175. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Aldaketa 2021eko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Leitzako Udalak, 2021eko ekainaren 15ean egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa 2021eko plantilla organikoan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235. artikuluari buruz xedatutakoari jarraituz, onetsitako plantillaren aldaketa Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Leitzan, 2021eko uztailaren 5ean.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L2110749