175. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 28a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2018-P-509

Azantzako Kontzejuak honako datu eta ezaugarri hauek dituen lur azpiko ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:

Aprobetxamendua bi iturbegik osatzen dute, eta biak Ubarde ibaiaren ezkerreko ertzean daude, izenik gabeko erreka-zulo baten ibilguen polizia eremuan, Udarbeko alderdian (Po: 5, lurz.: 54), Urdozko udal-mugartean (Nafarroa). Ura barazkiak ureztatzeko eta 240 behi eta zaldi bururi edaten emateko erabiliko da, Azantzako kontzejuan, Goñerriko udal-mugartean (Nafarroa). Urtean, gehienez ere, 5.090 m³-ko ur bolumena hartuko du aprobetxamenduak, eta batez besteko emari baliokidea 0,35 l/s-koa izanen da kontsumo handieneko hilean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren Jendaurreko Informazioaren Zerbitzuan (Sagasta pasealekua 24-28, Zaragoza), bulego orduetan (9:00etatik 14:00etara). Halaber, eskuragarri izanen da superficiales@chebro.es helbide elektronikoaren bidez eskaera egiten dutenentzat. Horretarako, hitzordua eskatu beharko da aldez aurretik 976 10 00 telefonoan edo informacionalciudadano@chebro.es helbide elektronikoan.

Zaragozan, 2021eko ekainaren 23an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2110281