175. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Xehetasun-azterketa, HAPOko AR-2 banaketa eremuko
UB-3.6 lurzatian. Hasierako onespena

Tafallako Udalak, 2021eko ekainaren 22ko Tokiko Gobernu Batzarrean, erabaki zuen hasiera batean onestea Tafallako HAPOko AR-2 banaketa eremuko UB-3.6 unitateko xehetasun-azterketa, Javier Arbeloa García eta Idoia Berrade Echecón jaun-andreek sustatu dutena, eraikinaren lerrokadurak aldatzeko 32. poligonoko 556. lurzatian, katastroaren arabera, HAPOko AR-2 Plan Partzialeko UB-3 unitateko UB-3.6 lurzatian (lerrokadurak 2013ko irailaren 24an onetsi ziren behin betiko).

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Tafallan, 2021eko ekainaren 25ean.–Alkate udalburua, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2110302