175. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Xehetasun-azterketa, HAPOko AR-2 banaketa eremuko
UB-6 unitatean. Hasierako onespena

Tafallako Udalak, 2021eko ekainaren 22ko Tokiko Gobernu Batzarrean, erabaki zuen hasiera batean onestea Tafallako HAPOko AR-2 banaketa eremuko UB-6 unitateko xehetasun-azterketa, Oihan Mateo Galar eta Amaia Pérez Malaxechevarria jaun-andreek sustatu dutena, honako hauek finkatzeko: eraikinaren lerrokadurak, baldintza bolumetrikoak, fatxadako konposizioa eta materiala eta proiektatu den lurzati itxitura; antolamendu xehatuko determinazio horiek oinarria ezarriko dute etorkizunean UB-6 oinarrizko unitatea garatzeko.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Tafallan, 2021eko ekainaren 25ean.–Alkate udalburua, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2110304