174. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketa, Aisialdiko lokalen funtzionamendua arautzen
duen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2021eko ekainaren 24an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Zizur Nagusiko aisialdiko lokalen funtzionamendua arautzen duen udal ordenantzaren espedientea.

Espediente hori jendaurrean egonen da 30 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezen, jendea hartzeko ordutegian.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantza behin betiko onetsita geldituko da, eta testu osoa argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuarekin.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Zizur Nagusian, 2021eko ekainaren 24an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2110276