174. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

46/2021 FORU AGINDUA, uztailaren 2koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, Iruñerriko hiriko bidaiari-garraio erregularraren gutxieneko zerbitzuak ezartzen dituena, 2021eko uztailaren 12an, 12:00etatik 16:00etara, Transports Ciutat Comtal (TCC) enpresako enpresa batzordeak deituta eginen den greba partziala dela eta.

2021eko uztailaren 1ean, Transports Ciutat Comtal (TCC) enpresako enpresa batzordeak bidalitako idazki bat sartu zen Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Lan Zerbitzuko erregistroan. Enpresa hori Iruñerriko hiriko bidaiari-garraio erregularraren emakidaduna da. Idazkiaren bidez jakinarazten zen garraio zerbitzu horretan greba partziala egiteko deia egina zegoela 2021eko uztailaren 12rako, 12:00etatik 16:00etara arte.

Espainiako Konstituzioaren 28.2 artikuluan onartuta dagoen greba egiteko eskubidea bateragarria izan behar da gizartearentzako ezinbesteko zerbitzuak mantentzeko behar diren bermeekin, baina eskubide horren erabilera inola ere galarazi gabe, eta halaxe ulertu dute, agindu hari dagokionez, bai jurisprudentzia arruntak, bai konstituzionalak berak ere.

Bidaiarien garraioa funtsezko zerbitzu bat da, Espainiako Konstituzioaren 19. artikuluan jasota dagoen askatasunez zirkulatzeko eskubidea bermatzen duen tresna baita. Gainera, baliabide bat da Konstituzioak babesten dituen oinarrizko beste eskubide eta ondasun batzuk erabiltzeko, hala nola hezkuntzarako eskubidea, lanerako eskubidea, osasuna babesteko eskubidea, aisialdiaren erabilera egokia, kultura eskura izatea, etab.

Garraio publikoari funtsezko izaera ematea besteak beste Konstituzio Auzitegiak berretsi zuen 53/1986 eta 26/1981 epaien bidez, baita Auzitegi Gorenak ere, 2003ko apirilaren 11ko Epaiaren bidez.

Hortaz, grebarako deia dela eta, bidaiari-garraioaren zerbitzua ezin da osorik gelditu; izan ere, erabat geldituz gero, gizarteko beste sektore batzuei kalte eginen litzaieke, garraio publikoa behar-beharrezkoa duten bestelako erabiltzaileen joan-etorriak galarazi edo eragotziko bailirateke, eta gizartearen interes orokorrei ere kalte larriak eraginen litzaizkieke. Gainera, ez da ahantzi behar grebarako eskubidea herritarren beste oinarrizko eskubide batzuekin batera erabili behar dela.

Gobernuko agintaritzari dagokio funtsezkotzat hartzen diren zerbitzuak zein diren zehazteko eskumena, bai eta herritarren oinarrizko eskubideak babesteko behar diren neurriak hartzekoa ere, halaxe xedatzen baita martxoaren 4ko 17/1977 Errege Lege-dekretuaren 10. artikuluan, eta eskumen hori, kasu honetan, Nafarroako Foru Komunitateak erabili behar du, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 49.1.f) eta 58.1.b) artikuluetan xedatutakoaren arabera bereganatutako eskumenez baliatuz.

2021eko uztailaren 2an Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren erregistro orokor elektronikoan sartu zen Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariak uztailaren 2an emandako 283/2021 Ebazpenaren jakinarazpena. Horren bidez, Mankomunitateak, Iruñerriko erabiltzaile guztientzako hiriko garraio erregularraren zerbitzuaren titularra den aldetik, Lurralde Kohesiorako Departamentuari proposatzen dio ezar ditzala garraio zerbitzu horretarako gutxieneko zerbitzuak, Transports Ciutat Comtal (TCC) enpresako enpresa batzordeak dei eginiko greba dela eta.

Aurreko aldietan, eskualdeko hiri garraioaren emakida duen enpresako enpresa batzordeak grebarako deiak egin dituenean, gutxieneko zerbitzu hauek ezarri dira, eta, ebazpen horretan, kontuan hartzeko modukotzat hartzen dira:

–2004ko urtarrilean, urtarrilaren 12ko 10/2004 Foru Dekretuaren bidez %57ko gutxieneko zerbitzuak ezarri ziren.

