174. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SUARBE

400 metro koadroren desafektazioa 15. poligonoko
226. herri-lurzatian. Hasierako onespena

Suarbeko Kontzejuak, 2021eko apirilaren 22an egin osoko bilkuran, gehiengo osoz erabaki zuen hasiera batez onestea 400 m²-ren desafektazioa Suarbeko kontzejuko 15. poligonoko 226. lurzatian, haien erabilera Igoa Iribarren SC sozietateari lagatzeko, pabiloi bat para dezan, interesdunak aurkezturiko 2020ko abuztuko balorazio txostenarekin bat laga ere.

Bat etorriz xedaturik dagoenarekin 6/1990 Foru Legearen 140.2 artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 143. artikuluan, onetsi da aipatu eremuaren lagapena arautuko duen baldintza-agiria.

Erabakia eta espedientea hilabetez jendaurrean edukitzea erabaki da, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita, aurretiaz dagokion iragarkia paraturik toki erakunde honen iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, epe horretan alegazio eta erreklamazioak aurkez daitezen.

Jendaurrean dagoen bitartean inork alegazio edo erreklamaziorik aurkezten ez badu, hasierako erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta espedientea Nafarroako Gobernura igorriko da, onets dadin; beraz, Nafarroako Gobernuak desafektazioa onestean ezartzen dituen baldintzetara loturik egonen da.

Suarben, 2021eko apirilaren 23an.–Alkate udalburua, Julián Altuna Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2110796