175. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOTZA

Herri-lurretako aprobetxamenduak enkante publikoan

Lotzako Kontzejuak, 2021eko ekainaren 15ean egindako bilkura arruntean, ikusirik ez zela aurkeztu herritarrentzako zuzeneko aprobetxamendurako eskaerarik, erabaki zuen enkantean jartzea herri-larreetako aprobetxamendua; hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 143. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta Nafarroako Toki-erakundeen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 156. artikuluarekin (erregelamendu hori onetsi zen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez):

Xedea: “Idoia” izeneko bazkatze eremuko herri larreen (belarrak) aprobetxamenduaren esleipena.

Aprobetxamenduko lurzatiak:

–11. poligonoa, 162. lurzatia, A azpilurzatia

–11. poligonoa, 163. lurzatia, A azpilurzatia

–11. poligonoa, 163. lurzatia, B azpilurzatia

–11. poligonoa, 164. lurzatia, A azpilurzatia

–11. poligonoa, 170. lurzatia, A azpilurzatia

–11. poligonoa, 171. lurzatia, A azpilurzatia

–11. poligonoa, 171. lurzatia, B azpilurzatia

Baztertua:

–11. poligonoa, 164. lurzatia, B azpilurzatia

Adjudikatzeko modua: gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa.

Adjudikazioaldia: 8 urte.

Baldintza-agiria: interesdunen eskura dago, Kontzejuaren bulegoan (Berriobeitiko udaletxea) eta Nafarroako kontratazioaren atarian.

Eskaintzak aurkezteko epea: 15 egun natural, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Lotzan, 2021eko ekainaren 29an.–Kontzejuko burua, Rubén Goñi Viguria.

Iragarkiaren kodea: L2110363