–2004ko martxoan, martxoaren 22ko 145/2004 Foru Dekretuaren bidez %57ko gutxieneko zerbitzuak ezarri ziren. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren abuztuaren 12ko 819/2001 epaiak deklaratu zuen zuzenbidearen araberakoak zirela.

–2007an, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariaren ekainaren 26ko 88/2007 Foru Aginduaren bidez %60ko gutxieneko zerbitzuak ezarri ziren uztailaren 3rako deitutako grebarako.

–2010ean, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariaren ekainaren 29ko 47/2010 Foru Aginduaren bidez %60ko gutxieneko zerbitzuak ezarri ziren uztailaren 21erako eta 28rako deitutako greba partzialerako.

–2013an, Sustapeneko kontseilariaren azaroaren 12ko 139/2013 Foru Aginduaren bidez %60ko gutxieneko zerbitzuak ezarri ziren deitutako greba partzialerako. Hauek ziren grebaren egunak eta orduak: azaroaren 19an eta 21ean 07:30etik 09:30era eta 18:00etatik 20:00etara, azaroaren 26an eta 28an 12:00etatik 16:00etara, eta azaroaren 18an, 20an, 25ean eta 27an mantentze eta garbiketa lanen zerbitzuan, 23:00etatik 01:00era.

–2013an, Sustapeneko kontseilariaren abenduaren 2ko 145/2013 Foru Aginduaren bidez %60ko gutxieneko zerbitzuak ezarri ziren 2013ko azaroaren 26an 2013ko abenduaren 8, 9, 10, 11, 12, 13, 15 eta 16rako deitutako grebarako.

–2016an, Garapen Ekonomikorako kontseilariaren abenduaren 13ko 254/2016 Foru Aginduaren bidez %60ko gutxieneko zerbitzuak ezarri ziren abenduaren 16rako (9:00etatik 10:00etara).

–2019an, Garapen Ekonomikorako kontseilariaren martxoaren 18ko 22/2019 Foru Aginduak %40ko gutxieneko zerbitzuak ezarri zituen eguneko zerbitzurako eta gaueko linea bakoitzaren lehenengo bidaia egiteko, greba orduetan, Transports Ciutat Comtal (TCC) enpresako enpresa-batzordeak 2019eko martxoaren 23rako, 19:30etik 23:30ra arte deitutako greban.

Bestalde, ebazpen horrek baloratu du nolakoa den aipatu bidaiarien garraio zerbitzua eta zer egunetarako deitu den greba; inguruabar horiek Iruñerriko Mankomunitateko Garraioaren Arloko zuzendariak egindako txostenean (283/2020 Ebazpenarekin batera jasoa) zehazten dira. Daturik esanguratsuenak jarraian azaltzen dira.

Eskualdeko hiri garraioa Iruñerriko 18 udalerrik osatzen duten eremu batean ematen da. Bertako bizilagunak Nafarroako erdiak baino gehixeago dira, eta bertan daude ospitale nagusiak eta bi unibertsitateak. Eremu eta jarduera gune horiek guztiek joan-etorri asko sortzen dituzte egunean, eta joan-etorri horien ehuneko handi bat hiri garraio publikoan egiten da.

Eskualdeko Hiri Garraioaren bereizgarritasunei eta greba deialdiaren inguruabar bereziei heldu baino lehen, txosten horrek aipatzen du Espainiako, eta hortaz, Nafarroako gizartea eta garraio publikoaren erabiltzaile guztiak pairatzen ari direla SARS-CoV-2 (COVID-19) koronabirusaren munduko pandemia. Hala gertatu da Osasunaren Mundu Erakundeak, joan den 2020ko martxoaren 11n, nazioarteko pandemia deklaratu zuenetik COVID-19ak osasun publikoan eragin duen larrialdi egoera.

