174. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZURUKUAIN

Kontzejuaren ordenantza, erabilera publikoko eremuen
eta bideen aprobetxamendua eta erabilera arautzen dituena. Hasierako onespena

Zurukuaingo Kontzejuak, 2021eko ekainaren 11n egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Zurukuaingo Kontzejuaren erabilera publikoko eremuen eta bideen aprobetxamendua eta erabilera arautzen dituen ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluarekin.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Zurukuainen, 2021eko uztailaren 9an.–Kontzejuko burua, Itsasne Maeztu Etxalar.

Iragarkiaren kodea: L2110972