometria, materialen soldagarritasuna, makineria maneiatzea eta segurtasuna.

10.–Elektrizitate eta suteen aurkako instalazioak: banaketa koadroak eraikinetan, potentzia kontrolatzeko etengailua, magnetotermikoak eta diferentzialak. Eraikinetako barneko argiztapena. Suteen aurka babesteko osagarriak. Elektrizitate eskemak ulertzea. Oinarrizko argi-zirkuituak: etengailuak, kommutadoreak, entxufe oinak, lanparak, pitzarazgailuak eta erreaktantziak.

11.–Eraikinen eta hiri altzarien mantentze-lanak. Oztopo arkitektonikoak. Pintura.

12.–Zurgintzako oinarrizko lanak: ate-leihoak doitzea, sarrailak, bonbinak eta pertsianak.

13.–Ezagutzea, maneiatzea eta mantentzea lorezaintzako eta mendiko produktuak, makinak eta erremintak (sasi-garbitzeko makina, belarra mozteko makina, heskai-moztekoa, aizkora, motozerra, fitosanitarioen aplikazioa). Zuhaitzen, zuhaixken, heskaien, sasoiko loredun parterren, tapiz-landareen eta erraboilen landaketa. Soropila berriztatzea eta ereitea. Alorrak eta parterrak prestatzea. Inauste-lanak: zuhaitzak, zuhaixkak eta heskaiak inaustea.

14.–Ureztatzeko sistemak. Ureztatzeko sareak diseinatzea, instalatzea, mantentzea eta programatzea. Drainatze sistemak.

15.–Laneko arriskuen prebentzioa, arau-esparrua: 31/1995 Legea, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa. Eskubideak eta betebeharrak. Segurtasun-baldintzekin eta laneko ingurumenarekin lotzen diren arriskuak. Arriskuak kontrolatzeko oinarrizko sistemak: taldekako babesak eta norbera babesteko ekipamenduak. Bide segurtasuna: lehen sorospenak. Metalezko hodi-aldamioak, eskailerak eta plataforma jasotzaileak modu seguruan erabiltzea. Makinen eta lanabesen alorreko segurtasuna.

Iragarkiaren kodea: L2110234