Harrezkeroztik, bi alarma egoera dekretatu dira eta pandemia dela-eta hiru kutsatze olatu pairatu ditugu. Egun, 22/2021 Foru Agindua dago indarrean, Osasuneko kontseilariak ekainaren 29an eman zuena. Horren bidez, berariazko prebentzio neurri apartekoak hartu ziren Nafarroako Foru Komunitaterako, COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoak izandako bilakaeraren ondorioz.

Hiri garraioari dagokionez, 2. puntuan honako hau jaso da:

–2.1. Bidaiarien garraio publiko erregularrean, zutik joateko tokiak baimenduta dituzten ibilgailuetan, eserita joateko toki guztiak betetzen ahalko dira, eta zutik joateko prestatutako eremuan ahaleginak eginen dira bidaiariek ahalik eta tarte handiena gorde dezaten beren artean; gehieneko okupazioa izanen da bi erabiltzaile egotea metro koadro bakoitzeko.

–2.2. Garraiobide publikoan 6 urtetik gorako bidaiarientzat nahitaezkoa izanen da maskara erabiltzea.

–2.3. Bidaiarien garraio publikoetan egunero garbitu beharko dira ibilgailuak, Osasun Ministerioak ezarritako gomendioekin bat.

–2.6. Iruñerriko bidaiarien hiri garraioko ibilgailuetan, honako baldintza hauek bete beharko dira:

a) Sarreran eta irteeran gel hidroalkoholikoaren banagailuak paratuko dira, eta erabiltzaileei gogoraraziko zaie komeni dela eskuak garbitzea autobusera sartzean eta horretatik ateratzean.

b) Ibilgailuaren barruan airearen zirkulazioa hobetzearren, hauxe gomendatzen da: geldialdietan, ibilgailuaren ate guztiak irekitzea, eta, irekitzeko moduko leihoak izanez gero, oro har, denak irekita egon beharko dira, non eta horrek ez duen galarazten ibilgailuaren girotze sistemaren funtzionamendu egokia.

–2.9. Gomendatzen da enpresek eta administrazio publikoek langileen sarrera-irteerak malgutu ditzatela, edo erraztasunak eman, bidaiari gutxiago elkar daitezen Iruñerriko hiri garraio erregularreko linea nagusietan jende gehien ibiltzen den orduetan.

Aurreko foru aginduaren ondorioz, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariaren uztailaren 1eko 281/2021 Ebazpenaren bidez, gehieneko okupazioak ezarri dira Eskualdeko Hiri Garraioko flotako autobus mota desberdinetan, foru agindu horren 2.1 artikuluan araututako okupazioaren murrizketa aplikatuz. Ondorioz, gehieneko edukiera hauek daude:

–18 metro luze diren autobus artikulatuak = 73 leku guztira (eserita eta zutik).

–12 metro luze diren autobus zurrunak = 50 leku guztira (eserita eta zutik).

–10 metro luze diren autobus zurrunak = 39 leku guztira (eserita eta zutik).

Gehieneko okupazio horiek, gutxi gorabehera, baimendutako edukiera nominalaren %53 dira, kasuan kasuko autobus motan.

Hortaz, kontuan harturik gaur egun indarrean dagoen osasun araudia, eskualdeko hiri garraioan autobusen edukiera nominala %50 murriztu da. Horrenbestez, beharrezkoa izaten da puntako orduetan autobus gehiago jartzea eskariari erantzun ahal izateko eta, aldi berean, osasun agintariek ezarritako betebeharrak betetzeko.

Horretarako, eskualdeko hiri garraiorako dagoen guztirako autobus kopurua handitu da; izan ere, ez 2020an, ez 2021ean, ez zitzaien baja eman ibilgailu zaharrenei, autobus flotaren urteko berrikuntza egin zenean.

Deitutako greba horrek garraio zerbitzu horretan bakarrik izanen du eragina; hortaz, garraio eskaera ez da gutxituko; izan ere, garraio publikoan joan-etorriak egiteko arrazoiek beren horretan segituko dute greban ere, greba orokor batean ez bezala.

