175. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 28a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2021-S-436

Izarbeibarko Mankomunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Izarbeibarko Mankomunitatea.

Xedea: Mendigorriko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ur-ibilgua: Arga ibaia.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Mendigorria (Nafarroa).

Isurketak 110.000 m³-ko bolumena izanen du urtean, gehienez ere, eta 3.000 bizilagun baliokideren kutsatze kargarako diseinatutako tratamendua izanen du, elementu hauekin: bahetzea, hareak kentzekoa, lehen mailako dekantazioa eta harrizko betegarria duen iragazki bakterianoa.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira arro-organismo honen web-orrian, ondoren esaten den estekan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx. Halaber, epe horren barruan eskuragarri egonen dira, kontsultatzeko, Konfederazioaren egoitzan, Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza, bulego orduetan, 976711000 telefonoan, aldez aurretik hitzordua eskatuz gero.

Zaragozan, 2021eko ekainaren 24an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2110394