174. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketa, Mugikortasuna eta trafikoa arautzen dituen
udal ordenantzan. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2021eko ekainaren 24an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Mugikortasuna eta trafikoa arautzen dituen udal ordenantzan aldaketa egiteko espedientea.

Espediente hori jendaurrean egonen da 30 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezen, jendea hartzeko ordutegian.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, aldaketa behin betiko onetsita egonen da, eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuarekin bat.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Zizur Nagusian, 2021eko ekainaren 24an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2110275