175. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEGASA

Hilerria arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Legasako Kontzejuko Batzarrak, 2021eko ekainaren 12an egin bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Legasako hilerria arautzen duen ordenantza.

Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, dagokion espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai 30 egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek hura aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.

Legasan, 2021eko ekainaren 24an.–Kontzejuko burua, Jesus Etxart Ansalas.

Iragarkiaren kodea: L2110290