174. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Aparteko kredituaren espedientea, Azkoiengo zeharbideko hornidura eta saneamendu sareak berritzeko proiektua idazteko. Behin betiko onespena

Batzar Orokorrak, 2021eko maiatzaren 27an egin bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen berrogei mila euroko aparteko kredituaren espediente bat, aurre egiteko Azkoiengo zeharbideko hornidura eta saneamendu sareak berritzeko proiektuaren idazketa-gastuei.

Espedientea jendaurrean egon da 15 egun baliodunean, iragarkia argitaratu ondoren 2021eko 137. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 14an, eta epe horretan inork ez du erreklamaziorik, kexarik nahiz oharrik aurkeztu; hortaz, behin betiko onetsitzat jotzen da, martxoaren 10eko Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatuari jarraikiz, aurrekontu-aldaketa, behin betiko onetsitakoa, argitara ematen da kapituluka laburtua, orok jakin dezan.

GASTUAK:

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 40.000,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 40.000,00 euro.

Tafallan, 2021eko uztailaren 6an.–Mankomunitateko burua, Jorge Bacaicoa Beruete.

Iragarkiaren kodea: L2110793