Iruñerrian ez dago hiri garraio kolektiborako bestelako alternatibarik (metroa, aldirietako trena, tranbia eta abar) Eskualdeko Hiri Garraioan egunero egiten diren joan-etorriak bestela egiteko, eta hori oso kontuan hartu beharrekoa da greba honetako funtsezko zerbitzuak ezartzeko orduan. Taxi zerbitzua, bistan denez, ez da alternatiba bat, haren prezioa ez baita konparatzen ahal hiri garraioarenarekin eta haien gaitasuna ez da inola ere aski joan-etorri jendetsuetarako (79.000 bidaiari lanegun batean, gutxi gorabehera).

Deitutako grebak, batez ere, bestelako garraiobiderik (norberaren autoa edo bidaide gisa joateko aukera) ez duten erabiltzaileek ordu horietan garraio publikoan egiten dituzten 12.500 bidaiei eraginen die, eta, ondorioz, pertsona horiek zuzenago jasanen dituzte grebaren ondorioak.

Era berean, erabiltzaileei eman beharreko argibide egokiak kontuan hartu behar dira, edo, berdin dena, zehazten den zerbitzu mailak erabat ikusgai izan behar du.

Hiri garraioaren erabilera, neurri handi batean, garraio horri buruz ematen den informazioaren menpe dago. Izan ere, eskaintza erreala benetan dena baino txikiagoa bihurtzen ahal da, eskuragarri dagoen informazioaren arabera.

Hori bereziki garrantzitsua da gutxieneko zerbitzuak zehazterakoan, gutxi direnez, erabiltzailea “ezin daitekeelako geralekuan gelditu autobusaren zain” (maiztasun handiko zerbitzuetan ohiko portaera da hori), ordu zehatz eta ezagunetan joan beharra dago eta. Hori dela eta, gutxieneko zerbitzu gisa zehazten den portzentajeak bermatu behar du autobus linea guztiak arrazoizko tarteetan iritsiko direla eta informazio hori ulergarria izanen dela.

Era berean, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariaren aipatu ebazpenean jasotzen dira, zerbitzu horri dagokionez, udako lanegun batean izaten den eskaintzaren eta eskariaren ezaugarri nagusiak, greba deituta baitago astelehen bateko (2021eko uztailaren 12a) ordu tarte jakin baterako.

Hala, eskaintzari dagokionez, honako hau nabarmentzen da:

–Eguneko sareak 23 linea ditu: 19 linea erradial edo bitan erradial, 2 linea perimetral eta 2 linea zirkular.

Eskaintza honelakoa izaten ahal da:

–Handia: 12 minutuko edo hortik beherako tartea autobus batetik bestera: 7 linea (2, 3, 4, 12, 18 eta 21).

–Ertaina-handia: 15-20 minutuko tartea autobus batetik bestera: 10 linea (5, 6, 7, 8, 11, 16, 17, 19, 20 eta 25).

–Txikia: 30 minutuko edo hortik gorako tartea autobus batetik bestera: 6 linea (1, 10, 14, 15, 22 eta 23).

Udako lanegunetan, autobus kopuru hauek izaten dira lanean:

–Autobus finkoak, eguneko zerbitzu osoan dabiltzanak: 96/102.

2. lineak 3 autobus ditu, baina gutxi gorabehera 11:00etatik 15:45era, berriz, 4, maiztasuna hobetzen baitu, 15 minutukoa izatetik 12 minutukoa izatera pasatzen baita.

4. lineak 13 autobus ditu, baina gutxi gorabehera 11:00etatik 15:45era, berriz, 18, maiztasuna hobetzen baitu, 8 minutukoa izatetik 6 minutukoa izatera pasatzen baita.

–Erreserbako autobusak, matxuratzen diren finkoak edo errefortzuak ordezteko: 2.

–Guztira: 104 inguru.

Udako lanegun bateko zerbitzuaren eskariari dagokionez, honako hau nabarmentzen da:

–79.000 bidaiari daude batez beste.

–Udako lanegun batean, garraioaren eskaeraren puntako ordua 11:00etatik 15:30era artekoa da, eskola-egun arruntetan ez bezala, horietan puntako hiru ordu baitaude.

