174. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SUARBE

Ordenantza, Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituena. Hasierako onespena

Suarbeko Kontzejuak, 2021eko ekainaren 17an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Suarbeko Kontzejuaren herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.

Espedientea Udalaren Idazkaritzan egonen da ikusgai 30 egun naturalean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Suarben, 2021eko ekainaren 17an.–Alkate udalburua, Julián Altuna Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2110798