174. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE, CINTRUÉNIGO ETA FITEROKO UR MANKOMUNITATEA

1/2021 aurrekontu-aldaketa.
Behin betiko onespena

2021eko 126. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 31n, 2021eko aurrekontuan 1. aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Orobat, iragarki-taulan argitaratu zen. Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, aurrekontuan egindako aldaketa hori behin betiko onesten da eta argitara ematen, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin eta ondokoekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Aparteko kreditua

GASTUA goititzea:

1611-6220004, Cascante, Cintruénigo eta Fiteroko Ur Mankomunitatearen ur-biltegiak berritzea –III. FASEA– CCFko ur-biltegi zaharrak eraisteko proiektua

429.680,58 euro

GUZTIRA

429.680,58 euro

FINANTZAKETA:

87.000, Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

429.680,58 euro

GUZTIRA

429.680,58 euro

Cintruenigon, 2021eko ekainaren 30ean.–Mankomunitateko burua, José Yanguas Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2110399