175. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 28a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2021-O-1038

Jose Javier Velaz Burguik honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Jose Javier Velaz Burgui.

Xedea: erreka-zulo baten desbideratzea legeztatzea.

Ibilgua: Balbide erreka-zuloa.

Alderdia: Balbide.

Udalerria: Ardatz Itzagaondoa (Nafarroa).

Jarduketa egina dago, eta haren bidez Balbide erreka-zuloaren ibilgua desbideratu zen; lehen 11. poligonoko 121. eta 146. lurzatietan barna zihoan, eta orain, jarduketaren ondorioz, 11. poligonoko 146., 135. eta 136. lurzatietan barna doa.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira arro-organismo horren web-orrian, ondoren esaten den estekan:

https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx

Halaber, epe horren barruan eskuragarri egonen dira, kontsultatzeko, Konfederazioaren egoitzan, Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza, bulego orduetan, 976711000 telefonoan aldez aurretik hitzordua eskatuz gero.

Zaragozan, 2021eko ekainaren 28an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2110730