175. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 28a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2013-A-113

Ebroko Konfederazio Hidrografikoak 2020ko urtarrilaren 17an emandako ebazpenaren bidez, Antonio López Rosari ur publikoen aprobetxamendua eman zaio, Irati ibaiaren (9012312) ezkerreko bazterretik ura hartzeko, maiatzetik irailera arte, bi hilabete horiek barne, Ledeako udal-mugartean (Nafarroa), zehazki, koordenatu hauek dituen puntuan: UTMX: 641.386; UTMY: 4.718.952 (30T proiekzio-eremua; Datum: ETRS89). Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean 0,011 l/s-koa izanen da, eta uneko gehieneko emaria, berriz, 1 l/s-koa. Ura Ledeako udal-mugarteko (Nafarroan) 3. poligonoko 369. lurzatian 0,03 hektareako barazki-soro bat ureztatzeko erabiliko da, eta ebazpenean ezarritako baldintzak bete beharko dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Zaragozan, 2020ko irailaren 4an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2110402