174. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONTEAGUDO

Telekomunikazioak hedatzeko plana. Hasierako onespena

Monteagudoko Udaleko Alkatetzaren 64/2021 Ebazpenaren bidez, zeina 2021eko ekainaren 15ean eman baitzen, hasiera batez onetsi zen zuntz optikoa sartzeko sare publikoa (FTTH) hedatzeko plana, herrian zerbitzuak emateko; hori guztia, bat etorriz Telekomunikazioei buruzko maiatzaren 9ko 9/2014 Lege Orokorraren 34. artikuluan urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 83. artikuluari dagokionez xedatutakoarekin.

Dekretu horretan xedatutakoaren arabera, telekomunikazioak hedatzeko plan hori jendaurrean jarriko da 20 egun baliodunean, dagokion iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, espedientea nahi duen orok azter dezan eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Horretarako, interesdunen eskura geldituko da izapideturiko administrazio espedientea, Udalaren Idazkaritzan azter dadin jendaurrean dagoen bitartean.

Alegaziorik aurkezten ez bada, telekomunikazioak hedatzeko plana behin betiko onetsitzat joko da, horri buruzko berariazko erabakirik hartu beharrik gabe, eta onespen horren iragarkia argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan.

Monteagudon, 2021eko uztailaren 6an.–Alkatea, Mariano Herrero Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L2110824