174. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa hirigintzako prozedurari buruzko ordenantzan, apustu aretoen erregulaziori dagokionez. Hasierako onespena

Iruñeko Udalak, 2021eko uztailaren 1ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 01-JUL-21 (9/CU).

«Epea iragan baita, ekarpenik jaso gabe, Udalaren web-orrian argitaratu zenetik hirigintzako prozedurari buruzko ordenantzaren 81. artikulua aldatu aurreko jendaurreko kontsulta, apustu aretoen erregulaziori dagokionez, eta espedientean dagoen dokumentazioarekin bat eta Hirigintza Gerentziako letratuaren 2021eko ekainaren 23ko txostenarekin bat, erabaki da:

1. Hasiera batean onestea hirigintzako prozedurari buruzko ordenantzako 81. artikuluko aldaketa, apustu aretoen erregulaziori dagokionez. Sustatzailea Iruñeko Udala da.

2. Espedientea jendaurrean edukitzea hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta iragarkiak paratzea iragarki-taulan eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan.

3. Erabaki hau jakinaraztea Josu Pascual Corera jaunari, Nafarroako Apustu Elkarteari, Aralar Nafarroako Ludopaten Elkarteari, Txantreako Arga auzo elkarteari, Nafarroako Josteta Makinen Elkarteari eta Ermitagañako auzo elkarteari».

Ebazpen honen kontra, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2021eko uztailaren 9an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2110943