175. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 28a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa. A/31/00273 NL/-- espedientea

Gaia: ur aprobetxamendu baterako eskubidea amaitzea.

Ofizioz ireki da espedientea.

Kontzesioaren titularra: Avícola Malda-Erreka.

Ibai edo errekaren izena: izenik gabeko iturburua.

Azkendu beharreko aprobetxamenduko emaria: 0,0580 l/s-koa.

Tokia: San Anton alderdia.

Udal-mugartea eta probintzia: Zubieta (Nafarroa).

Helburua: oiloentzako uraska, hegazti haztegi batean.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak ur aprobetxamenduaren eskubidearen azkentzea hasi du kontzesioaldia bukatu delako.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten, hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Zubietako udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, -8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2021eko ekainaren 22an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E2110312