174. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Osasun arloko udal ordenantza, lagun egiteko animaliak babestea arautzen duena. Hasierako onespena

Honen bidez aditzera ematen da Eguesibarko Udalak, 2021eko uztailaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuela Eguesibarko udal-mugartean lagun egiteko animaliak babestea arautzen duen osasun arloko udal ordenantza.

Iragarki honen bidez betetzen da jendaurrean hogeita hamar egun baliodunean egoteko izapidea. Epe horretan, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertzen ahalko dute, eta egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak egin. Halakorik aurkezten ez bada, behin betikoa bilakatuko da hasierako onespena.

Sarrigurenen, 2021eko uztailaren 13an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2111036