175. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 28a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2021-S-246

Amarauna Taldea elkarteak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Amarauna Taldea elkartea.

Xedea: turismoz kanpoko aterpetxe bateko hondakin urak isurtzeko baimena.

Ur-ibilgua: Arakil ibaia.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Ziordia (Nafarroa).

Isurketak, gehienez ere, 2.482 m³-ko bolumena izanen du urtean, eta honela tratatuko da: koipeen bereizgailua, 15.000 litroko hobi septikoa eta iragazki biologikoa, eta 150 m²-ko hezegune artifiziala.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira arro-organismo horren web-orrian, ondoren esaten den estekan:

https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx

Halaber, epe horren barruan eskuragarri egonen dira, kontsultatzeko, Konfederazioaren egoitzan, Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza, bulego orduetan, 976711000 telefonoan aldez aurretik hitzordua eskatuz gero.

Zaragozan, 2021eko ekainaren 24an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2110731