Puntako ordua 11:00etatik 15:30era arte da. Gehienez, 6.373 bidaiari biltzen dira orduko eguerdian, 13:00etatik 14:00etara.

Tarte horretan, zenbait linea berrindartzen dira, hala nola L2 eta L4, zeinetan maiztasuna hobetzen baita 11:00etatik 15:45era gutxi gorabehera, autobus finkoen kopurua handituta.

Greba partzialaren xedeko tartea, 12:00etatik 16:00etara artekoa, bat dator udako lanegun bateko puntako orduarekin.

Udako lanegun bateko eguneko zerbitzuan, tarte horretarako eskaria 22.700 bidaiarikoa da.

Hona hemen batez besteko lanegun batean bidaiatzeko arrazoiak, 2013ko azaroan EHGko erabiltzaileek betetako inkestatik erauziak eta ehunekotan emanak: lana (%38,3), ikasketak (%20,4), gestioak (%13,2), erosketak (%6,6), medikua (%6,3) eta bestelakoak (%15,1).

Udan, ikastetxeak eta unibertsitateak itxita egonda, ulertzekoa da halako bidaiak ez direla egiten. Horregatik, batez ere, eskaria eta eskaintza aldatzen da epe arruntaren eta udaren artean.

Hala, ikasketak kenduta, arrazoi guztien pisu espezifikoak birkalkulatzen badira, emaitza hau lortzen da: lana (%48,18), gestioak (%16,60), erosketak (%8,30), medikua (%7,92) eta bestelakoak (%18,99).

Horren arabera, lana eta medikua dira arrazoi nagusiak, gutxi gorabehera bidaien %56 baitira eskualdeko hiri garraioko linea guztietan. Gestio administratiboak egiteko bidaiak gehituz gero, hiru arrazoiek garraio publikoan egindako joan-etorrien bi heren biltzen dute ia.

Egun tartearen arabera arrazoien banaketari dagokionez, lan eta gestioengatik egindako joan-etorrien itzulerak eguerdiko puntako orduetan biltzen dira batez ere, eta mediku eta ospitaleengatik egindakoak egunean zehar banatzen dira.

Lanegunetan, bidaiarien %55ek ez du beste garraiobiderik izaten, 2013ko azaroan Iruñerriko hiri garraioaren erabiltzaileei egin zitzaien inkestaren emaitzen arabera (norberak betetzeko inkesta).

Aurrekoa kontuan hartuta, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariaren ebazpenak gutxieneko zerbitzu hauek proposatzen ditu:

Greba 12:00etatik 16:00etara dago deituta, hau da, eguerdian, udako lanegunetan garraio publikoa gehien erabiltzen den tartean.

Epe hori eguerdiko puntako orduarekin bat dator gutxi gorabehera. Epe horretan, bereziki aplikatu behar dira osasun-agintaritzaren murriztapenak, Osasuneko kontseilariaren ekainaren 29ko 22/2021 Foru Aginduan zehaztu zirenak. Horren 2.1 apartatuan hau ezartzen da: “Bidaiarien garraio publiko erregularrean, zutik joateko tokiak baimenduta dituzten ibilgailuetan, eserita joateko toki guztiak betetzen ahalko dira, eta zutik joateko prestatutako eremuan ahaleginak eginen dira bidaiariek ahalik eta tarte handiena gorde dezaten beren artean; gehieneko okupazioa izanen da bi erabiltzaile egotea metro koadro bakoitzeko”.

Bidaien %60 baino gehixeago nahitaezkoak direnez (lana, medikua etab.) eta puntako orduetan biltzen direnez, garai horretarako gutxieneko zerbitzua, ohiko zerbitzuaren portzentaje gisa definitua, neurri horretakoa izan beharko litzateke.

Portzentaje hori finkatzeko, hauxe da beharrezko zerbitzu operatiboa: 61 autobus finko, gutxi gorabehera, eta erreserbako autobus 1, kontuan izanik ezen, udako lanegun batean, ordu tarte horietan 102 autobus finko eta erreserbako 2 aurreikusten direla; horrela zehazten diren ezinbesteko zerbitzuak udako lanegun batean 12:00etatik 16:00etara bitarte egiten den zerbitzuaren %60 dira.

