175. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 28a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa. A/31/03945 NL/sr espedientea.

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: María Carmen Elizalde Aguirre.

Helbidea: Garaitarreta auzoa, 4, Uxane baserria, 31780 Bera (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: izenik gabeko iturburua.

Eskatutako emaria: 0,059 l/s-koa.

Tokia: Garastante alderdia.

Udal-mugartea eta probintzia: Bera (Nafarroa).

Xedea: etxeko erabilerak eta abeltzaintza.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Ura kutxeta bat erabiliz hartuko da; bertatik hodi bat aterako da, 200 metroko luzera duena, erregulazio biltegiraino, eta, hortik, hodiak Garaitarres auzoko Uxanea baserriraino jarraituko du.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Berako udaletxean edo Kantaurialdeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, -8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2021eko ekainaren 18an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E2110282