175. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 28a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2013-A-41

Ebroko Konfederazio Hidrografikoak 2020ko urtarrilaren 30ean emandako ebazpenaren bidez, Artazuko Udalari ur publikoen aprobetxamendua eman zaio, Artazuko udal-mugartean (Nafarroa) Arga ibaiaren ubidetik, eskuineko bazterretik, ura hartzeko, zehazki, UTMX: 596.396, 4.726.938 koordenatuen puntuan (Datum: ETRS89), urte osoan, aipatutako udal-mugartean 2. poligonoko 947. lurzatian 0,22 hektareako barazki-soro bat ureztatzeko. Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean 0,217 l/s-koa izanen da, eta uneko gehieneko emaria 3,3 l/s-koa.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Zaragozan, 2020ko irailaren 4an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2110403