Horrenbestez, kontuan harturik Espainiako Konstituzioaren 28.2 artikuluan xedatutakoa, martxoaren 4ko 17/1977 Errege Lege-dekretuaren 10. artikuluko 2. paragrafoa, eta Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 49. artikulua, Iruñerriko Mankomunitateak eta Garraioen Plangintzaren eta Araubide Juridikoaren Zerbitzuak egindako proposamenarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak emandako eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Transports Ciutat Comtal (TCC) enpresako enpresa batzordeak deituta, 2021eko uztailaren 12an 12:00etatik 16:00etara eginen den greba partzialak gutxieneko zerbitzu hauek errespetatu beharko ditu Iruñerriko hiriko bidaiari-garraio erregularrean:

–Udako lanegun arrunt bateko garraio zerbitzu normalaren %60. Portzentaje hori bai autobus finkoetan bai erreserbakoetan aplikatuko da, Iruñerriko Mankomunitateak egin duen proposamenean zehaztutako zerbitzuaren arabera, foru agindu honen eranskinean ikus daitekeen moduan.

Greba hasi eta bukatzean (12:00 eta 16:00), autobusean doazen bidaiariei errespetatu egin beharko zaie zerbitzua, eta ibilbidea hurrengo burualderaino segitu beharko da oraindik jaisteko dagoen bidaiaririk izanez gero, eta eskatzen diren geldiuneetan gelditu; gero, autobusa hutsik dela, kotxetegira itzuliko da.

2. Gutxieneko zerbitzu horiek guztiak egiteko beharrezkoak diren langileek jardunean egon beharko dute.

3. Aurreko puntuetan xedatutakoak ez die inolako mugarik jarriko greba arautzen duen legeriak greba egoeran dauden langileentzat aitortzen dituen eskubideei.

4. Lurralde Kohesiorako Departamentuak foru agindu honetan ezarritako gutxieneko zerbitzuak betetzeari buruzko informazioa igortzeko eskatzen ahal die agindu honek ukitzen dituen zerbitzuen arduradunei.

5. Foru agindu hau eta dagokion eranskina jakinaraztea Transports Ciutat Comtal (TCC) enpresako enpresa-batzordeari, Transports Ciutat Comtal (TCC) enpresari eta Iruñerriko Mankomunitateari, behar diren ondorioak izan ditzan.

6. Foru agindu hau eta dagokion eranskina argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

7. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta partikularrek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dutela horren aurka, Nafarroako Gobernuari zuzenduta, hilabeteko epean, foru agindua jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa ezertan galarazi gabe, foru agindu honek amaitzen du administrazio publikoentzako administrazio bidea. Dena dela, administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, hura jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2021eko uztailaren 2an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Bernardo Ciriza Pérez.

ERANSKINA

2021eko uztailaren 12an, 12:00etatik 16:00etara arte, izanen den grebarako gutxieneko zerbitzuak

LINEA

LANEGUNETAKO OHIKO ZERBITZUA

GUTXIENEKO ZERBITZUA

(%60)

12:00 - 16:00

12:00 - 16:00

Ibilgailu kop.

Pasatzeko maiztasuna (min.)

Bidaia denbora (min.)

Ibilgailu kop.

Pasatzeko maiztasuna (min.)

Bidaia denbora (min.)

L-1

2

30

60

L-2

4

12

48

L-3

4

10

40

L-4

18

6

108

L-5

3

20

60

L-6

3

20

60

L-7

7

15

105

L-8

3

15

45

L-9

6

12

72

L-10

3

30

90

L-11

5

15

75

L-12

6

12

72

L-14

1

30

30

L-15

2

30

60

L-16

7

15

105

L-17

4

20

80

L-18

8

12

96

L-19

4

20

80

L-20

3

20

60

L-21

4

10

40

L-22

1

30

30

L-23

2

60

120

L-25

2

20

40

Erreserbak

2

Indargarriak

0

GUZTIRA

104

62

Iragarkiaren kodea: F2110733